Saltatu

DIY eta Eskulanak birziklatutako kaxekin, opari-paperarekin, potoekin edo botilekin

IKEA taldean, bigarren aukerek liluratzen gaituzte. Altzarien, potoen, kaxen, dekorazioaren bigarren aukerak. Ia guztia berrerabili daiteke gutxienez bigarren aldiz: plastikozko ontziak, potoak, oinetakoen kaxak, beirazko ontziak, kortxoak eta apurtutako objektuak ere. Margo pixka bat, itsasgarria, torlojuak eta barruan daukazu sormen guztia besterik ez duzu behar. Proba itzazu birziklatzeko DIY ideia hauek! Horrela, mundu jasangarriago bat sortuko duzu eta dirua aurreztuko duzu etxean. Ba al zatoz?

DIY eta Eskulanak birziklatutako kaxekin, opari-paperarekin, potoekin edo botilekin
DIY eta Eskulanak birziklatutako kaxekin, opari-paperarekin, potoekin edo botilekin

1. Sukaldeko ontziak hutsik dauden potoekin

Sukaldeari ukitu moderno eta industrial bat eman nahi diozu? Utzi mahai-tresneria eta sukaldeko tresnak eskura poto politetan sukalde-gainekoan. Oso sinplea da:

  • kendu etiketak potoei, baita itsasgarriaren orban posibleak ere.

  • Ondo garbitu barrutik zein kanpotik, margotzen hasi baino lehen.

  • Margotu itzazu gehien gustatzen zaizun moduan! Guk zementua imitatzen duen ehundura daukan margo batekin pertsonalizatu dugu sukaldeko estilo moderno eta industrialarekin bat etortzeko, baina zurekin edo dekorazioarekin hobeto doazen koloreak erabili ditzakezu.

2. Kristalezko ontziak bainugela ordenan ipintzeko

Kristalezko ontziei esker, barruan zer dagoen eta zenbat geratzen den ikus dezakezu. Hala, ideia hau sukaldetik bainugelara eraman dugu.

Aurrera eraman nahi baduzu, garbitu eta aireztatu erabilitako ontziak. Gero, itsatsi helduleku edo eskuleku bat estalkian. Gehien gustatzen zaizun kolorearekin margotu dezakezu ere.

Botika-poto zaharren bertsio dibertigarri bat lortuko duzu!

3. Oinetakoen kaxa zaharrak biltegiratze berrian bihurtuta

Oinetakoen kaxak oso praktikoak dira gauzak gordetzeko. Beraz, zergatik ezkutatuko dituzu? Dekoratu eta jarri bistan objektu-mota guztiak gordetzeko.

  • Hartu tamaina ezberdineko hiru edo lau kaxa: handienak direnetik txikienak direnera.

  • Aukeratu oihalak, egunkari zatiak edo liburu zaharren orrialdeak gelaren dekorazioarekin bat etortzeko.

  • Itsatsi kolarekin kaxaren gainazalean, forratu nahiko bazenu bezala. Brotxa bat oso lagungarri izan liteke itsasgarria modu uniformean zabaltzeko.

  • Utzi ordu batzuk lehortzen erabiltzeko prest daudela ziurtatu arte.

Egongelan, logelan, bainugelan edo armairuaren barruan ere kokatu ditzakezu osagarriak sailkatzeko. Ordena ezinbestekoa da, eta gainera gu geuk sortzen badugu, ondo baino hobeto!

4. Kortxoekin egindako bitxien esekilekua

Botilen kortxoak gordetzea gustatzen zaizu, egunen baten haiekin zeozer egin nahi baduzu? Gaur da eguna! Erabili itzazu bitxiontzi bat egiteko.

  • Hartu botila-kortxo batzuk eta material berdineko edontzi-azpikoak.

  • Gero, lotu torlojuz biak kortxoak edontzi-azpikoekin.

  • Azkenik, kokatu horma batean gero kortxo bakoitzean lepoko, belarritako, eskumuturreko edo eraztun ezberdinak jartzeko.

5. Hondakinekin egindako hormarako antolatzaileak

Ontzi gehienak primerakoak dira biltegiratze-konponbideak sortzeko. Berdina gertatzen da apurtu diren objektuekin. Beraz, bi gauza horiek erabiliko ditugu hormarako antolatzaile bat sortzeko.

  • Oinarri gisa, taula bat erabiliko dugu eta dena garbituko dugu.

  • Diseinu ezberdinak probatzen ditugu eta objektuak forma egokiarekin mozten ditugu.

  • Gero, itsasgarri oso gogor batekin dena itsasten dugu.

  • Azkenik, esprai batekin margotzen dugu edo margo-geruza batzuk ematen dizkiogu.

6. Nola birziklatu opari-papera

Gabon-jai, urtebetetze edo beste ospakizun baten ostean opari-papera pilatzen denean, funtsezkoa da berarekin zer egin jakitea bizitza berri bat emateko edo modu egokian birziklatzeko.

Jakina, errazena bigarren aukera da, eta horretarako paperarentzako edukiontzi batean utzik besterik ez dugu, berriro erabili dadin. Baina beste sormenezko gauzka asko ere egin ditzakezu etxean «bigarren aukera» bat emateko:

  • Oparia arretaz ireki baduzu, beste aukera batzuentzako erabili ahal izango duzu.

  • Zer deritzozu paperezko-girlanda bati? Opari-paper zati desberdinak hartu eta gustatzen zaizkizun formekin moztu: izarrak, triangeluak, bihotzak... Gero, sokarekin batu eta festa edo gela bat dekoratzeko zintzilikatu.

  • Koaderno, liburu edo kaxentzako forru gisa: papera berrerabiltzeko beste aukera on bat testuliburuentzako edo irakurtzeko liburuentzako forru gisa erabiltzea da, baita oinetakoen kaxak forratzeko eta ukitu berri bat emateko.

  • Erraza: hurrengo jairako konfetia! Opari-paperaren abarrak mila zatitxoetan mozten badituzu, soberan izango duzu konfetia hurrengo jaia alaitzeko.

  • Gehiago jakin nahi duzu? Irakurri: Etxean birziklatzeko 6 forma sinple.


Gainera, ideia hauek gustatu bazaizkizu eta etxean hobeto birziklatzera ikasi nahi baduzu, honako estekan jakin behar duzun guztia kontatzen dizugu.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.