Eduki nagusira joan

Nola aldatu zure udako etxearen dekorazioa oso diru gutxirengatik

Uda, zubiak eta asteburuak pasatzeko etxea sentsazio positiboekin lotu ohi dugun tokia da: atsedena, oporrak, lasaitasuna eta deskonexioa. Hori dela eta, nahiz eta gutxi joan, merezi du zaindutako dekorazio bat izatea, ongi sentiarazten zaituen horietakoa.

Ziur gaude behin baino gehiagotan pentsatu duzula aire berri bat ematea zure udako etxeari: altzariren bat, dekorazioa, ehun-gaiak edo xehetasun txikiak aldatuta. Oraintxe une paregabea da udako etxearen dekorazioa aldatzeko diru gutxiren truke!

Berritu egongela xehetasun txikiekin

Edozein etxetako gela garrantzitsuenarekin hasiko gara: egongelarekin, alegia. Gela honetan pasatzen dugu denbora gehiena, bai gure ohiko etxean bai gure oporretako etxean. Nola alda daiteke egongelako dekorazioa diru gutxirekin? Oso erraza da!

  • Markoak: atera tiraderetan hautsa hartzen ari diren argazki eta irudi horiek guztiak eta sartu markoetan. Zintzilika dituzunak oso zaharrak badira, berritu itzazu: aldatu argazkiak, aldatu markoa, edo egin bi gauzak. Eman itxura berria hormari eta apalategiei!
  • Landare artifizialak: oporretako etxe batean oso zaila da landare naturalak izatea, astebururo joaten ez bazara bederen. Horregatik, gainerako dekorazioarekin ongi geratzen diren landare artifizialak jartzea gomendatzen dizugu, loreontzi politetan.
  • Kandelak: bihurtu egongela toki goxoagoa puntu estrategikoetan kandelak jarrita; adibidez, erdiko mahaian edo apalategietan. Eta kandela lurrindunak badira, are hobeto. Urte-garai honetarako izugarri gustatzen zaigun usain bat ahabi gorri eta arrosena da. Ummm!
  • Dekorazio-elementu txikiak: dekorazio-aholku horiek aplikatzen badituzu, eta gainera beste xehetasun txiki batzuk gehitzen badituzu, adibidez, kuxinen zorroak, pitxerrak edo lanparak, berria dirudien egongela bat izango duzu eta oso diru gutxiren truke gainera!

Uda honetan, eman freskotasuna logelari

Logela da aintzat hartu beharreko beste gune garrantzitsuenetako bat udako etxean. Udako gau beroak hain itogarri ez egiteko, ehunen arintasunarekin, soiltasunarekin eta dekorazio minimalista batekin freska dezakegu gela, adibidez:

  • Soiltasuna eta minimalismoa: alboratu urte hauetan guztietan pilatzen joan zaren eta orain hautsa hartzen besterik ari ez diren gauza horiez. Eman itzazu dohaintzan edo zaharberritu itzazu ingurumenarekin jasangarriagoak izateko, baita zure poltsikoarekin ere!
  • Oherako arropa zuria edo tonu argikoak, logelari dotorezia eta zabaltasuna emateko. Gainera, freskotasunaren eta udaren kolorea ere badira, zalantzarik gabe.
  • Oherako arropari dagokionez, kotoizko ehunak gomendatzen dizkizugu hobeto transpiratzeko. Gainera, IKEA-n modu arduratsuan hazitako kotoia soilik erabiltzen dugu: ur, ongarri kimiko eta pestizida gutxiago erabilitakoa, eta era berean, nekazariek mozkin handiagoak jasotzen dituzte.
  • Logelaren “itxura-berritze” honetan, gehitu material naturalekin egindako xehetasun txikiak gune horretan oreka eta naturaltasun hori lortzeko. Adibidez, banbuarekin edo ratanarekin egindako alfonbrak, saskiak edo lanparak erabil ditzakezu.

Aldatu bainugelarako ehun-gaiak

Logelarekin gertatzen den moduan, bainugela ere erabat alda daiteke ehun-gaien bidez; gainera, modu oso merkea ere bada.

Agian iritsi da eskuoihal zahar horiek trapu bihurtu (ez itzazu zaborretara bota!), eta eskuoihal sortak eta bainu-txabusinak berritzeko unea. Aukeratu pastel-koloreak, edo biziagoak (arrosa, turkesa edo berdea). “Tradizionalagoa” bazara, ordea, beti asmatuko duzu bainugelarako zuria edo urdin iluna aukeratuta.

Eskuoihalez gain, dutxako gortina edo bainugelako alfonbra txikiak aldatuta ere eman diezaiokezu itxura berri hori zure udako etxeari.

Terrazako argiztapena

Argiztapenak ere goitik behera aldatuko du terrazaren itxura oso diru gutxirengatik. Itxura guztiz berria eman diezaiokezu gure girlanda-formatuko eguzki-argiaren bidezko lanparekin, sabaiko lanparekin edo mahaiko lanparekin. Zure terraza edonolakoa dela ere, argiztapen sorta honek oso ongi beteko ditu behar edo estilo guztiak.

Pertsonaliza itzazu altzariak bigarren bizitza bat emateko

Azkenik, gogorarazi nahi dizugu sekulako garrantzia duela altzariei bigarren bizitza bat ematea. Baliteke, denbora igaro ahala, mahaiaren itxuraz aspertu izana, baina… zergatik botako duzu zaborretara?

Adibidez, hemen erakusten dizugu nola pertsonaliza dezakezun gure LACK mahai ezaguna bigarren bizitza, aire berri bat emateko. Ez ezazu galdu!

    Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.