Nola apaindu sukaldea tonu ilunetan
Zuria eta argitasuna goranzko joeran dauden arren, etxea apaintzeko eta diseinatzeko aukera asko daude. Adibidez, gaur sukaldeak tonu ilunetan dekoratzeko aukerak erakutsiko dizkizugu. Ikusiko duzu zer estilo!
Sukalde ilunen izaera
Sukaldeetan pentsatzen dugunean, normalean, espazio argitsu eta zabal bat datorkigu burura eta kolore argiak dira nagusi, ez al da hala? Aitzitik, estilo eta paleta aukera zabala dago sukaldea diseinatzean jolasteko. Eta ez du espazio goxo baten sentsazioa galduko!
Tonu ilunekin jolastean, marroiak eta beltzak, esaterako, ukitu bereizgarria eman diezaiokete sukaldeari, baita izaera handia eman ere. Kolore mota horiek, hala ere, espazio zabaletarako egokiagoak dira, berotasuna emateko eta gunea mugatzeko. Baina, kontrara, zure sukaldea handia bada, elementu argi batzuk sartzea gomendatzen dizugu, ikusmen-zabaltasunik ez galtzeko (sukalde-gainekoak edo koloretako paretak, adibidez).
Nola konbinatu sukalde iluna
Sukaldeko elementu ilunen konposizioa egiteko sukalde-gaineko desberdinak konbinatu ditzakegu. Emaitza guztiz desberdinak izango dira! Ikusi aukera hauek.
Kasu honetan, adibidez, beltzarekin eta marroi ilunarekin jolastea erabaki dugu. Izaera handiko sukalde moderno bat lortu dugu, estilo industriala maite dutenentzat perfektua.
Akabera hori lortzeko, espazioa oso argitsua izatea gomendatzen dizugu, dela argi naturalarekin, dela lanpara-argiekin. Bestela, baliteke iluntasun erantsi hori gehiegizkoa izatea eta bukaerako emaitza hondatzea.
Zure sukaldea epelagoa izatea eta berotasunik ez galtzea nahi baduzu, kolore ilunak erabiltzen badituzu ere, kolore gordineko sukalde-gainekoak eta aurrealdeak jar ditzakezu.
Modu horretara, ez da hain kontraste "bortitza" sortuko, kolore zuria sartuko bagenu bezala, baina argi ukitu bat ematen dio, modu apalagoan. Nahasketa mota hori bikaina da estilo naturaleko lur-koloreak eta egurrezko detaileak nabarmendu nahi dituztenentzat.
Nahiz eta estilo tradizionalagoa izan, adibide honetan beste adibide bat jarri dizugu landa-sukalde batean elementu beltzak nola txertatu ditugun ikus dezazun.
Kasu honetan, akabera mardulenen nortasunarekin jolastu dugu, egurrezko habeekin edo paretako zimurrekin. Tiraderak eta beira-arasak beltzez tindatuta daude, baina sukalde-gainekoaren egur-koloreak zubi-lana egiten du gelako kolore-trantsizioarekin. Zer iruditzen zaizu? Landa-sukaldeen xarma mantendu da, baina ukitu moderno eta dotore bat eman dio beltzak.
Aholkua: egurrezko sukalde-gainekoa erabiltzen baduzu, ez ahaztu egurrerako olio bereziarekin zaindu behar duzula babes eta distira bereziak emateko. Haren bizia eta edertasuna iraunaraziko dituzu.
Sukalde ilun eta jasangarri bat
Ba al zenekien sukalde askoz jasangarriagoa izan zenezakeela, zure altzarien diseinuarekin bakarrik? Gure KUNGSBACKA sukaldea adibide argienetako bat da, birziklatutako materialez egina baitago baliabideak are gehiago aprobetxatzeko eta ingurumena zaintzeko.
Hain justu, atearen armairua zur birziklatuz egina da, eta PET plastikozko botilak birziklatuz lortutako xaflaz estalita dago. Horrela, hondakin gutxiago ekoizten dugu eta plastikoari erabilera berri bat ematen diogu.
Zein izan zen emaitza? Sukalde moderno bat, tonu ilunekoa, iraunkorra eta arima handikoa
Zer deritzozu? Uste duzu kolore ilunak ondo gera daitezkeela zure sukaldean? Zalantzarik baldin baduzu, edo prozesu honetan laguntza behar duzula uste baduzu, ez izan gure aholkulari adituekin harremanetan jartzeko zalantzarik. Atsegin handiz lagunduko dizugu zure ametseko sukaldea dekoratzen.
Jarraitu gure dekoraziorako eta ordenarako ideia guztietan inspiratzen eta utzi etxea prest aholku hauekin.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.