Egongela modernoak: inspirazioa, ideiak eta aholkuak
Egongela modernoak gustatzen bazaizkizu, diseinuko egongelak, egongelak dekoratzeko ideiak, egongelako horma dekoratzeko inspirazioa eta dekoratzeko zenbait koadro erakutsiko dizkizugu, egongelari aldaketa txiki bat soilik eman nahi badiozu.
Izan ere, egongela modernoak perfektuak dira, denboragabeak direlako eta beti modan daudelako. IKEA-rekin dekoratutako egongela oro desberdina da, eta pertsonalizatu egin dezakezu zure-zurea izateko.



Inspiratzeko egongela modernoak
Ezer baino lehen, esan nahi dizugu egongela dekoratzea ez dela zertan lan neketsu eta zaila izan. Ikusi nola lor dezakezun egongela aldatzea ahalegin handia egin gabe. Carmenek eta Antoniok honela aldatu zuten:
Aldatu telebista-altzariak
Telebista jartzeko egongelako altzariak aldatzean, joko osoa alda daiteke, eta asko gainera. Azkenean, egongelako horma dekoratzeak aire berria emango dio, modernoagoa eta sofistikatuagoa, benetako egongela modernoak bezala.
Aukeratu egongelarako biltegiratzeko eta dekoratzeko altzari berria
Biltegiratze-altzaria estiloduna eta modernoa den eta kolore neutroak dituen beste batekin aldatuta, egongela modernizatuko duzu. A! Eta aukeratu jokoari azken ukitua emango dioten dekorazio-elementuak.
Nahi duzuna funtzionaltasuna bada, probatu SYMFONISK wifi-bozgorailuak. Argiztapena eta bozgorailuak biak batean; Google Home Assistant edo Alexa-rekin integratzeaz gain, egongela elementu moderno eta sofistikatuekin dekoratzeko modua da.
Egongela modernoak sortzen dituzten sabaiko lanparak
Egongela apaintzea argiztatzea ere bada, eta sabaiko lanpara hauek dira egokienak di-da batean diseinuko egongelak sortzeko.
Apaindu egongelako horma
Beste aukera bat hormak protagonista dituzten egongela modernoetan inspiratzea da. Dekoratzeko koadroak aukera onenetako bat dira inbertsio handia egin gabe egongela aldatzeko. Konbinatu koadroak, erlojuak, markoak, lanparak… denetarik konbina daiteke orekarekin eta modernotasunarekin eginez gero.
Dekoratzeko koadroak baliabide oso erabilgarriak dira beti, hau bezalako emaitza liluragarriak lortzeko.

Egongela modernizatzen duten sofak, besaulkiak eta chaise longue-ak
Egongela modernizatzeko beste modu bat telebista ikusteko, liburu bat irakurtzeko edo zure gailuarekin nabigatzeko esertzen zaren tokia aldatzea da. IKEA-ko sofa modernoen artean aukeratzea egongela moderno ederrenetako bat lortzeko modu erraz, praktiko eta ekonomikoa da.
Gainera, sofarako tapaki batekin eta alfonbra batekin sofari ukitu bat emanez gero, joko asko, berotasuna eta erosotasuna emango dizkiozu egongelari.
Egongela modernoetan inspiratzeak ez du esan nahi besaulkiek eta chaise longue batek ematen duten erosotasunari eta atsedenari uko egin behar diozunik.
Askotariko egongela modernoetan inspiratu eta egongela nola dekoratu ikasi ostean, ikusi egongela moldakor bat dekoratzen ikasteko bideo hau:
