Udaberrian balkoiak eta terrazak dekoratzeko ideiak
Hemen da… gertu da udaberria! Badakizu zer esan nahi duen horrek, ezta? Heldu da gure balkoiak eta terrazak apaintzeko eta udaberria beso zabalik hartzeko unea. Ez galdu atari zabaleko espazio txikia apaintzeko ideia erraz hauek.
Udaberriak badu zera bat, ezinbestean harrapatzen gaituena. Tenperaturak, eguzkia, naturako kolore-leherketa… Kontua da udaberriak bizipoza eta alaitasuna ematen dizkigula. Horregatik, eta igarotako negu zailaren ostean, bereziki, zure terrazaz edo balkoiaz era seguruan eta erosotasunez gozatu dezazun nahi dugu. Gogorik al duzu?
Karga zaitez energiaz eta bibrazio onez kanpoko dekoraziorako ideia praktiko eta merke hauekin!
Kanpoko sofa espazio txikietarako
Azken urte honetan ikasi dugu, ondo pentsatuz gero, edozein espazio erabil daitekeela. Balkoiak eta terrazak ez dira gutxiago izango!
Atari zabaleko espazio ez oso handiak apaintzeko lehenengo baldintza kanporako funtzio anitzeko altzariak erabiltzea da.
Kasu honetan, kanpoko sofa txiki eta merke hau da, zalantzarik gabe, oasiko erregea. Izan ere, halako espazioek atseden hartzeko leku bat behar dute. Mini formatua duenez, atsedenerako gunea sor dezakegu eleberri on bat irakurtzeko, freskagarri bat hartzeko edo musika entzuten dugun bitartean D bitamina hartzeko.
Eta, kuxin bigun-bigunekin laguntzen baduzu? Oso prezio onagatik, espazioari kolore eta izaera handia emango diote, eta behar den moduan, gure terrazatxoan erosoak egon gaitezen egiten dute.
Aukerarik baduzu, aukeratu kanpoko kuxinak atmosferako edozein fenomenoren aurrean erresistenteak izan daitezen. Argazkian ageri direnak atari zabalean ederto geratzeko diseinatu ditugu. Artisau adituek eskuz egindakoak dira eta era jasangarrian tindatu dituzte, koloreak luzaroago bizirik mantenduz. Gu dagoeneko konkistatu gaituzte!
Kanpoko altzari tolesgarriak eta erresistenteak
Tamaina txikiko altzariak erabiltzeaz gain, jarri eta kendu daitezkeen osagarriak izatea da onena, momentuaren eta jendearen arabera erabiltzeko. Aulki tolesgarriak, adibidez, paretaren eta sofaren arteko tartean gorde daitezke, ez molestatzeko.
Are gehiago, arreta jarriz gero, sofaren azpiko espazioa aprobetxatu dugu material gehiago gordetzeko poltsak erabili baititugu. Bertan, kuxinak edo freskatzen duenerako mantak gorde ditugu. Modu horretan, eguzkitik, euritik eta hautsetik babestuko ditugu eta eskura izango ditugu.
Trikimailu hauek guztiek espazioa irabazten laguntzen digute balkoia edo terraza apaintzen dugunean. Ez dugu erabil daitekeen zentimetrorik galdu, eta emaitza ona lortzen laguntzen dute.
Azken detaile gisa, balkoiko barandako sareta aprobetxatu dugu, laguntzeko aulkia gordetzeko. Beti atera dakioke probetxua, eta askotan ez dugu jartzen, sartuko ez delako uste okerra dugulako. Ikusten? Beti dago irtenbideren bat
Ez zaitez fida eta babes zaitez eguzkitik
Udako hilabeteekin lotzen dugu eguzkitik babesteko ohitura, tenperaturek goia jotzen dutenean eta eguzkitik babesteko itzal txikiena ere bilatzen dugunean. Bada, gomendagarriena da lehen hilabete epelak heltzearekin batera babesten hastea. Zergatik? Oso erraza da. Denboraldi luze eta ilun batetik gatoz, jantzi luzeetara ohituta, eta gure azala ez dago ohituta eguzkiaren esposiziora. Gehiegi fidatzen bagara, erretzeko arriskua dago.
Horregatik, eguzkitik babesteko eguzkitako eroso bat izan dezazun gomendatzen dizugu. Gainera, udarako prest egongo zara.
Ingura zaitez landarez
Balkoia, eta batez ere terraza, apaintzeko modu erraz eta merkeenetako bat landareekin eta loreekin dekoratzea da. Ba al da hori baino udaberrikoagorik? Ingurua alaitzen duten, ukitu naturala ematen dute eta uda partean, giroa freskatzeko bikainak dira.
Hain justu, berdin dio altzari edo osagarri gehiegi ez baduzu; landareek hutsune hori betetzen dute, eta argi dago beti geratzen direla ondo. Gainera, loreontzi politekin laguntzen badituzu efektu ikaragarria sortuko dute. Ba al zenekien birziklatutako plastikoz eginak daudela loreontzi hauek?
Sortu giro magikoa kanpoko argiekin
Oraindik ere fresko egiten duen arren, terrazako unea albait gehien luzatzen saiatzen gara, ezta? Hala izaten da gustura gaudenean.
Horregatik, iluntzera arte atari zabaleko guneez gozatzen duen horietakoa bazara, giro magikoa eman diezaiozun kanpoko argiztapenaren dekorazioaren ahalmena balia dezazun gomendatzen dizugu.
Argi-ukitu txikiak emateko aukera ugari daude. Aurreko irudietan ikusi dugunez, osagarri ezagunenetako bat, prezioagatik eta erabiltzeko aukera-aniztasunagatik, argi-girlanda da. Hain zuzen ere, paretan zein barandan biribilkaturik jartzeko bikainak dira.
Disfrutatu udaberriaren xarmaz zure paradisu partikularraren erosotasunetik.
Inspiratu bazaituzte eta ideiak gustatu bazaizkizu, amaierarako utzi dugun sorta ikus dezazun gomendatzen dizugu. Edozein kanpo-espazio apaintzeko ideiaz beterik dago.
Eta irakurtzeko astirik ez baduzu, hona hemen "Galdetu Alleni" bideoa terrazak eta balkoiak dekoratzeko ideia mordoarekin. Ikaragarri gustatuko zaizu!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.