Eduki nagusira joan
chill out txokoa etxeko atikoan

Nola sortu chill out txoko bat terrazan diru asko gastatu gabe

Zure terraza altxor bat da! Atera iezaiozu etekina! Inspira zaitez terraza dekoratzeko ideia hauekin, eta sortu chill out estiloko txoko bat diru gehiegi gastatu gabe. Ikusiko duzu zein erraza den! Apuntatu ideia hauek, eta senti zaitez harro terrazaz.

Chill out estiloaren oinarrizkoak

Lehenik eta behin, zer da chill out? Geroz eta gehiago entzuten den termino honek atseden hartzeko eta erlaxatzeko pentsatutako gune bati egiten dio erreferentzia. Hau da, gustura asko egoteko lasaitzeko gune bat, inork edo ezerk molestatu gabe, edo arreta galtzea ekarriko dizun ezer edo inor gabe.

Etxean lasaitzeko eta ongi sentitzeko halako gune bat nonahi jar dezakezu eta, gainera, ez da aurrekontu handirik behar. Oraingo honetan, etxearen kanpoaldean jartzeko oinarrizko aholku batzuk emango dizkizugu. Zehazki, garrasika dotore jartzeko eskatzen ari zaizun terraza eder horretan. Ea bada!

Chill out gune bat egiteko materialak eta koloreak

Aire zabaleko gune batean, dela terrazan, dela lorategian, dela balkoian, chill out eremu bat dekoratzeko urrezko gomendioa da kanporako altzariak eta ehun-gaiak aukeratzea. Zergatik? Arrazoi oso erraz batengatik, azken batean, kanpoan dagoen edozein objektuk muturreko klima-baldintzak jasan behar dituelako: bero handia, euria… Eta horrek guztiak zure chill out txoko zoragarria behar baino lehen galtzea ekar dezake. Eta hori ezinezkoa da!

Jarri palet edo koltxoneta on batzuk

Ezinbestekoa da gune honek toki berezi bat izatea gorputza orduak eta orduak atseden hartzen jartzeko. Beraz, kanpoko sofen alternatiba gisa, bi ideia ekonomiko proposatuko dizkizugu, baina erosotasuna albo batera utzi gabe eta itxura zoragarria dutenak. Aurrekontu txiki samarra baduzu, edo besterik gabe, zerbait desberdina eta artistikoa nahi baduzu, hauek dira gure gomendioak:

Paletak edo zurezko karga-erretiluak dauzkazu? Margo itzazu pinturarekin (edo kanporako berniz bereziko geruza bat ere eman diezaiekezu, hobeto jasateko), gehitu lastaira edo kuxin txiki bigun batzuk eta prest duzu zure chill out gune polit, merke eta lasaigarria.

Gure bigarren proposamena chill out esentziarekin zerikusi handiena duena da, eta zoruan lastaira txiki bat jartzean datza. Aukera oso praktikoa da baita , terraza baten ordez, balkoi bat baduzu eta zentimetro bakoitza ongi aprobetxatu beharrekoa bada ere. Lastaira txikiekin, behar duzun bakoitzean muntatu eta desmuntatu dezakezu gunea. Hormaren kontra jartzea gomendatzen dizugu, bizkarralderako kuxinen euskarri gisa baliatzeko. A! Hori bai, zaindu zein betegarri jartzen duzun, benetan eroso egoteko. Gehitu tapaki txiki batzuk gauean ez hotzik pasatzeko, eta erlaxa zaitez!

Koloretako kuxinak dituen sofa zure chill out terrazarako

Ehun-gaiak konbinatzea

Behin terrazan chill out txoko bat sortzeko oinarria edo egitura muntatuta, apaintzeko unea da orain lasaitzeko oasi bat sortzeko. Zirraragarria, ezta? Eta hoberena da oso erraz dekoratzen dela, eta diru asko gastatu gabe. Begira!

Gomendagarriena ehun-gai desberdinak konbinatzea da. Horretarako, nahikoa izan daiteke kuxinen zorroak aldatzea. Oso erraza!

Tonu naturaleko ehun-gaiak (kremak, lur-kolorekoak edota tonu itzaliak , hola nola berdea edo urdina) jar ditzakezu, lasaitasun- eta ongizate-sentsazio hori indartzeko. Nahiago baduzu, kolore-ukitu bat ere eman diezaiokezu tonuak eta estanpatuak nahastuta.

Aholku bat: nahikoa toki badaukazu, banku txiki bat edo armairu bat ere jar dezakezu den-dena gordetzeko. Horrela, gehiago iraungo dute eta guztia txukun edukiko duzu. Eta tokirik ez badaukazu, ez da ezar gertatzen, utzi txokoren bat etxeko armairu alturen batean, eta kito.

Dekoratu terraza landare eta lore naturalekin

Berde-ukitu bat

 

Bada landare-usaina baino ezer lasaigarriagorik? Estilo honetan ezinbesteko elementu bat ez bada ere, zenbait landare edo lore natural jartzeko toki txiki bat uztea gomendatzen dizugu. Ukitu oso atsegina ematen diote tokiari.

Landare naturalekin tokia freskatzen da eta, zuhaixkak edo antzekoak jartzera animatzen bazara, ospel-gune gehigarriak lortuko dituzu, eta hori udan eskertuko duzun zerbait izango da. Gainera, hosto iraunkorreko landareak aukeratzen badituzu, urteak eta urteak iraungo dizkizute, eta kostua arrazoizkoa izango da. Gainera, landarea hazi ahala zurtoinak birlanda ditzakezu eta landareak ugarituz joango zara bakar baten prezioan. Ez dago gaizki, ezetz?

Zure chill out txokorako argiztapena

Zure chill out txokoaz gozatzeko argiztapen gehiago behar baduzu, ilunen dagoen unean ere, LED argiekin jokatzea duzu hoberena. Oso-oso merkeak dira! Eguzki-argizko bateria dutenak aukeratzen badituzu, argiaren faktura zero eurokoa izango da, eta, hori gutxi balitz, oso ongi zaintzen dute ingurumena! Aukera aparta da, baietz?

LED argien zerrenda batek, beste elementu batzuekin konbinatuta, adibidez sabaiko eguzki-lanpara batekin, zure paradisuan arratsaldeez eta gauez gozatzeko argi kopuru nahikoa emango dizu.

A! Eta kandela batzuk gehitzen badituzu? Usaindunak aukera ditzakezu edo uxagarri natural apur bat dutenak, limoi-belarra dutenak, esaterako, eltxoek gaua ez hondatzeko eta uxagarri kimikoak edo hozken aurkako ukenduak erabili beharrik ez izateko.

Babes zaitez eguzkitik

 

Eguzki guztia beretzat hartzen duen terraza horietako badaukazu, pergola edo itzalkin batekin erregula dezakezu argi kopurua.

Bai, badakigu (a priori) ez dela “merkea”, baina inbertsio bat da, eta pixkanaka-pixkanaka, errentagarri aterako zaizu, lekuaren tenperatura kontrolatuko duzulako eta eguzkiak gutxiago joko duenez, altzariak babestuko dituzulako eta gehiago iraungo dutelako. Zeure burua ere babestuko duzu, baita zure gonbidatuena ere, eguzkitan denbora gutxiago egongo zaretelako! Nor lasaitzen da intsolazio batekin? Gu ez behintzat. Eta ez fidatu gehiegi, ezagutzen gara-eta… Pergola zoragarri baten itzalpean egon arren, jarri eguzkitako krema noizean behin, bestela erreta amai baitezakezu.

Ikusi bideo hau zure terraza edo balkoia dekoratu eta etekina nola atera ikasteko!

    Musika apur bat jarriko dugu?

    Hainbeste nahi zenuen chill out txokoa sortzea lortu duzun honetan, azken ukituak ematea besterik ez da falta. Guk, beste atal batzuetan jada aipatu dugun moduan, elementu apaingarriak jartzeaz gain, urrats bat gehiago egitea gomendatzen dizugu.

    Zer deritzozu atseden hartzeko une horretan bibrazio on horiekin bat datorren erreprodukzio-zerrenda bat gehitzea? Sortu berebiziko soinu-banda Bluetooth bidezko bozgorailu batekin eta osatu giro egokia zure chill out eremuan.

    Trikimailu bat: ez baduzu bozgorailurik, etxean egin dezakezu bat mugikorrarekin. Paperezko biribilki bat, kartoizko bi edalontzi txiki eta guraizeak besterik ez dituzu behar. Ebaki biribilkiaren alboa (mugikorra sartu ahal izateko adinako zabalerakoa) eta sartu biribilkiaren mutur bana edalontzi txiki bakoitzarenbarruan (oinarritik gertu). Jarri mugikorra, sakatu “Erreproduzitu” eta prest duzu bozgorailua!

    Eta… orain zer? Guztietan onena, badakizu zer den? Hori da! Zure txokoaz gozatzea!

    Ez zaitez joan! Jarrai ezazu inspiratzen proposamen hauekin:

    Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.