Saltatu

Negurako erosoak diren logelarako 3 ideia

Segur aski negua logelan denbora gehien ematen dugun urteko garaia da. Horregatik, zuk inspirazioa aurkitzea nahi dugu 3 logela eroso hauekin. 

Sortu zure logelan sentsazio natural bat BJÖRKSNÄS ohe-egiturarekin, RANARP lanpararekin eta STOCKHOLM erdiguneko mahai batekin.
Sortu zure logelan sentsazio natural bat BJÖRKSNÄS ohe-egiturarekin, RANARP lanpararekin eta STOCKHOLM erdiguneko mahai batekin.

Neguan, denbora ohepean pasatzea seguruenik munduko sentsaziorik hoberenetarikoa da. Horregatik, logela eroso ezin hobe hauen ideiak ikustea nahi dugu inspirazioa aurki dezazun, dagoeneko hotza ailegatu baita. Babes zaitez!

Neguko usaina duten udako ukituak

Oihan oparo eta urrutiko hondartzez inguratutako bizitza batekin amesten baduzu, ez kezkatu: sentsazio berdina izan dezakezu etxean (negua bada ere).

Banbuz, egurrez eta bestelako material naturalez egindako dekorazioa eta altzariak paregabeak dira urteko edozein garairako. Logela honetan uda betean bezala imajina dezakezu (beroak lo egiten uzten ez gaituenean), orain hotz handia egiten duela. Horregatik, logela hau oso inspiratzailea iruditzen zaigu: ez dauka iraungitze-datarik.

Bi kuxinak eta oheburukoa elkarrekin egotearen xehetasuna ikusgarria da. Gainera, hilabete hotz hauetan ohea tonu argiko eta kotoizko ehun-gaiekin berotzea gomendatzen dizugu, eta baita artilezko tapaki bat oinetan jartzea espazioari berotasuna emateko. 

Ia hotel batean egongo bazina bezala sentiaraziko zaituen dekorazioa

Baina gauza ez da hor amaitzen: pentsatu al duzu inoiz logelan hamaka bat jartzean? Leku nahikorik baduzu, bi ainguraleku gogor besterik ez duzu behar. Gero, osatu tapaki eta kuxin eroso batekin... Hemen bota ditzakezun siestak munduko sentsazio hoberenetarikoa izan daitezke.  

Funtzionala eta erosoa den logela bat

Biltegiratze-edukiera handiko logela funtzional bat izateak ez du esan nahi ezinezkoa denik logela eroso eta polit bat izatea. Logela honetan milaka biltegiratze- eta ordena-konponbide ikus ditzakezu, logelari izugarrizko funtzionaltasuna ematen diotenak guztia eskura izateko orduan. 

Imajinatu goizean esnatzea eta arropa prest egotea, osagarriak eskura izatea eta baita ohearen alboan kafe-makina bat kikara batzuekin! Hain zuzen ere, hori guztia posiblea da logelatik atera gabe (hori da gure ametsa neguan).

Kolore argiek elementu asko espazio berean sartzen ditugunean beharrezkoa den zabaltasun- eta argitasun-efektua lortzen dute. Beraz, ez izan zalantzarik: logelaren bazter guztiei etekin handiena atera nahi badiezu, erabili zuria guztirako. 

Berotu, ordenatu eta liluratzen gaituzten xehetasunak

Ikusi zein bero den logela hau terrazozko zoruak baditu ere (oso hotza den material bat). Ile luzeko alfonbra, nordikoa, tapakiak edo belus urdineko pufari esker lortzen du hori. Azken finean, horrela jantzi beharko lirateke logela guztiak neguko hilabeteetan.

Ordenari dagokionez, gero eta xehetasun gehiago ikusten ditugu: tiraderak ohearen azpian, biltokiak dauzkan ispilua, arroparako mutila, orgatxoa... Denak du bere zergatia, bere helburua. Denak du erabilera bat logela honetan! 

Nerabe eta unibertsitate-ikasleentzako logela perfektu bat

Negua nerabeen eta unibertsitate-ikasleen logeletara ere heldu da Ikasten, musika entzuten edo besterik gabe telefonoa erabiltzen denbora asko pasako duten toki bat.

Nolanahi ere, logelari ukitu erosoago bat eta itxura ordenatuago bat eman diezaiokegu. Bizigarria, inspiratzailea eta motibatzailea den leku bat.

Oheko guneari pribatutasun eta berotasun handiagoa emateko, alde bata eta bestea (ikasteko gune komun bat, adibidez) banatzen dituzten gortinak jar ditzakezu. Tapakiak eta kuxin bigunak funtsezkoak dira ohetik mugitu gabe orduak eta orduak pasatzeko... 

Ordena ezinbestekoa da eraginkorra izateko

Ohe azpian dauden kaxek testuliburuak, gailu elektronikoak, koadernoak eta behar duzun gainerako materiala ordenatzen dute. Baita horman dauden apalak edo eskegitako paper-biribilkiak, aste horretan egin behar duguna idazteko edo inspiratzen gaituen motibazio-esaldi bat idazteko, besterik gabe.

Neguan denbora gehiago pasatzen dugu etxean, eta logela bero eta ordenatu bat izateak askoz zoriontsuago egiten gaitzake.

Ez dago araurik; besterik gabe, jarri logelan gustatzen zaizkizun gauzak».

Gretchen Broussard, IKEA taldeko dekoratzailea

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.