Objektuak kutxetan gordetzearen eta sailkatzearen abantailak
Behin eta berriro esango dugu: etxea ordenatuta badaukazu, zoriontsu izango zara. Hori dela eta, gaur aholku praktiko batzuk dakarzkizugu etxean barrena galtzen zaizkigun eta non sartu ez dakigun objektu txiki horiek gordetzeko eta sailkatzeko.


Guztiok gauza bera pentsatzen dugu: gauza gehiegi daukagu. Armairuetan eta tiraderetan aske dauden eta egunero zoratzen gaituzten gauza horiek guztiak. Konponbidea: kutxetan gordetzea, eta denbora apur bat. Hori bezain sinplea.
Beraz, amaitu dira aitzakiak! Aurkitu gauza bakoitzerako kutxarik egokiena eta txukundu inoiz txukuntzen ez dituzun gauza horiek guztiak. Ikusiko duzu: dena bere lekuan izatean, egunero eskertuko duzu etxea antolatzeko urratsa egin izana.
Makillajea antolatzeko
Azazkal-esmalteak, brotxak, pintzelak, hautsak, ezpain-margoak, begi-itzalak, aurreoinarria eta beste milaka objektu izan ohi dira makillajeko produktuen zerrendan. Zenbatetan pentsatu duzu gauza horiek guztiak ordenatu behar dituzula, bizkorrago aurkitzeko?
Halakoetan, kutxa gardenak erabiltzea da onena,errazago garbitzeko eta gauzak begiratu batean aurkitzeko, eta tamaina eta altuera desberdineko konpartimentuak izatea, produktu guztiek toki berezia izan dezaten.
Adibidez, guk GODMORGON aukeratu dugu; izan ere, gure azken azterlanaren arabera (Zenbat denbora galtzen dugu gure etxean gauzak bilatzen?), horrelako kutxekin, urtean 7 ordu ere aurrez daitezke.
Jostotzara antolatzeko
Objektu txikiak darabiltzaten zaletuentzako (adibidez, joskintza, txirrika eta guzti), zer hoberik kutxa konpartimentudunak baino? Pentsa ezazu.
Kasu honetan, adibidez, tresnak kutxa konpartimentudun honetan gordez gero, koloreka edo motaren arabera sailkatu ahal izango ditugu hariak. Gainera, beste objektu erabilgarri batzuk ere sar ditzakegu; adibidez, guraizeak, metro bat, titareak eta orratzak. Eta, objektu horiek zikintzen ez dutenez, gustuko duzun kartoizko kutxa bat aukera dezakezu, eta nahi duzun bezala forratu, inoiz izan duzun jostotzararik onena izan dadin: paregabea, polita eta txukuna.
Kutxa baterako tokirik ez baduzu, zer deritzozu minikomoda tiraderadun bat erabiltzeari? Berdin-berdin gorde ahal izango dituzu hariak, baina bertikalean; edozein txokotan jarri ahal izango duzu, mahai gainean edo apalategi batean.

Begira zeinen erabilgarria den makillajea kutxa batean sartu eta bainugelan gordetzea
Trastelekua ondo banatzeko
Etxeko gela batzuetan (adibidez, trastelekuak), objektu ugari metatzen dira, nola handiak hala txikiak, eta, askotan, ahaztu ere egiten zaizkigu. Zergatik? Funtsean, ezkutatuta geratu ohi direlako, eta, ikusten ez bada, existituko ez balitz bezala delako.
Hemen dituzu berriz ere kutxa gardenak, etxea antolatu ahal izateko. Banatu objektuaren jabearen, gelaren edo erabileraren arabera, eta sar itzazu kutxa sakonetan, dena ondo sartzeko. Kasu honetan, SAMLA kutxa gardenak aukeratu ditugu, meta daitezkeelako, eta objektu lodiak sartzeko behar bezain handiak direlako.
Halako soluzioekin, objektuek luzaroago iraungo dute, gutxiago higatuko dira, berehala aurkituko dituzu, eta ez dira zikinduko edo hautsez beteko.
Gailu elektronikoetarako
Kontatu zenbat gailu elektroniko dituzun. Orain, pentsatu haietako zenbatek duten kablea edo elikatze-osagarria. Ziur behin baino gehiagotan ernegatu zarela kablea non duzun ez dakizulako edo haietako bat oker konektatu duzulako. Hori amaitu da! Halakoetarako ere kutxak oso lagungarriak dira.
Hemen, KUGGIS kutxak erabili ditugu, egitura desberdineko bi maila dituztenez, gailuak ez ezik kableak ere gorde ditzaketelako, haien tamaina edozein dela ere. Kutxa honetan, lehenengo maila aparta da kableak gordetzeko, eta bigarrenak osagarriak antolatuta mantentzeko konpartimentuak ditu. Zer iruditzen zaizu? Beti jakingo duzu non aurki ditzakezun eta, baten bat falta bazaizu, berehala jakingo duzu zein falta den.
Sukaldeko tiraderetarako
Sukaldeak tiradera asko ez baditu, gorde gauza txikiak (adibidez, espeziak) heldulekua duen kutxa garden batean. Beti eskura eta elkarrekin izango dituzu. Beste edozein gauzatarako ere balio dizute; esaterako, pintura-potoak gordetzeko.
Gainditu nagikeria eta aprobetxatu etxean ematen duzun denbora dena hobeto antolatuta edukitzeko. Bizimodua erraztuko dizu, eta denbora aurreztuko duzu, benetan merezi duen horri eskaini ahal izan diezaiozun.
Artikulua gustatu bazaizu eta inspiratzen eta etxea antolatuta edukitzeko trikimailuak ezagutzen jarraitu nahi baduzu, irakurri artikulua.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.