Saltatu

Lorategia apaintzeko eta eguraldi onari ongietorria emateko ideiak

Filomenaren, eurien eta egun grisen neguaren ostean, iritsi da udaberria! Eguzkiari esker serotonina hobeto sintetizatzen dugu, eta horrela zoriontsuago sentitzen gara. Pixkanaka-pixkanaka egunak luzatuz doaz, ordu-aldaketari esker arratsaldeak ondo goza ditzakegu, bai eta gure terraza edo lorategia ere.

Badakizue, gure ustez, esku artean altxorra duela terraza bat duen horrek; beraz, heldu da momentu perfektua, eguraldi ona eta eguzki-ordu gehiago izateari esker, zure lorategia freskatzeko eta apaintzeko eta udaberriari merezi duen ongietorria emateko. Ikus dezagun!

Zure lorategian ezinbestekoa: barbakoa

 

Barbakoak gure aliaturik onenak ari dira bilakatzen udaberria eta eguzkitxoa gure bizitzetan pausatzen direnetik. Udan ere bikainak dira, baina lorategian igerilekurik ez baduzu, agian bero handiegia ematen dute egunean zehar egiteko. Eta hau da barbakoak topera gozatzeko urteko unea!

Gure ikatz-barbakoa tamaina askotan aurki dezakezu. Aukeratu eskura duzun espaziora hoberen moldatzen dena: soilik barbakoa, apalategi batekoa, bikoa, ateduna, aterik gabea…

Guztiek dituzte altzairu herdoilgaitzezko helduleku termoisolatzaileak eta erraztasun osoz garbitzeko errauts-erretilu erauzgarriak. Gogorik baduzu 2021a etxeko barbakoen urtea izateko?

Berritu zure sofa edota terrazako edo lorategiko ehun-gaiak

 

Zure lorategia freskatzen eta udaberriari ongietorria ematen lagundu ahal zaituen aldaketa erraz bat da sofaren eta aulkien ehun-gaiak mudatzea; edo bestela, jada hondatuegi badago, beste sofa bat eskuratzea! Aldaketa hori gainera jasangarritasunaren ildotik badoa, askoz hobeto, ezta?

Kasu honetan, ÄPPLARÖ sofa aurkezten dizugu, akazia-zur jasangarriaz egina. Ezin hobea da espazio txikietarako, baina hoberena da guztiz moldagarria dela, bilatzen duzuna “haziaraztea” baldin bada. Izan ere, sofa modularra dugu, eta primeran konbinatzen du zuzen eta alderantziz erabil daitezkeen HÅLLÖ atsedenerako kuxinekin.. Apartekoa da!

Eta nahiago baduzu kanpoko kuxin-zorroen inguruko beste aukera batzuk ikusi zure lorategiari itxura-aldaketa txiki (baina beharrezko) hori emateko, egin klik hurrengo botoian!

Lorategiko landareak eta loreontzi-euskarriak: udaberrian funtsezkoak

 

Landarerik eta lorerik gabeko udaberria? Ez, gero! Iritsi da momentu ezin hobea zure terraza edo lorategia landareekin betetzeko eta, bide batez, loreontzi-euskarriak berritzeko. Gainera, udaberriarekin batera loratu egiten dira asko; kolorez betetako espazioa eduki dezakezu, bada. Ez baduzu loreekin esku ona, landare indartsuak hautatu ahal dituzu: huntza, zukutsuak edo zuhaixka eta zuhaiztxo mota batzuk. Belar aromatikoak edo hirustak aukera ona dira ere bai lorezaintzan “ezgaiak” direnentzat.

Kanpoko alfonbrak: ekarri natura lurrera!

 

Primerako beste aukera bat udaberriaren etorrerarekin bat gure terraza freskatzeko: kanpoko alfonbrak! Hauekin lorategian ditugun espazioei berotasun handiagoa emango diegu: jangelari, portxeari edo irakurtzeko leku txiki bati. Kasu honetan, SKELUND modeloak landareen hostoak ekartzen dizkigu burura, lurrean botata egongo balira bezala, eta espazioei izugarrizko alaitasuna ematen die. Bai barruan bai kanpoan erabil daiteke, eta zuntz sintetikoz egina dagoenez oso erresistentea da orbanekiko

Mokaduak jateko toki informala

 

Beste aukera bat da terrazan familiarekin edota lagunekin denbora pasatzeko tokiak sortzea, zerbait jateko edo edateko pentsatutako txoko ezin hobeak, apaingarriak ere badirenak. Umeak badituzu, planak lorategian egitea beti da aukera erakargarria eguraldi ona iristen denean; askari handi bat, adibidez. Ez duzu zertan espazio handia izan behar: horrelako aulki bat ere erabil dezakezu, edo mahai tolesgarri bat. Betirako manten dezakezu bertan, gainean apaingarri bat jarrita, edo, besterik gabe, itxi eta gorde erabiltzen ez duzuenean.

Ipini beharrezkoa den guztia etxetik irten gabe familiarekin tarte atsegin bat pasatzeko; ala sartu gabe? 

Eta edari freskotxoak hartzeko toki bat!

 

Beste aukera bat da edateko txoko bat sortzea, jateko egindakoa osatzen duen bat. Berez, ideia ona da umeentzako bat eta helduentzako beste bat eratzea. Umeenean limonada zerbitza daiteke, eta agian zuek nahiago duzue koktel bat edo bestelako gauza bat. Kanpoko beirateria berritzea erabakitzen baduzu, jakin behar duzu IVRIG edalontziak bikainak direla ardo gorria zerbitzatzeko, haien kaliz biribil handiari esker. Zergatik da hala? Forma horrek lurruntzen laguntzen dielako ardoaren aromei eta zaporeei, eta horrela hobeto hautematen da kalitatea. Zer deritzozu?

Ideia gehiago nahi badituzu udaberriari begira zure terrazarako edo lorategirako, ez galdu artikulu hauek. Ziur gaude izugarri gustatuko zaizkizula!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.