Sabai altuetan biltegiratzea aprobetxatzeko 4 ideia
Gauzak gordetzeko tokia behar baduzu, baina ez duzula gehiago uste baduzu, pentsatu oharkabean pasatzen diren etxeko txoko horiez. Inoiz pentsatu duzu zein erabilgarri eta funtzional izan daitekeen sabaira arteko hormako hutsune horiek aprobetxatzea gauzak gordetzeko? Bai, ongi irakurri duzu. Sabai altuko etxeetan biltegiratzea posible da, eskailera on batzuk baditugu. 4 soluzio aurkitu ditugu sabaian biltegiratzeko gune gehiago irabazteko.
1. Sabai altuko hormetako apalategiak
EKET serieko bloke desberdinak munta ditzakezu nahieran eta, gauza politak agerian jartzeaz gain, formekin jokatu ahal izango duzu soluzio dibertigarri eta funtzional bat sortzeko egongelako edo logelako horman.
Banaka jar daitezkeen moduluak direnez, behealdetik gorantz jar ditzakezu, baita hormaren goreneko aldean ere, ia sabaia ukituz. Ondoren, biltegiratze-lerro batekin jarrai dezakezu altueran batzuek beste batzuen alboan jarrita edo forma desberdinetan sakabanatuta jarrita.
Barrualdean, jarri zure altueraren parean gauza funtzionalenak, objektu erabilgarriak badira, edo gehien nabarmendu nahi dituzunak, apaingarriak badira. Gorago, jarri gutxien erabiltzen dituzunak edo hain agerian jarri nahi ez dituzunak.
Nahieran!
2. Biltegiratze-moduluak altueran
EKET seriean ikusten genuen gisako biltegiratze irekia eta altuerakoa bikaina da, baina badira altzari baten ateen (adibidez, sukaldeko ate honen atzean) ezkutatu nahi ditugun gauzak ere, ez ikusteko edo, soilik-soilik, hautsik ez hartzeko.
Horregatik modulu horiek altueran jarriz gero edozer gauza antolatu eta gorde dezakezu, bestela aprobetxatu gabe eta galduko liratekeen tokietan.
Oso egokia da trasteleku txiki gisa edo hain sarri erabiltzen ez ditugun gauzak jartzeko erabiltzeko, edota bolumen txikikoak: gonbidatuen eskuoihal sortak, beste urte-sasoi batzuetako arropa, bolumen handiago duten neguko berokiak hutsean jasota…
3. Nola aprobetxatu sabai altuak: sabaitik esekitako armairua
Ezagutzen ditugun moduko armairuak ez dira soluzio bakarra: Badira “armairu flotatzaileak” ere, altuerako biltegiratzea izugarri ustiatzen uzten digutenak.
Ez dago arropa-bastidoreak bezalakorik, baina mainatsua bazara, monta ezazu bi gortinarako barrekin egindako soka- eta polea-sistema hau, oso ongi antolatutako jantziak jartzeko. Oso egokia da lehertzeko zorian dauden armairuak badituzu, toki gutxi baduzu logelan edo aste osoko arropa aurrez prestatzen duten horietako bazara, edo agerian eta eskura izan nahi baduzu, baina tokirik okupatu gabe.
4. Nola jarri apalategiak leihoen gainean
Leihoen gainean balda edo apalategi ugari jartzen badituzu bata bestearen jarraian, toki hil bat aprobetxatuko duzu eta estiloz markoztatuko dituzu leihoak, modu oso original batean gainera. Oso egokia da gortinarik gabeko edo oso meheak diren gortinak dituzten leihoak badituzu, dekorazioa indartzen lagunduko dizutelako eta, gainera, ez zenuen toki bat irabaziko duzulako.
Eta oraindik biltegiratze-toki gehiago behar baduzu, jarraitu apalak muntatzen logela osoa markoztatu arte. Ezin hobea da liburu guztiak jartzeko, eta tokirik galdu gabe!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.