Saltatu

Gabonetako dekorazio originala: jarri zure etxeari festa-jantziak aurtengo Gabonetan!

Zure etxeak ere festa-jantziak jarri ditzake (eta beharrezkoa da egitea!) aurtengo Gabonei ongietorria emateko, baina dena ez dago idatzita. Ikusi Gabonetako dekorazio original hau ideia asko ateratzeko.

Urte berriari hasiera eman nahi diozu xanpainarekin? Ideia eleganteak baina arrazoizko prezioan dauzkagu.
Urte berriari hasiera eman nahi diozu xanpainarekin? Ideia eleganteak baina arrazoizko prezioan dauzkagu.

Orain Gabonak heltzear daudela, gutako asko dagoeneko etxea Gabonetako dekorazioarekin nola apaindu pentsatzen ari gara, guztiak ukitu berezi bat hartu dezan. Gabonetako dekorazio original eta dotorea aukeratzen lagunduko zaituzten osagarrien eta detaileen sorta bat ikusiko dugu. Ez ezazu galdu!

Nolakoa zaren erakusten duen dekorazio ezberdina

Gabonek festa eta ospakizuna dakartzate. Zergatik ez dugu hau modu ezberdin batean erakusten? Probatu BARKHYTTAN aurkezpen-kaxa batzuekin. Horiei esker, minutu gutxitan zure «erakusketa» txikia aldatzeko aukera izango duzu; beraz, urte osoan zehar utzi ditzakezu eta barneko aldea era oso erraz batean alda dezakezu. Hala, urtaroko egongela bat izango duzu, sasoi ezberdinei edo momentu bereziei eskainita.

Oporraldi honetan, Gabonetako dekorazio-mota asko ipini ditzakezu bere barruko aldean, baina guk harantago joatea gomendatzen dizugu eta originaltasunaren alde egitea gomendatzen dizugu. Gabon zahar gauean oinetako oso berezi batzuk eramango dituzu? Erakutsi itzazu! Zer deritzozu lorategiko pinaburuei, urrezko esprai batekin margotuta, beste kaxaren batean? Eta, esaterako, jai-osagarriei, lumei edo karatulei?

Guri asko gustatzen zaigu Gabonetako dekorazio original bati buruz dakizuen guztia erakutsi dezazuen... 

Bazter bakoitzerako argiztapen dotorea eta erosoa

Inguru bateko argiztapenak eragin handia dauka gogo-aldartean. Eta Gabon hauetan emozio eta sentsazio asko sentitzen ditugu: poztasuna, malenkonia eta nostalgia gurekin ez dauden pertsonengatik.

EVEDAL eta FADO lanparek argi neutroa eta erosoa igortzen dute. Haien forma organikoak eta kristalen beira ketuak oso ondo funtzionatzen dute haiek bakarrik edo haietako zenbait elkarrekin ipintzen badira.

Guztiak ez du zertan argi-girlanda edo kolorezko-kandela izan. Sasoi honetan erabiliko ditugun lanparez gain, urte osoan erabili ditzakegun lanparak ere erosi ditzakegu. 

Gala baterako ehun-gai aproposak

Ehun-gaiek asko laguntzen gaituzte espazioak momentu berezi batentzako janzten. Besteak beste, FÄRLÖV oinazpikoaren edo SANELA kuxinaren ehun-gaiek, kolore ilunekin (joera denboraldi honetan) eta belus-itxurako distirarekin, jai-giro perfektua sortzen laguntzen gaituzte. Ideia on bat patroi geometrikoekin edo distiratsua den zerbaitekin nahastea da, azken ukitua emateko.

Etxean gorde ditzakezu momentu berezietarako edo hilabete batzuetan zehar mantendu. Ez utzi behera etortzen! 

Mahai-erretilu bat mokadutxo berezienentzat

Etxean ez dira dena bazkari edo afari handiak: aurtengo Gabonetan aperitiboek eta mokadutxoek lagunekin eta familiarekin ere lekua dute. Eta momentu horietarako, hau bezalako mahai osagarri bat izatea paregabea da. GLADOM mahai bat aurkezpenaren eta funtzionaltasunaren arteko nahasteka ideal bat da.

Txikia eta moldakorra izateaz gain (leku batetik bestera mugi daiteke arazorik gabe) oso polita da egongelan urte osoan zehar mahai osagarri gisa jartzeko. Adi! Beheko aldean dagoen erretilua guk jarri dugu: GLATTIS erretilu bat da, beste edari edo edalontzientzako espazio gehiago izaten laguntzen zaituena.

Ausartzen al zara kopa-piramide batekin?

Bale, badakigu beldurra ematen duela hori egiteak. Baina emaitza ez al zaizu guztiz apartekoa iruditzen?

Zaila dela dirudien arren, ez da hainbesterako. Geruzaz geruza eraikitzen da: oinarritik, zabalagoa dena, goian kopa bakar bat jarri arte. Ziurtatu kopatxo bakoitza behekoetan sostengatuta dagoela segurtasun osoaz. Hori hporrela dela jakiteko, diamante itxurako tartetxo bat ikusi behar duzu haien artean goitik begiratzen duzunean.

Aurkezpena loraldi betean

Lore-moldaketak era askotan aurkeztu daitezke. Jai baten ostean loreak soberan izateko zortea badaukazu, moldaketa propioak egin ditzakezu. Beirazko pitxerrek (eta loreontziek) ikusmen-efektua handiagotzen dute.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.