Saltatu

Haurtxoen logela seguru eta atseginak dekoratzeko ideiak

Haurtxoaren logela prestatzea eta dekoratzea momentu berezienetako bat da guraso berrientzat. Zeregin horretan, logela ederra nahi dugun arren, txikitxoarentzat segurua izatea da lehentasuna. IKEA taldetik biak erraz lor daitezkeela erakutsi nahi dizugu. Goazen, bada!  

Familiako kide berri baten etorrerak, beste batzuen artean, etxea egokitu behar izatea dakar. Lehenago bulego edo jantzi-gela zena haurtxoaren logela izango da orain; heldu da, beraz, etapa berezi honetan beharko duen guztia prestatzeko unea, sehaskatik edo aldatzeko mahaitik hasi eta armairu edo argiztapenera. Espazio segurua izan dadila da funtsezkoena, eta lehen hilabeteetan zehar, bai zuek, bai haurtxoak eroso sentitu behar duzue.  

1. Zure haurtxoarentzako sehaska seguru eta eroso bat 

Sehaska da haurtxoaren logelako elementu nagusia. Denbora gehiena bertan pasatuko du, haren garapenerako ezinbestekoa baita atsedena. Horregatik da ezinbestekoa ondo aukeratzea. Txikiarentzat garrantzitsuena logela segurua izatea da. Horregatik, arriskua ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin diseinatzen ditugu sehaskak IKEA taldean. Hori dela eta, kolperik gertatuko balitz, lesioak saiheste aldera, punta biribilduak dituzte. Haurrarentzat kaltegarriak izan daitezkeen elementu kimikorik edo toxikorik gabeko material eta pinturekin daude eginak, gainera. Oso garrantzitsua da azken hori, batez ere, hazten doazen heinean, eskura duten guztia hartzeko eta ukitzeko duten jakin-mina ere handitzen delako.   

Gainera, sehaskak erosoa ere behar du izan; horregatik, gure sehasketako oinarria listoiez dago eginda airea ibil dadin eta lastaira aireztatuta egon dadin. Modu horretara, haurra lo dagoen bitartean, tenperatura egokia mantentzen dute, eta hezetasuna eta gehiegizko izerdia ekiditen laguntzen.   

Hori ez da dena! Bi altueratan munta daitekeen oinarri bat du, haurra hazten doan heinean, segurtasuna bermatzeko eta gurasoekin duen harremana sustatzeko egoki daitekeena. Haurtxoa jaioberria denean, oinarria gorago jarri behar da, eta esertzen eta jaikitzen ikasten duenean, behekoa jarri behar da, erortzeko arriskurik egon ez dadin. Era berean, gure sehaska gehienetan, argazkian ikusgai duzunaren moduan, albo bateko hesia ken daiteke, hazten denerako, haurra bere kabuz sartzeko eta irteteko, haren autonomiaren mesedetan. Hoberena? Denbora luzeagoan aprobetxatu ahalko duzu! 

2. Haurtxoaren beharretara egokitzen den lastaira

Sehaska aukeratu ostean, haurraren atseden-beharretara egokituko den kalitatezko lastaira bat aukeratzea da hurrengo urratsa. Zer izan behar da kontuan? 

  • Lastairak sehaskaren neurriak izan behar ditu: handiegia edo txikiegia bada, haurtxoarentzat arriskutsua izan daiteke, harrapaturik gera baitaiteke umea.  
  • Materialek transpiragarriak izan behar dute lastairak aireztapen egokia izan dezan eta, lo egiten duen bitartean, haurraren tenperatura erregula dezan.  
  • Lastairak sendoa izan behar du atseden hartzen duen bitartean haurtxoaren egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko. Gainera, gomendagarria da egiturak gorputzarekiko egiten duen indarra murriztea. IKEA taldean estalitako malgukiei eta bits malguari esker lortzen dugu.  
  • Ohe-estalkiak kendu eta garbitu ahal izatea gomendagarria da haurtxoaren higienea zaintzeko.   

IKEA taldean, baldintza horiek guztiak betetzen dituzte gure sehaskarako lastairek. Gainera, sehasken modura, material seguru eta jasangarriekin daude eginak. Ez dute produktu kimiko arriskutsurik, eta segurtasun-eskakizun zorrotzak betetzen dituzte.  

3. Sehaskarako arropa eta beste ehun epelak  

Baditugu sehaska eta lastaira; sehaskarako arroparen txanda da orain. Lehenik eta behin, kontuan izan behar dugu, haurtxoak mugikortasuna izan arte (12-18 hilabetera arte), sehaska hutsik izatea gomendatzen dela eta ez direla burkoak, manta solteak edo jostailuak jarri behar. Hori hala da, bere kabuz mugitzeko gauza ez delako eta asfixiatzeko edo istripurako arriskua dagoelako.   

Hori dela eta, jaioberriak direnean, lastairaren zorroan eta azpiko maindirean baino ez gara zentratu behar. IKEA dendetan gure oherako arropa guztia ehun naturalekin daude eginak, ez dute haurtxoarentzako substantzia arriskutsurik eta arinak eta atseginak dira. Haurtxoak eroso lo egin dezan, haren logelako tenperatura neutroak izan behar du, ez altua, ez baxua; hau da, 18 eta 21 gradu bitartekoa, lo gehiago egin dezan. Oso gomendagarria da, halaber, termoerregulazioa ahalbidetzen duten ehunak erabiltzea. IKEA taldean, gure oherako arroparen ehunetako asko, lastairaren zorroaren kasuan bezala, LYOCELL izeneko materiala dute, haurtxoaren transpirazioa ahalbidetzen eta haren konfort termikoa zaintzen duena.   

18 hilabete bete arte, aukera seguruetako bat bero mantenduko dituen lozakua erabiltzea da, burua estali gabe, edredoi edo maindireekin gerta daitekeen moduan, haren arnasa ez oztopatzeko. Aurrerago, mantak, edredoiak edo nordikoak erabili ahalko ditugu, jakina. 

Zure haurtxoaren logelari tenperatura eta erosotasuna zein dekorazio-ukitu bat emango dizkion beste elementu bat alfonbra da. IKEA dendetan askotariko alfonbra-diseinuak ditugu, aukera neutroenetatik koloretsuenetara, eta nahi beste dekorazio-estiloetara egokitzeko gai dira.  

4. Aldaleku eroso eta praktikoa 

 

Atsedenari dagokion guztia prest dugunez, logelako beste elementu batzuen txanda da. Aldalekua izango da gurasoentzako altzari erosoenetako bat lehen hilabeteetan zehar. Fardel asko aldatu beharko dituzue; beraz, hobe da leku jakin eta eroso batean egitea, ez al da hala?  

IKEA taldean aldatzeko mahai guztiak horretarako diseinatu ditugu, eta tiraderak eta apalak dituzte beharrezko elementu guztiak eskura izateko: fardelak, toallitak eta haurtxoaren garbiketarako produktuak. Altuera egokia du zure haurra erraz eta gertutik aldatu ahal izateko.  

Argazkian ikusten duzunak, adibidez, konpartimentu ugari ditu haurtxoak behar duen guztia gordetzeko. Beste aldaleku guztiak bezala, % 100 segurua da txikitxoentzat, eta ez du material toxikorik, eta ertzak biribilduta daude. Hoberena? Haurra hazten denean, haren logelarako zein beste edozein espaziotarako apalategi bihur dezakezu goiko partea kenduta.  

Gainera, beharrezko osagarri guztiak ditugu egitekoa askoz errazagoa izan dadin: aldalekurako lastairatxoa, zorroak, biltegiratzeko saskiak eta kutxak. 

5. Une bakoitzerako argiztapen egokia  

Argiztapena ere kontuan hartu behar dugu; izan ere, haren atsedenaren kalitaterako ezinbestekoa da. Loaren hormona, melatonina, iluntasunarekin aktibatzen da. Horregatik, ideala da logelako argia gradualki kontrolatu ahal izatea.  

Lo egiteko gomendagarria da tonalitate hotzeko 75 lumenetik iluntasunera pasatzea, eta, aldiz, esnatzeko, tonu beroak erabiltzea. Modu horretara, iluntzearekin eta egunsentiarekin konektatzea errazagoa da. Horretarako, IKEA dendetan topatuko duzu argiztapen-sistema adimenduna, argiaren intentsitatea eta tonalitatea aginte batekin kontrolatzen ahalbidetzen duena.  

Horrez gain, jakina, baditugu paretako zein sabaiko LED argiak dituzten peluxeak ditugu. 

6.  Haurtxoaren logela antolatuta egoteko altzariak  

Ordena, etxe guztian da garrantzitsua, baina, bereziki, haurtxoaren logelan. Izan ere, logela garbi badago arriskuak ekidin daitezke bai berarentzat, bai gurasoentzat, baita anai-arrebentzat ere, halakorik balu. Horretarako, ezinbestekoa da umeentzako armairu bat izatea, arropatxoak eta gainerako osagarri guztiak ondo antolatzeko.

IKEA taldean badakigu haurrak oso azkar hazten direla; horregatik diseinatzen ditugu umeentzako armairuak, hazi ahala, behar berrietara egokitu ahal izateko. Oso erabilgarriak dira horretarako armairurako umeentzako antolatzaileak, biltegiratzea haien beharren arabera handitu baitaiteke. Horrela, urte luzez aprobetxatu ahalko duzu armairua.   

Zure haurtxoaren logelan ondo etor litekeen beste altzari bat komoda da. Gure aholkua da haurrentzat diseinatuta dagoen bat aukeratzea da, haren altuerakoa; horrela, hazten denean etxeko antolaketan parte hartu ahalko du. Ez duzu kezkatu beharrik; baxuagoa eta helduleku txikiagoak dituen arren, tiraderak helduenak bezain handiak dira.  

7. Logela kolorez beteko duten jaioberrientzako jostailuak

Azkenik, baina ez hargatik baztertu beharrekoa, jostailuen txanda iritsi da. Jaioberriaren logela bada ere, ezin ditugu jostailuak ahaztu, hasieratik hasten baitira haiei esker garatzen eta ikasten.  

Haiei egokituta egon behar dute eta seguruak izan behar dute, jakina. Kasu honetan, zentzumenak garatzeko hautaketa bat egin dugu: ikusmenerako, sehaska gaineko zintzilikarioak; entzumenerako eta ukimenerako, peluxe musikalak; eta begi-beso koordinazioa lantzeko, ariketa-alfonbra.  

Guztiek CE marka daramate, hau da, Europar Batasunak eskatzen dituen segurtasun-baldintza guztiak betetzen dituztela frogatu dute. Gainera, lehenago aurreratu dugun moduan, honetaz guztiaz gain, logelako apainketan laguntzen dute, kolorez eta alaitasunez betetzen baitute.  

Eta, orain bai, badugu haren logelarako behar den guztia! Espero dugu artikulu honetan zure haurtxoarentzako espazio segurua lortzeko behar duzun guztia aurkitzea. Informazio gehiago behar izanez gero, hona hemen zure interesekoak izan daitezkeen beste artikulu batzuk.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA dendako produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA dendako berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.