Eduki nagusira joan
Nola apaindu Gabonetako zuhaitza

Gabonetako zuhaitza apaintzea: Aurtengo Gabonetarako 6 zuhaitz original

Aurten berrikuntzak egin nahi badituzu, ez itzazu galdu inor epel utziko ez duen Gabonetako zuhaitza apaintzeko ideia hauek. Horrez gain, aukera merkeago batzuk ere ematen dizkizugu asko gastatu barik etxean jaiegun ederrez goza dezazun.

Gabonetako zuhaitz tipikoa asko gustatzen zaigu, baina baita urteko sasoi honetan etxeari ukitu nordiko eta ezberdina ematea ere. Hori dela eta, Gabon hauetan Gabonetako zuhaitz tradizionalaren alternatiba batzuk proposatuko dizkizugu. Jarraitu aholkuak eta hautatu zurekin eta etxearekin hobekien doan aukera!

Alternatibak ohiko Gabonetako apaingarrietarako

1. Zuhaitz tradizionala eguneratutako apaingarriekin

Ez badiozu Gabonetako zuhaitz tipikoari agur esan nahi, modu harrigarriagoan apain dezakezu. Zuhaitzetik zintzilikatzen ditugun apaingarriez gain, garrantzitsua da ere zuhaitzetik hurbil jartzen duguna.

Bizarzuriren iratxo txiki eta maitagarriak Gabonetako zuhaitzerako lagun onenak izan daitezke. Baita zintez, izarrez edo opariak uzteko zahatoaz osatutako kanpoko erakusketa ederra ere.

Hori guztia etxeko bazter berean kokatzen bada, Bizarzuriren etxetik bertatik ateratako ingurugiroa sortuko duzu. Zure Gabonetako zuhaitzak konpainia ona (eta ezberdina) merezi du aurten!

Urre-koloreko Gabonetako zuhaitza

2. Zuhaitz soila eta sofistikatua neurri berean

Zuhaitz tipikoa nahi ez baduzu, baina egongelan bere funtzioa betetzen duen elementuren bat egotea nahi baduzu, aukera hau zuretzat da. Urre-koloreko diseinua da eta gelari ukitu oso sofistikatua emango dio. Zuhaitz bat simulatzen duten pieza geometrikoen multzoa da, eta Gabonetako elementu klasiko hau berrasmatzea lortzen du.

Nabarmentzeko ez du apaingarririk behar, beraz, ezin hobea da Gabonetan dekorazio sinplea eduki nahi baduzu. Jakina, argi-girlanda batekin ingura dezakezu, gauez egongelari ukitu berezia eman diezaion.

Bolekin eta beste apaingarri batzuekin pertsonalizatu nahi baduzu, urre-koloreko kako batzuk jarriz ere egin dezakezu.

Egongela txikirako Gabonetako zuhaitza

3. Egongela txikietarako Gabonetako zuhaitza

Egongela txiki batek ez du Gabonetako zuhaitz ederra edukitzea zertan eragotzi. Eta horman itsasten den feltrozko alternatiba hau horren froga da. Lekua aurrezten, eta euro batzuk ere, lagunduko dizun aukera da, merkea baita eta ez baituzu hainbeste apaingarri beharko.

Hoberena? Praktikoa izateaz gain, emaitza oso deigarria eta originala dela. Ziur gaude gonbidatu bat baino gehiago harrituko dela zure zuhaitzarekin.

Argazkian bezala, urre-koloreko kako batzuk eta bola txikiak zintzilika ditzakezu ukitu koloretsuagoa emateko. Eta txokoari azken ukitua eman nahi badiozu, apaingarri politen bat jar dezakezu azpian.

4. Gabonetako zuhaitz txiki bat etxe garaikideentzako

Etxean oraindik ez badaukazu horrelako bildumagile-beira-arasa, gomendatzen dizugu, baina ez bakarrik Gabonetarako. Ideala da dekorazioa urteko sasoiaren arabera oso erraz aldatzeko.

Barruan gaikako erakusketak egin ditzakezu, kasu honetan, Gabonei buruzkoa. Guk boladun izei bat eskegitzea erabaki dugu. Bolak, zuhaitzetik eskegita egoteaz gain, ingurutik erortzen uzten dira Gabonetako irudi nabariago bat sortzeko asmoarekin.

Berriro ere, aukera oso originala eta perfektua da izei handi bat sartzeko adina leku ez daukaten pisu txikietarako.

Landarea Gabonetako zuhaitz bezala

5. Gabonetako zuhaitz bihurtzen den landarea

Barruko landare bat alternatiba ona izan daiteke Gabonetako zuhaitz gisa jartzeko, ohiko izeiaren ordez. Eta lurrean kokatu ahal baduzu ere, gure gomendioa altzari baten gainean kokatzea da. Guztiek ondo ikus dezatela!

Hainbat modutan koka dezakezu. Adibidez, loreontzi-euskarri polita erabil dezakezu, Gabonetako apaingarriekin. Baita zeuk margotu duzun bat ere! Paperarekin bilgarri bat egiteko aukera ere baduzu, landareari opari itxura emateko. Inguruan argiak jarriz gero, bikain geratuko da eta ukitu oso magikoa izango du. Eta, azkenik, gehien gustatzen zaigun aukeretako bat. Barruko landarea saski batean sar dezakezu, FLÄDIS modelokoan, adibidez, ukitu ezberdina emateko. Gainera, gero saski hori beste landare batzuk sartzeko, sofaren alboan tapakiak gordetzeko, umeen jostailuak gordetzeko eta abar erabili dezakezu. Bizitza eta erabilera asko dauzkaten gauzak asko gustatzen zaizkigu!

6. Zuhaitz itxurako konposizio bat

Ideien zerrenda hau aukera transgresoreenetako batekin ixten dugu: paretan elementu ezberdinekin sortutako zuhaitza. Zure asmoa Gabonetako zuhaitz deigarria lortzea bada, toki handirik hartzen ez duena eta merkea dena, jarraitu aholku hauek!

Sortu ahal izateko bakarrik beharko dituzu tamaina desberdinetako zurezko listoi batzuk. Txikienetik handienera eta goitik behera jarri behar dituzu zuhaitzaren forma triangeluarra lortzeko. Ondoren, erabili lotzeko elementu bat, esate baterako, argi-girlanda edo zinta bat, goiko parteko kako batean lotu beharko duzuna. Eta, azkenik, apaintzeko elementu bat: apaingarri klasikoak, lehenengo aukerako bolak bezala, edo zerbait berritzailea, familia eta lagunekin dituzun argazkiak, adibidez. Noski, biak ere konbina ditzakezu emaitza deigarriagoa nahi baduzu. Susmoa daukagu ez dituzula bi zuhaitz berdin topatuko…

Zein da gehien gustatu zaizun zuhaitza? Guk ez dakigu zein aukeratu, denak maite ditugu! Argi dugu, beraz, edozein aukeratuta ere aurtengo dekorazioa nabarmenduko dela. Gabon zoriontsuak ospa dizkizugu, eta beste artikulu batzuk utzi dizkizugu beste ideia batzuekin, inspirazio bila jarrai dezazun. Eman begirada bat!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.