Saltatu

Gabonetako gozokiak: 6 postre zure gonbidatuak zur eta lur uzteko

Gabonetan zerbait gustuko badugu, zalantzarik gabe, jana da, eta, bereziki, Gabonetako gozoki tipikoak. Hala ere, Errege-opilaren, txokolatezko turroiaren edo Gabonetako enborraren zale amorratuak bagara ere, oraingoan beste Gabonetako gozoki batzuk proposatu nahi dizkizugu, probatzen dituena zur eta lur uzteko. 

Tradiziozko Gabonetako gozokiez gain, zure gogamena irekitzea eta zure eta gonbidatuen aho-sabaiari zapore ezberdin eta originalak oparitzea proposatzen dizugu aurten, Gabonez are gehiago goza dezazuen. Gainera, Gabon hauek talde txikiagoetan eta konfiantza handienekoekin igaroko ditugunez, uste dugu aukera paregabea dela gauza berriak probatzeko eta apur bat arriskatzeko.

Nork ez du Gabonetako postre on bat nahi egun hauetako bazkari-afariei amaiera bikaina emateko? Goazen, bada! 

1. Kanelazko opilak edo cinnamon rolls  

 

Baliteke Suediako gozoki tipiko hau aukera ederra izatea Gabon hauetan zure senide eta lagunen gozagarri gisa. Kanelazko opilak XIX. mende hasieran sortu ziren, osagaiak (hala nola irina, azukrea eta, batez ere, kanela) lortzea errazago izan zen unean. Kafe orduan zerbitzatu ohi dira Suedian, 'fika' esaten dioten unean. Dena den, egokiak dira egunaren edozein unetan, gutizia gozo bat nahi baduzu.    

Zuk zeuk egin ditzakezu, edo, denborarik ez baduzu, gure Suediako elikagaien dendako KAFFEREP opilak aukeratu ditzakezu. 6 opiltxo daude, eta 170-190º artean eduki behar dira labean, 14-16 minutuz, besterik ez. Horrelaxe zerbitza ditzakezu, edo, bestela, osagai gehigarriren bat jarri diezaiekezu, esaterako, esne kondentsatua, txokolatea edo marmelada. Zuk aukeratu! 

2. Txokolatezko tarta 

 

Txokolatezko tartak arrakasta du beti, baita Gabonetan ere, bereziki zure gonbidatuen artean umeak badaude. Horregatik, gure KAFFEREP tartaren aldeko apustua egitea proposatzen dizugu, txokolatea maite dutenentzat egokia baita. UTZ ziurtagiria duen txokolatez egina dago, eta horrek hazkuntza jasangarriaren estandarrak eta lan-baldintza onak bermatzen ditu. Tarta jateko, desizoztu ezazu 30 minutuz giro tenperaturan edukiz.  

Gabonetako ukitu handiagoa nahi duzu? Dekorazioaren bidez lor dezakezu. Adibidez, ipini esnegain harrotua eta eman Gabonetako elementu tipikoren baten itxura. Errazagoa izan dadin, gure pastak ebakitzekoa erabil dezakezu, elur-maluta itxurakoa VINTER 2020 bildumakoa, edo elur-orein itxurakoa. Esaten ari ginena, ziur etxeko txikitxoak limurtuko dituzula!  

3. Koko eta txokolatezko pastak 

 

Egun hauetan etxeetan ez da polboroi edo mantekado estiloko pasta edo opiltxorik falta izaten. Zure ohiko sortan zerbait ezberdina gehitu nahi duzu? Orduan, KAFFEREP koko eta txokolatezko pasta hauek aukera paregabea izan daitezke.

Koko txirbilei esker, Gabonetako itxura handia dute, eta zaporeari dagokionez, zer esanik ez! Probatu bezain laster ezinbestekoak bihurtuko zaizkizu. Kakaoak ere UTZ ziurtagiria du, noski.  

4. Krema, mugurdi eta arbendol-orezko tarta 

Gure laugarren proposamenerako, postre berritzaileago baten alde egin dugu apustu: kremazko eta arbendol-orezko tarta bat. Ikus dezakezunez, itxura deigarria du, baina osagaien artean fruitu lehorrak ditu, zehazki, arbendolak, Gabonetan oso ohikoa den elikagai bat, esaterako, mazapanean, gure herrialdean Gabonetako postre tipikoa den horretan.   

Horrez gain, pastel-krema, marmelada betegarria eta bainilazko krema ere badu: zapore eztanda, gozozaleenentzat egokia. Txokolatezko tartarekin bezala, nahikoa da desizoztea eta kafearekin edo tearekin batera zerbitzatzea. Hatzak miazkatzeko modukoa! 

5. Sagar-tarta 

Nahiago duzu klasiko bat? Orduan, beharbada sagar-tarta aukera ona izango da. Gurea, KAFFEREP, mazapan-oinarri baten gainean egin dago, eta mahaikideei Gabonetako zapore tipikoak ekarriko dizkie gogora, baina sagarraren ukitu garratzarekin eta kanelaren ukitu gozoarekin. Gainera, azken ukitu gisa olo-geruza kurruskari bat du, ahogozoa egingo diguna. Beste behin, nahikoa da giro tenperaturan desizoztea eta zure mahaikideei zerbitzatzea. Are gehiago gozatu nahi baduzu, emaiozu ukitu berezia bainilazko saltsa koilarakada oparo eta bero batez.  

6. Arbendol-orezko pastela 

Azkenik, opiltxo hauek proposatzen dizkizugu, mazapan-geruza batez estalitakoak eta muturretan txokolatez bustitakoak. Nahasketa perfektua Gabonetako gozoki tipikoak eta kakaoa maite dutenentzat. Aurrekoetan bezala, hauen kakaoak ere UTZ ziurtagiria du. Zerbitzatzeko prest daude, beraz, nahikoa izango da zure Gabonetako gozokien sortaren erretiluan jartzea eta zure gonbidatuek kide berriaren berri galdetzea. Haren koloreak deigarriago egiten du eta, gainera, egokia da garai hauetarako, Gabonetako kolore gakoetako bat baita.  

Zer iruditu zaizkizu gure proposamenak? Espero dugu animatu zaituztela aurten aukera originalagoak probatzeko eta, batez ere, Gabon gozo-gozoak edukitzeko. Jarraian, agian interesgarriak irudituko zaizkizun ideiak dituen artikulu sorta bat utzi dizugu.