Eduki nagusira joan

Nola dekoratu egongela txikiak tokia aprobetxatuz

Egongela modernoak dekoratzea erabateko erronka bihurtu da, hirietan gero eta txikiagoak diren edo gero eta toki gutxiago duten pisuetan bizi baikara. Horregatik, egongela txikiak nola dekoratu eta, aldi berean, tokia nola aprobetxatu erakutsi nahi dizugu.

Egongela jarduera orotarako toki bihurtu da: lo egin, telebista ikusi, kirola egin, jan eta etxerako lanak egin. Inspiratu gure egongelen dekorazioarekin, egongela txikietarako altzariekin eta funtzio anitzeko altzariekin. Azken horiei esker, zure egongela txikiak ere hainbat funtzio izango ditu.

Erabili egongela txikietarako altzariak

Dugun tokia ahalik eta ondoen aprobetxatzea da asmoa. Horretarako, funtzio anitzeko altzariak izango dira lagun onenak. Adibidez, biltokidun sofa aukera ona da, bere apal zoragarrietan liburuak jartzeko. Hauek dira egongela modernoak dekoratu eta egongelako txoko txiki oro optimizatzeko ideiak.

Biltokidun sofa egongela txikiak dekoratzeko

Ohe-besaulkia tokia aprobetxatzeko dugun modu erabilgarrienetako bat da, funtzio anitzeko altzariei esker. Egunez, besaulki edo sofa erosoa da, telebista ikusteko, irakurtzeko edo gonbidatuekin hitz egiteko. Gauez, eroso atseden hartzeko logela bihurtzen da.

Oso erabilgarria den beste gauza bat da egongela txikietarako altzari gurpildunak erabiltzea, egongela honetako erdiko mahaia, esaterako; horrela, alde batetik bestera eraman ahal izango dituzu, di-da batean.

Mahaiak dira egongela txikiak dekoratzen lagun diezazuketen beste funtzio anitzeko altzari bat. Mahai eraisgarriak ikasteko edo etxerako lanak egiteko balio dezake, edo pertsona batek, bik, hiruk edo gehiagok jateko ere erabil daiteke! Eta ez duzu zertan aulki mota bera erabili; dekorazioa aniztasuna ere bada, baita joko kromatikoak erabiltzea ere, irudiko egongelan bezala.

Edo, kasu honetan bezala, gonbidatuekin mahai-inguru atseginak egiteko, bi lan-mahai jangelako mahai bihur daitezke.

Zure egongela txikia egongela moderno ikusgarri bihurtzea ez da hain zaila. Aprobetxatu tokia eta erabili argia islatzen duten kolore argiak. Gogoratu: zenbat eta argi gehiago, orduan eta espazio-sentsazio handiagoa lortuko duzu.

Toki gutxiko egongelen dekorazioa

Azkenik, erabili RÅSKOG estiloko taburete pilagarriak edo FRODE estiloko aulki tolesgarriak. Erraz gordetzen dira, eta tolestuta daudenean geratzen den tokia erabili ahal izango duzu. Atearen atzeko horma ere toki ona izan daiteke aulki tolesgarriak uzteko. Pilatu aulkiak lasai! Batek daki noiz beharko dituzun.

Orain badituzu egongela txikiak dekoratzeko zenbait ideia; aprobetxatu inspirazio-une hau egongela txikietarako 4 ideia dituen 30 segundo inguruko bideoa ikusteko. IKEA-n zure dekorazioa eta zure bizitza pertsonalizatzeko egongelarako altzariak aurkituko dituzu.

    Bideoa: egongela txikietarako 4 ideia di-da batean