Saltatu

Egongela dotorea: Susannen babesleku eroso eta minimalista

Gustukoen dugun dekoratzaile batekin, Susanne Swegen, inspirazioa eta iradokizunen bila jo dugu berezko estiloa daukan egongela birsortzeko, lasaigarria eta esklusiboa.

Zurak, zuri-kremak eta beirak egongela lasaigarri eta organikoa sortzen dute.
Zurak, zuri-kremak eta beirak egongela lasaigarri eta organikoa sortzen dute.

Minimalismo atsegina. Susannen barrualde bereziak deskribatzeko formarik onena da. «Estetika japoniarra eta finlandiarra nahastea izugarri gustatzen zait. Biek sentsazio organikoa ematen dute, zur eta gauza zuri askorekin». Tonu motelak eta lasaitasunarekiko zaletasun hori izan zen Susannen abiapuntua egongela hau diseinatzeko.

Horma hauek neutroak dirudite, baina ez dira batere aspergarriak. Simetria-sentsazioa sortzen dute bi koloretakoak baitira. «Espazio bati ukitu berezi bat emateko oso forma erraza da», esan digu Susannek. Gela bati sakonera gehiago emateko beste forma ona ispiluak ipintzea da, argiarekin eta islekin jolasteko (zure ispilua zutikakoa bada, hormara finkatu guk egin dugun bezala).

Norberaren estiloa ez da aldizkarietan edo azoketan aurkitzen. Eseri eta pentsatu zer-nolako bizitza izan nahi duzun leku horretan. Zertarako erabiliko duzu? Hausnartu izaten dituzun sentsazioei buruz, hortik hasi behar zara».

Susanne Swegen, dekoratzailea

Orekatu lerro simetrikoak ehun-gaien leuntasunarekin. Kasu honetan, Susannek gortinak bi forma ezberdinez erabili ditu. Leihoan bi kapa zintzilikatu ditu, bata zeharrargia eta bestea opakua, argi naturala hobeto kontrolatzeko. Beste aldeko horman, gortinak era oso berezian erabiltzea erabaki du: biluzik dagoen horma baten kontra zintzilikatu ditu testura ukitu bat emateko.

Konpentsatu lerro zuzenak eta erdiko mahai errektangularra erabili ordez ipini bi mahai biribil. «Beira, zura eta kolore zuriaren konbinazioa izugarri gustatzen zait. Hiru mahai hauek batera leku asko eskaintzen dute eta erraz mugitu daitezke uharte txikiak sortzeko norbaitek bere sofako lekutik hurbil mahai bat behar badu».

Etxetik lan egiten dutenentzat, Susannek bezala, oso garrantzitsua da leku eroso bat edukitzea egongela ezin hobean kontzentratzeko. Lanerako gune honetan leku nahikoa dago zirriborroetarako, ordenagailu eramangarri baterako, liburuetarako eta beste pertsona batek lan egiteko ere.

Zer gertatzen da hornigai eta aldizkari horiekin guztiekin? «Gogoratu gauza bakoitzak forma eta kolore bat duela. Dena gehitzen da espaziora eta hankaz gora dagoela eman dezake». Horregatik behar da biltegiratzerako hainbeste leku. Armairu hauek hormetako kolore beraz margotu ditugu (NCS 0500-N) ez nabarmentzeko.

Ehun-gaiak gela bati bizitza berria emateko oso aukera sinplea dira. Testura ugari ematen diote, efektu harrigarria sortzen dute eta oso merkeak dira».

Susanne Swegen, dekoratzailea

«Hemen, Eskandinavian, urtean zehar ez dugu argi askorik. Guretzat, etxean argiztapen ona edukitzea benetan garrantzitsua da. Ziurtatu zure behar guztietara egokitzen den argiztapen praktikoa duzula». Lan egiteko idazmahaiko lanpara bat, zutikako lanpara bat irakurtzeko gunerik gustukoenaren atzean eta giroa sortzeko lanpara apaingarri bat eta kandelak.

Hau da Susannen egongelaren planoa. 29 metro karratu besterik ez ditu, baina Susannek dagoen espazioa ahal bezain ongi aprobetxatu du eta tonu harmoniatsuko oasi bat sortu du. Atseden hartzeko eta lan egiteko lekua dago.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Autorea
Barruko diseinua: Susanne Swegen
Argazkiak: Andrea Papini
Testua: Vanessa Algotsson