Saltatu

Familian egiteko jarduera-koadernoa

Etxean geratzeko garaia da, baina badakigu hainbeste egun igaro eta gero, umeak (eta ez hain umeak) entretenitzeko ideak geroz eta urriagoak direla. Horregatik, gure ekarpen txikia egin nahi izan dugu, eta "Etxean geratzeko katalogoa” sortu dugu.

Eta hori zer da? Katalogo hau jardueren eta jokoen koaderno entretenigarri bat da, familia osoak batera ongi pasatzeko. Inprima ezazu eta gozatu!

Umeak etxean entretenitzeko ideia gehiago behar dituzu? Hemen dituzu beste aukera piloa, lanari ekin diogulako seme-alabekin etxean egiteko eskulan eta jarduera errazak sortzeko. Detektibe-joko deskargagarri bat, kartoizko ebakigarriak egiteko txantiloiak, pintatzeko marrazkiak eta beste hainbat ume-joko ditugu denbora pasatzeko teknologiara jo gabe.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.