Kuxinekin dekoratzea: dekorazio merke eta jasangarri bat lortzeko trikimailuak
Izugarri gustatzen zaigu etxeko dekorazioa berritzea. Eta, produktu egokia aukeratuta, ez du zertan garestia izan. Hori dela eta, etxeari beste ukitu bat eman nahi badiozu merke eta modu jasangarrian, oso baliagarriak izango zaizkizu kuxinekin dekoratzeko ideia hauek. Uste ez baduzu ere, osagarri eroso hauek gelen arteko aldea marka dezakete, egongelan edo logelan, esaterako. Goazen, bada!
Sofako edo oheko kuxinak aldatzean eta kolore-konbinazio desberdinak sortzean, aire freskoa eman diezaiokezu gelari. Genioen moduan, etxean efektu berritzaile hori lortzeko modu merkea da eta, gainera, oso denbora gutxi beharko duzu. ;
Baina, nola asmatu? Kontuan hartu gelako gainerako elementuak eta zein efektu lortu nahi duzun. Adibidez, egongelan kolore neutroak nagusi badira, estanpatuekin eta koloreekin joka dezakezu, baina estilo edo tonu bat nagusi bada, gama bateko kuxinak aukeratu beharko dituzu oreka lortzeko. Jarraian, hainbat aukera jasangarri ikusiko ditugu, eta prezio hoberenean.
Kuxin estanpatuekin eta lisoekin dekoratzea
Kuxin estanpatuak kolore bakarreko kuxinekin konbinatzea da gure gogoko aukeretako bat dekorazio orekatu bat lortzeko. Argazkian ikus dezakezunez, kasu honetan, egongelako sofa marroia da; beraz, gomendagarria litzakete lotura gisa funtzionatuko luketen antzeko tonua duten kuxin estanpatuak aukeratzea.
Pieza nagusi gisa, lur-kolore epelak eta irudi aztekak dituen FRANSINE zorroa aukeratu dugu, oso ongi geratzen dena sofarekin. Gainera, tonuen artean urdina dagoenez, kolore hori erabil dezakegu beste zorro lisoetan, kontrastea sortzeko, baina bila gabiltzan orek epel hori galdu gabe. Estanpatua ezin hobea da landa-estiloko etxeetarako edo etxe modernoetarako, eta zorro zoragarria izateaz gain, ingurumena ere zaintzen du, % 50ean artilearekin egina dagoelako, material berriztagarri batekin, alegia. ;
Egongelatik irten gabe kuxinekin bidaiatzeko dekorazioa
Begiratu ongi argazkiari, eta imajinatu ez dagoela kuxinik. Asko galduko luke, ezta? Horretaz ari gara kuxinak gela bateko dekorazio-elementu gako izan daitezkeela diogunean (gainera, oso atseginak ere badira). ;
Kasu honetan, egongelan tonu argiak (hala nola zuri hautsia) eta zura dira nagusi. Horregatik, tonu deigarriko kuxin kolorebakarra, ziape kolorekoa, esaterako, antzeko tonuak dituen beste kuxin estanpatu batekin batera jarriz gero, gela pertsonalitatez beteko du. ;
Pieza nagusia TILLTALANDE zorroa da, Jordanian inspiratutako palmondoak eta gameluak dituena, eta gainerako dekorazioarekin batera, hara eramaten gaituzte. Hoberena? Kuxinaren atzean gizarte-helburu bat ezkutatzen dela, Jodan River Foundation gizarte-enpresak eskuz egindakoa delako. Enpresa horrek soldata egonkorra ematen die Jordaniako emakume artisauei eta Siriako emakume errefuxiatuei. Zorro guztiak desberdinak dira, artisauek kolore eta brodatu bakoitza non jarri aukeratzen dutelako. Gainera, % 100ean iturri jasangarrietatik datorren kotoiz eginak daude. Beste zerbait eska dakieke?
Xehetasun bereziak dituzten kuxin alderantzikagarriekin dekoratzea
Hitz egin dugu estanpatuez eta koloreez, baina zer esan testuraz eta dekoratzeko xehetasunez? Kuxin are bereziago baten bila bazabiltza, besteetatik nabarmentzeko, orduan, baliteke KLARAFINA zorroaren diseinua zuretzat izatea. ;
Zorro horiek, borla apaingarriak edukitzeaz gain, kolore eta testura desberdinak dituzte alde bakoitzean, unearen arabera aldatzeko, eta batez ere, kuxin bereziak dituzula sentitzeko. Baina hori ez da dena, eta aurreko kuxinaren moduan, gizarte-helburu bat du. Kasu honetan, Indiako Uttar Pradesg eta Rajastango gizarte-ekintzaileek egin dituzte artisau-eran. ;
Kuxin hauek ere % 100 kotoizkoak dira eta, hauen diseinua ere, bakarra da, eskuz eginak direlako. Oso zaintza gutxi behar dute eta kremailera dutenez, oso erraz kentzen dira garbigailuan garbitzeko, garbitu behar direnean. Ohe gainean edo sofan jartzeko balio dute, eta ukitu paregabea emango diote batari zein besteari. ;
Tonu neutroko kuxinekin dekoratzea
Dekorazioari dagokionez, soiltasuna atsegin duzu? Aukera asko ditugu zuretzat ere eta, gainera, oso merkeak. IKEA-n tonu leunak dituzten kuxin sorta zabala daukagu, adibidez, zuri hautsia, beixa, grisa edo arrosa hautseztatua. Oherako arroparekin edo sofarekin oso ongi konbinatzen duten koloreak, baita gelako gainerako dekorazioarekin ere.
Hori bai, kuxinek edukitzea nahi duzun dekorazio-funtzioa hobeto betetzeko, kuxin bat baino gehiago konbinatzea da aholkatzen dizugu, argazkian ikus daitekeen moduan.
Eta zertxobait gehiago nabarmendu nahi badituzu, AINA diseinua oso egokia izango da, kolore neutroak dituelako, baina alboetako xingolekin ukitu erromantiko oso atsegina lortuko duzulako. Argazkian ikus dezakezun moduan, xingolak bistan utz ditzakezu edo ezkutatu; beraz, modu batera aspertzen bazara, buelta eman eta kito.
Beste zerbait gehiago? A, bai! % 100 lihozkoak dira, eta dekorazioari ukitu naturalagoa emateaz gain, gai berriztagarria ere bada.
Kuxin kolore anitzekin dekoratzea
Eta, amaitzeko, aurrekoaren guztiz kontrako zerbait: kolore biziak atsegin dituztenentzako sortutako diseinu bat, dekorazioaren bidez etxeak energia asko transmititu nahi dutenentzat.
Alde batetik, HANNELISE, estanpatu kolore anitz indartsua duena; eta bestetik, STENMÄTARE, estanpatu kolore anitz leunagoa duena; biak % 100ean iturri jasangarrietatik datorren kotoiz eginak daude. Oso ongi geratzen dira batera edo bereizita, eta oso egokiak dira kolore mordo batekin konbinatzeko, horiarekin, arrosarekin, laranjarekin edo urdinarekin, besteak beste. Beraz, logelan edo egongelan kolore horietako bat nagusi bada, oso ongi geratuko dira!
Hori bai, ohean edo sofan, kuxin asko eduki nahi badituzu, kolore horietako kuxinak kuxin liso batzuekin konbinatzea gomendatzen dizugu, emaitza deigarria izateko, baina giroa gehiegi kargatu gabe.
Kuxinek etxeko dekorazioan dituzten aukera guztiak ikusi eta gero, zeren zain zaude batzuk erosteko? Ziur erosten dituzunean, zergatik ez dituzun lehenago erosi galdetuko diozula zeure buruari. Eta etxea merke berritzeko trikimailu gehiago jakiteko gogoz geratu bazara, hemen dituzu beste zenbait artikulu interesgarri.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero, ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.