Saltatu

Katuaren Nazioarteko Eguna: benetako etxe bat sortzeko ideiak

Datorren otsailaren 20an Katuaren Eguna ospatzen da mundu osoan; beraz, hainbat ideia prestatu ditugu zure maskotari opari onena egin diezaiozun: benetako etxe bat. Ikusi nahi dituzu? Segi gurekin!

Norbait maite dugunean, haren ongizatean eta hura lortzeko bideetan pentsatzen dugu lehenik. Horixe bera gertatzen da gure maskotekin. Horregatik, zer hoberik etxea egokitzea baino, gu bezain gustura senti daitezen? Etxea animalia-ongizatearen paradisua izan dadila, katuentzako osagarri polit eta merke hauekin, LURVIG animalientzako osagarrien katalogotik hartutakoak.

Babeslekua egiteko katuentzako etxeak

Katuek, senari jarraikiz, edozein lekutan ezkutatzeko joera dute, bai harrapakina zelatatzeko edo jolasteko, bai atseden hartu eta seguruago sentitzeko. Ulertzen al duzu orain zergatik izan daitekeen kutxa soil bat zure katuaren txokorik kuttunena? 

Jarrera hori ulertuta, egin dezakezun onena katuentzako etxe bat egitea da, behar naturalak asetzeko ez ezik, zure katutxoa kutxa batean baino erosoago egongo da eta behar adina atseden-ordu egingo ditu.  

Gure LURVIG katuentzako oheak, adibidez, kolore, diseinu eta ehundura ugaritan dituzu aukeran, zure etxea nolanahikoa dela ere, zure lagunarentzako ohetxo bikaina prezio merkean aurki dezazun. Osatu katuentzako kuxin batekin erosoago egon dadin eta haren etxetxoari ukitu berezia eman diezaion. 

Zure katua zaintzeko eta mimatzeko osagarriak 

Harea-kutxarako pala

Katuarentzako benetako etxea izatea nahi badugu, zorrotzak izan behar dugu garbiketarekin. Izan ere, maskota izateak dakarren zaintza erantsiaz gain, katuak bereziki garbiak izateagatik bereizten dira. Beren burua eta ingurua garbi mantentzea gustatzen zaie. Horregatik, komeni da sarri garbitzea eta erabiltzen dituzun produktuak katutxoarentzat kaltegarriak edo toxikoak ez izatea.

Garbitu maiztasunez atseden hartzen duten kuxinen zorroak, baita haien etxetxoetakoak ere. Ez ahaztu harea-kutxa garbi mantentzen. Beti erabil ditzakezu palak eta antzeko tresnak hondakinak erraz garbitzeko, edo oihaletarako ile-arrabolak (oso erabilgarria zure katuak ile luzea zein motza izan).  

Masajeak emateko orrazi leuna

Zure katua pozik eta eroso dagoen jakiteko seinaleetako bat urruma-hotsak dira. Izan ere, hala ari denean, gustura eta eroso dagoela adierazi nahi digu gure maskotak. Gainera, oso ona da haren osasunerako, urrumek estresa orekatu eta mina arindu ere egin baitezakete. Harrigarria, ezta?

Zoriontasun hori luzatzeko, emango al diogu masaje goxo bat katuari? Sinplea bezain merkea den maskotentzako orraziak zure maskota garbiago mantentzen lagunduko dizu, eta, gainera, erabateko masaje lasaigarria oparituko diozu.  

Aholkua zure katuak altzariei harramazka egin ez diezaien

Gustatu ala ez, harramazka egitea eta atzaparrak zorroztea gure laguntxoen izaera naturalaren parte da. Oro har, atzaparra zaintzeko eta azal hila kentzeko egiten dute (esan dugu lehenago: oso animalia dotoreak dira). Are gehiago, estresa askatzen edo komunikatzen lagun dezake harramazka egiteak.

Nola egin dezakegu, bada, horretan segi dezaten gure altzariak hondatu gabe? Hona hemen oso aholku merke eta erabilgarri bat: hazkagailuak jartzea. Horrelako zerriak erabilita, zure katuak jakingo du non zorrotz ditzakeen bere atzapartxoak. Oso erraza da jartzeko, edozein mahai-hankatara egokitzeko tirak baitauzka. Gainera, zure altzarien bizia luzatuko du eta katuak pozarren egongo dira.

Ba al zenekien hazkagailuak material naturalez eginak direla? Hain zuzen ere, % 50 sisalez, agabetik ateratako zuntz natural bat; eta beste % 50a jutez. Azken horrek ingurumena zaintzen laguntzen du, eta iraunkorrago egiten.  

Katuentzako jostailuak

Edozein dela zure katua, ezinbestekoa da jolasa haren ongizatea bermatzeko. Bikaina da ariketa fisikoa egin dezan eta osasuntsu egon dadin.

Jostailuei esker, mugitzeko eta ondo pasatzeko aukerak izan ditzake. Adibidez, jolas-tunel honetan, gehien gustatzen zaiona egin dezake: ehizatu eta ezkutatu. Gainera, amaieran haren jakin-mina eta ehiza-sena estimulatzen dituen bolatxo bat dago. Onena: katuentzako osagarri honek ez du ia tokirik hartzen eta, tolesgarria denez, etxeko edozein txokotan gorde daiteke.

Etxean bere jostailuekin primeran pasa dezala, eta hartu berarekin jolasteko tartea, bien arteko harremana sendotzeko. Hori baita benetako etxe bat sortzeko gakoa.  

Zer iruditu zaizkizu aholkuok? Ikusi zure maskotari eskaini ahal diozun guztia LURVIG katuentzako osagarrien sortarekin eta egin zuen etxea bientzako leku berezi.

Ez galdu gure artikulu sorta ordenari, dekorazioari eta ongizateari buruzko ideiekin inspiratzen jarrai dezazun.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.