Saltatu

Nola antolatu “pijama festa” bat umeekin

Nork dio pijama festa bat bakarrik une berezietan edo gure ume txikien laguntxoak gonbidatzen ditugunean soilik ospatu dezakegunik? Bai zera! Orain, gure umeekin etxean denbora pasatzeko astia dugunez, sormena izugarri pizten zaigu. Ba ote dago umeekin pijama festa bat antolatzea baino plan dibertigarriagorik? Ikus dezagun nola antolatu “parrandarik” handiena etxetik mugitu gabe… Primeran pasako dute! (Baita zuek ere).

Maindire, kuxin, peluxe eta lastaira tolesgarrien nahasketa honek umeentzako gotorlekuaren lana egiten du.
Maindire, kuxin, peluxe eta lastaira tolesgarrien nahasketa honek umeentzako gotorlekuaren lana egiten du.

1. Prestatu motxila, etxetik atera behar ez baduzu ere.  

Zergatik etxetik atera gabeko pijama festa batek ezin du ohi bezala hasi? Prestatu motxila gau dibertigarriena pasatzeko behar duzun guztiarekin! Berdin dio festa egongelan edo txikien logelan egiten baduzue, garrantzitsuena zera da: familiartean pasako duzuen tarte dibertigarri hori igarotzeko behar duten guztia motxila txiki batean sar dezaten. Hainbat ideia:  

  • Gomazko gozokiak (ezinbestekoak) 
  • Koloretako arkatzak eta koadernoak 
  • Pijama 
  • Linterna bat 
  • Tapaki bat 
  • Mahai-joko bat  
  • Ipuin bat (edo batzuk) 
  • Edariren bat: zuku bat, irabiaki bat… Egun berezia da eta! 

2. Gotorleku bat sortuko al dugu? 

Umeek haien “etxetxoak” sortzea eta barruan sartzea gogoko dute… Azken finean, jolasteko esparruak sortzea maite dute. Horregatik, haientzat, gauean, bai egongelan edo bai logelan, familiartean pijama festa igarotzeko gotorleku bat sortzea sekulako abentura da!  

Nola egin dezakezue? Aholku batzuk emango dizkizugu! 

  • Erraza da: jangelako mahaiaren gainean maindire handi bat jarri, aldeetatik zintzilik. Horrela, azpian ezkutatzeko leku nahiko izango dugu. Gero, hor azpian gelditzen den lekuan zenbait kuxin, koltxoneta edo tapaki jar ditzakegu.  
  • Gotorlekua egiteko beste aukera bat   aulkien bizkarraldekoak “pareta” moduan erabiltzean datza, aulkien eserlekuak kanpora begira jarriz. Gotorlekuaren barrualdean hainbat kuxin jarri, biguna izan dadin. Gainean, oraingoan ere maindire edo nordiko bat beharko dugu sabaitzat. Eta lurrean, maindire, kuxin edo koltxoneta gehiago, goiko irudian ikusten den bezala. Barruan sartzeko gogoa ematen du! 

3. Gotorlekua egunez eta ohea gauez. 

Beste ideia bat! Kasu honetan, agian etxetik izango dituzuen  lastaira arin edo koltxoneta hauek  erraz mugitzen dira, beraz, horiekin jolastu dezakegu eta sortu nahi dugun gotorlekuaren parte bihur daitezke.  

Umeek pijama festarako lastairak tolestu ditzakete, edo zabaldu, ohe eroso bat sortzeko. Esnatzen direnean, sartu ohe azpian eta kito. 

4. Gonbidatuak datoz gure pijama festara!  

Nork dio ezin ditugula gonbidatuak onartu antolatzen ari garen sekulako festa honetan? Esan txikiei  haien logelan dituzten laguntxo guztiak gonbidatzeko: peluxeak, panpinak, jostailuak... Gogokoen dituztenak! Listo! Denak prest gaude, motxila prestatu dugu, babestuko gaituen gotorlekuan prest ditugu primeran pasatzeko behar ditugun gauza guztiak …  
HAS DADILA FESTA! 

5. Umeekin pijama festak antolatzeko hamaika plan 

Zer egin dezakegu? Gozatu! Umeekin edozer gerta daiteke, beraz, antolatu berri dugun pijama festarako hobe aurretik hainbat ideia pentsatuta izatea. Jarraian datozenak sortu duzuen gotorleku horren barruan edo kanpoan egin daitezkeen hainbat iradokizun besterik ez dira, muga bakarra zuen sormena da!: 

  • Ipuinak irakurri 
  • Mimikan jolastu 
  • Itzal-antzerkietan jolastu 
  • Ispilurik gabe makillatu 
  • Kantu lehiaketa egin 
  • Filmak asmatu 
  • Gotorlekuaren babesean, mahai jokoetan jolastu  
  • Linternekin beldurrezko ipuinak kontatu  
  • Burkoen gerra 

Lotara! 

Ohera joateko ordua iristen denean, gotorlekua erosoa bada zergatik ez diezue haiek sortutako esparru horretan bertan lo egiten uzten? Bakoitzak bere ohean lo egitea nahiago badu, denon artean gotorlekua desegin, hurrengo festara arte. 

Baina adi, hori egin aurretik ez ahaztu zenbait argazki ateratzeaz, horrela, familiartean pasatako arratsalde/gau berezi hau etorkizunean gogoratu ahal izango duzue. Bereziki garrantzitsua da beti alde positiboarekin geratzea

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.