Diseinatu sukalde komunitarioa
Sukalde bat diseinatzerakoan, pentsatu lehenik dauzkazun beharretan. Sukaldea beste gela batean integratuz gero, senideekin gozatzeko zabaltasun eta erosotasuna lortuko duzu. Margok eta bere familiak sukaldea, etxebizitzaren hondoko aparteko gela batean zegoena, mugitu zuten eta egongelan integratu zuten. «Aparteko sukaldea ez zen egokia guretzat», dio. Sukalde-egongela konbinazioari esker leku gehiago daukate; orain Margok eta bere semeak, Bruno (9 urte), beren logelak izan ditzakete.


Diseinatu funtzionala eta moldakorra den gunea
Sukalde bat hasieratik diseinatuz, eguneroko errutinetarako kokapenik praktikoena aukeratu dezakezu. Elikagaiak biltegiratzeko, prestatzeko eta sukaldatzeko guneek triangelu bat osatu behar dute eremu batetik bestera mugitzea errazteko. Margok sukaldeko moduluak bainugelara ematen duen horman instalatu zituen harraska eta ontzi-garbigailuaren muntaketa errazteko. Janaria prestatzeko eta jateko guneak banatzen dituen sukalde-gainekoaren gainean sabaiko lanparak jarri zituen janaria prestatzeko eta zerbitzatzeko foku-puntua edukitzeko, eta beste bat mahaiaren gainean ere kokatu zuen.
Sukalde irekiak senideekin egon ahal izateko hobeak dira. Sukalde-gainekoa janaria elkarrekin prestatzeko uharte gisa erabiltzen dugu».”
Margo, artista, Polonia
Egileak
Estilismoa: Louisa Grey
Argazkiak: Dan Duchars
Ikusi Margoren nondik-norakoak margohupert.pl gunean