Dekorazio-joera: aurtengo neguan, erabili belusa
Aurtengo 2018/2019 denboraldian, belusa erabiltzekodekorazio-joera garrantzi handia hartzen ari da. Zure etxea belusarekin nola apaindu dezakezun jakin nahi duzu?


Gure diseinatzaileetako batek dioen moduan: «belusak argia hartzen duenean gainazal lau bati bizitza ematen dio». Belusa etxeko joera da sasoi honetan arrazoi askorengatik: espazioei ematen dien erosotasunagatik, berotasunagatik, dotoretasunagatik... Zuetako askori estilo klasikoko material bat irudituko zaizue, baita zaharkituta dagoela ere; baina sinets gaitzazu dekorazioa edo belusezko sofak bezalako altzariak erabiliz gela modernoak eta garaikideak lor daitezkeela esaten dugunean. Ikusi nahi duzu? Harrituta utziko zaitu...
Beste edozeinetan baino hobeto uzkurtzeko sofa bat
Aurreko STOCKHOLM sofaren kasuan, emaitza ikusgarria izan duen belus batekin egin dugu lan. Material hau bere giro erosoagatik eta familia osoarentzako eta egongela guztientzako sofa bat delako aukeratu dugu.
Gainera, normalean belusa material iraunkorra ez dela pentsatzeko ohitura dugu, baina ez da horrela. Sofa hau beste edozeinen moduan zaintzen badugu, berria balitz bezala mantenduko den sofa bat izango dugu.
Belusa distiratsu eta kutsugabe mantentzeko aholku sinple batzuk nahi al dituzu?
- Argi zuzenetik, eguzkitik eta bero handitik babes ezazu.
- Era berean, saia zaitez sofan ez edaten; edaria erortzen bazaizu belusa hondatu dezakezu (beste material batzuekin gertatzen den moduan).
- Emaiozu distira lurrunarekin. Lurrun-makina pasa ezazu poliki-poliki sofa osotik (beti ilearen norabidea jarraituz). Gero, pasa ezazu eskuila leun bat: berria balitz bezala utziko duzu.
IKEA taldean belus normala baino jasangarriagoa den belus bat erabiltzen dugu.
Ba al zenekien duela zenbait mende belusa luxuzko produktu bat bezala ekoizten zela zetazko zuntzekin? Gaur egun, guztiok etxean eduki dezakegun eta arrazoizko prezioa duen materiala da.
Gainera, IKEA taldean belusaren eta kotoiaren arteko nahasketa bat erabiltzen dugu, bestea baino ekonomikoagoa eta jasangarriagoa dena. Beraz, inoiz baino errazagoa da etxerako osagarri txikiak besterik ez bada erostea, kuxinak, esaterako.
Adi! Gezurra badirudi ere, belusak metala eta egurra bezalako material gogorrekin ezin hobe ematen du. Horien konbinazioa oso interesgarria da.
Koloreek ematen dioten sakontasun ikusgarria
Urdin anila, gorri-horia, gorrimina... Sasoi honetako kolore-paleta ikusgarria belusean geratzen den moduak zoratzen gaitu.
Elementu bakar batek daukan kolore bateko tonalitate-motak eta bere sakontasunak oihalaren fabrikazioarekin zerikusia du: zuntzak bi geruzen artean gurutzatzen dira eta erditik mozten dira ile motz eta lodi bat lortzeko, tonalitate-mota horrek kolore bakar batean lortzen duen distira islatzaile batekin.
Besaulki hau adibiderik onena dela uste dugu: berez, espazioaren protagonista da daukan diseinuari, akaberari eta kolore bereziari esker. Ez du ezer gehiago behar!
Estetikaz gain, belusak beste ezaugarri asko ditu.
Belusa estetika bakarrik baino askoz gehiago da. Egongela edo logela polit bat baino askoz gehiago da. Etxea urteko hilabete hotzetan berotzeko ere balio du.
Gortinetarako erabiltzen denean, gramaje handiko ehun honek beste materialek lortzen ez duten isolamendu-termikoko ezaugarriak ditu, baita pribatutasun eta soinu-isolamendu hobeagoa.
Sofa, besaulki edo kuxinen kasuan, belusarekin inoiz baino erosoago eta berotuago egongo zarela ziurtatzen dizugu; izan ere, ideala da gune hotzetan dauden etxeentzako.
Sasoi honetan belus pixka bat erabiltzera ausartzen zara?
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.