Saltatu

Ezkongabe-pisua merke pertsonalizatzeko 10 aholku

Bakarrik bizitzeak zenbait abantaila du eta horietako bat, zalantzarik gabe, etxea nahi duzun moduan dekoratzeko aukera da. Beraz, etxea dekoratzen ari bazara, eta estiloz dekoratu nahi baduzu, baina diru asko gastatu gabe, zuretzat dira ezkongabe-pisuak pertsonalizatzeko aholku hauek. Ikusiko duzun moduan, xehetasunetan dago koska!

1. Eman bizitza egongelari ehungaiekin eta osagarri deigarriekin

 

Egongela etxeko gela nagusienetako bat da, denbora gehien pasatu ohi dugulako bertan eta familiari eta lagunei bertan egiten diegulako arrera. Horregatik, altzari soilak badituzu eta ukitu pertsonalago bat eman nahi badiozu gelari, lau sosen truke eman diezaiokezu ehungaiekin, kuxinak, tapakiak eta bestelako osagarriak erabiliz.

Elementu egokiak aukeratzeko lehen urratsa egongelaren oinarrizko tonuak kontuan hartzea izango da. Hartara, errazagoa izango da konbinazioek ongi funtzionatzea. Kasu honetan, zuria, urdina eta grisa gailentzen direnez, estanpatu geometrikoak dituzten tapaki eta kuxin-zorro zuri-beltzak aukeratu ditugu, kontrasteak sortu eta begirada guztiak erakartzeko. 

Osagarriei dagokienez, zutikako lanpara zuri bat eta argi-girlanda beltz bat aukeratu ditugu, horma urdinean nabarmentzeko eta, iluntzean edo argi natural nahikoa ez dagoenean, giro atsegina sortzeko. Bi elementuek, argia egiteaz gan, sofaren eremua dekoratu eta osatzen dute. 

2. Aprobetxatu hormak dekoratzeko eta antolatzeko 

 

Zure pisua modu merkean nortasunaz betetzeko gune bikain bat badago, gune hori hormak dira. Ez gara hasiko baina, hormak zentzurik gabe betetzen, dekoratzeko balio duten eta praktikoak diren elementuak jartzen baizik, norberari buruz hitz egingo duten elementuak.   

Horretarako, SKÅDIS ohol zulatua aukeratu dugu, dekoratzeko eta objektu desberdinak antolatzeko aukera ugari ematen baitizkigu. Soluzio oso merke hori nahi den modura molda daiteke bere osagarriei esker: kakoak, apalak, edukiontziak… Kasu honetan, kako batzuk jarri ditugu behealdean aurikularrak eta gisako osagarriak zintzilikatzeko, dekoratzeko elementuak eta argazkiak jartzeko apal bat gehitu dugu eta, azkenik, edukiontzi bat kaktus batekin. Baina, esan dugun moduan, aukera asko eskaintzen dituen soluzioa da, eta zure beharren arabera pertsonaliza dezakezu.  

3. Mantendu idazmahaia antolatuta antolatzaile original batekin

 

Ordena ezinbestekoa da, hori hala da, baina ez du zertan gatzgabea izan behar, ezta estilo handikoa ere. Horregatik, zure idazmahai edo bulegorako, dekorazio-ukitu bat ematen duten antolatzaileak aukeratzea proposatzen dizugu; adibidez, kaxa metaliko berde grisaxka bat. Bertan, laneko agenda, libretak, kalkulagailua eta eskura behar dituzunak gorde ditzakezu!

Hori bai, adibide bat besterik ez da, antolatzaile gehiago ere baditugu, bulegoari beste giro oso berezi bat emateko eta zure poltsiko guztien neurrira moldatzen direnak.   

4. Eman ukitu desberdin bat apalategiei

 

Apalategiak ere balio dute dekoratzeko, eta modelo desberdin ugari dago, diru guztia apalategi bakarra erosten ez gastatzeko. Efektu deigarria lortzeko, garrantzitsua da apalategian jartzen duzuna estetikoki ongi geratzea. Adibidez, kolore bera dutek liburu guztiak agerian jar ditzakezu edo elkarren artean konbinatzen dutenak. Ongi ematen ez dutenak, aldizkari-gordetzekoetan edo artxibategietan jar ditzakezu, emaitza askoz ere homogeneoagoa lortzeko.

Gure aukera liburu zuri guztiak agerian jartzea izan da eta, zuriak ez direnak, bi aldizkari-gordetzeko zuritan gorde ditugu. Gainera, azken ukitu gisa, B (“books” hitzari dagokiona) forma duten bi liburu-euskarri zuri jarri ditugu. Azkenean, ongi antolatutako liburutegi zuri-beltz dotorea geratu zaigu.  

5. Sortu zure zaletasunen berri ematen duen dekorazio-txoko bat

 

Etxean zure esentzia zabaltzeko, ez dago zuri buruz zerbait esaten duten dekoratzeko elementuak aukeratzea bezalakorik: gustuak, zaletasunak, lanbidea. Horren harira, gure aholkua gune txiki bat gustu, zaletasun edo lanbide horri eskaintzea da. Egongelan, logelan edota sarreran libre dagoen txoko bat izan daiteke.   

Kasu honetan, argazkilaritzarekin txoratuta dagoen norbaitentzako txoko bat sortu dugu. Bertan, koadro bat, kamera bat eta argazkilaritzari buruzko zenbait liburu jarri ditugu. Nolanahi ere, asmoa % 100 moldatzea da, adibidez, bidaia-zale amorratua bazara, munduko maparen irudi bat eta zure bidaien oroigarriak jar ditzakezu; edo zinema maite baduzu, zinemarekin giro dezakezu txokoa. Zuk aukeratu! 

6. Gordeko etxeko gune bat zaintzeko   

 

Kirola egiten duzu? Meditatu edo yoga egiten duzu etxean? Musika entzunez irakurtzea gustatzen zaizu? Irudian etxeko gimnasio txiki bat ikusten bada ere, adibide bat besterik ez da. Puntu honen helburua merke-antzean % 100 zaintzeko gune bat gorde dezazun iradokitzea da, bakarrik bizi zaren horretan. 

Dirudiena baino askoz errazagoa da. Gimnasioaren kasuan, alfonbra pare bat, puf batzuk (meditatzeko ere balio dezakete) eta kakodun errail bat jarri ditugu, behar den materiala gehitzeko. Lasaitasunez irakurtzeko gune bat nahi baduzu, nahikoa izango dira puf bat, alfonbra atsegin bat eta landare batzuk. Zer iruditzen zaizu?  

7. Jarri erritmoa sukaldean bozgorailu batekin  

Bakarrik nahiz konpainian gozatzeko leku alaia bihurtu nahi duzu sukaldea? Aukera ezazu ENEBY edo antzeko Bluetooth bozgorailu bat. 20 euro balio ditu eta, bere tamaina txikiari esker, oso egokia da sukalderako, edozein txokotan jar dezakezulako. Horrela, hobeto aprobetxatuko duzu lekua eta eskura izango duzu une oro janaria prestatzen edo jaten ari zaren bitartean, nahiz lagunekin edo familiarekin une atsegin bat pasatzen ari zaren bitartean, gela erritmoz betetzeko. Zalantzarik gabe, zure sukaldean egon den orok gogoratu duen elementu bereizgarri bat izango da. Gainera, eramangarria denez, zurekin eraman dezakezu beste gela batera zoazenean.  

8. Jarri iman bereziren bat hozkailuan  

Hozkailuan oharrak edo oroigarriak jartzeko ohitura duzu? Hala bada, jarri dekoratzeko imanak. Modu soil eta merke horrekin, hozkailuan jartzen duzun elementu horrek sukaldea nolabait dekoratzeko balioko du. Guri izugarri piloa gustatzen zaizkigu tanta-formako iman urdin hauek, baina beste batzuk ere baditugu aukeran.  

9. Antolatu bainugela saskiekin  

 

Bainugelarako ere aurki daitezke antolatzeko eta dekoratzeko balio duten soluzioak. Modu merke bat NORDRANA saskiak dira. Gainera, bakarrak dira, artisau adituek eskuz egiten baitituzte lan-baldintza egokiak eta bidezko soldatak eskaintzen dituzten Vietnameko ehungintza-zentro antolatuetan.  

Zuloei esker, zintzilikatu egin ditzakezu, aurreko argazkian erakusten zen moduan, horrela leku gutxiago hartuko baitute; edo altzari edo honelako erlaitz baten gainean jar dezakezu. Edonola ere, bainugelarako produktuak gordeta eta antolatuta edukiko dituzu bertan; besteak beste, eskuoihalak, belakiak eta orraziak.   

Saski horiek zure bainugelan ongi geratzen ez badira, lasai! Zurean oso ongi emango duten bainugelarako saski eta kaxa merkeen aukera zabala dugu.   

10. Jarri gogoko jantziak arroparako bastidore batean 

 

Azkenik, arroparen unea itxi da. Armairutik aparte, etxean protagonismo berezia izatea nahi baduzu, ideia ona izan daiteke zure gogoko konjunto batzuk jartzeko arroparako bastidore bat erabiltzea. Baina ez du edozein arroparako bastidorek balio, NIKKEBY arroparako bastidorea izan behar da, egitura eta kolore berde grisaxka deigarriak dituena.   

Barretan txaketak eta alkandorak zintzilikatu ahal izango dituzu, baina beste bi apal ere baditu, galtzak, zapatak eta gisakoak uzteko balio dutenak. Soluzio on, polit eta merke honekin amaituko dugu ezkongai-etxerako aholkuen zerrenda.  

Hauetako zein aholku aplikatuko zenuke etxean? Dena dela, ea etxe kuttun hori lortzen duzun. Eta etxea dekoratzeko edo antolatzeko ideia gehiago behar badituzu, interesa dakizkizukeen gaiari buruzko artikulu batzuk uzten dizkizugu.   

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.