Saltatu

Oporren ondoren gauzak erraz antolatzeko sei aholku

Oporrak zoragarriak dira, baina ordutegien desoreka eta nolabaiteko kaosa ekarri ohi dute, eta hori pixkanaka zuzendu beharra dago oporrak amaitzen direnean. Askoz errazagoa izan dadin, hainbat aholku proposatzen dizkizugu atseden egunen ondoren zeure burua antola dezazunAmenbatean egokituko zara berriro! 

Oporretan beranduago oheratzen gara, harrapatzen dugun lehen gauza janzten dugu buelta bat emateko, kirola egitea ahazten zaigu eta, askotan, orduz kanpo jaten dugu. Horregatik, amaierara iristen direnean nahiko ohikoa da gure errutinetara berriro egokitzea pixka bat kostatzeaEtxeko ordena funtsezkoa da eguneroko jarduerei berriro ekiteko. Hainbeste, ezen, ikusiko duzun bezala, ohitura osasungarriak ezartzen ere lagun baitezakete, hala nola elikadura orekatua eramaten, ariketa fisikoa egiten edo lo gehiago egiten. Goazen, bada... 

1. Antolatu arropa zure jardueren arabera 

 

Oporren amaierak tenperatura-aldaketarik ez badakar ere, zure jarduerak aldatu egingo dira. Lanera bueltatzeagatik edo hondartzara zein igerilekura ez joateagatik, beharko duzun arropa ezberdina izango da. Horregatik, onena da ez itxarotea tenperaturak jaitsi arte armairu-aldaketa egiteko, eta behar ez duzun guztia gordetzen hastea: bainujantziak, txankletak, kapelak... edozer! Horrela, askoz leku gehiago edukiko duzu egunero erabiliko duzunari lehentasuna emateko eta zure eguneroko konjuntoak hautatzeko.  

Horrek osagarriak ere hartzen ditu barne, eta horiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, eskura geratzen zaizunleku berezi bat aurkitu diezaiekezu. Ideia ona izan daiteke, argazkian bezala, armairuko atean ohol zulatuetan zintzilikatzea. Horrela, amaituko da ia egunero erabiltzen dituzun gerrikoa, belarritakoak edo betaurrekoak ez aurkitzea. Gutxien erabiltzen dituzun gainerako osagarriak beste leku batean jar ditzakezu (oinetako-altzarian, komodan...). Helburua da gehien janzten dituzunak identifikatzea, segundo bat bera ere ez galtzeko haiek bilatzen.  

2. Prestatu arropa aurreko egunean

 

Zaila egiten zaizu goizean arropa aukeratzea?? Orduan, aurreko egunean konjuntoak prest uztea gomendatzen dizugu. Esekita jar ditzakezu esekigailu batean, eta jantziko dituzun arropa eta osagarri guztiak jar ditzakezu. Asmatzeko, gakoa da ondo pentsatzea zer egin behar duzun egun osoan (lana, bilerak, hitzorduak...) eta aukeratzea gustukoen duzun arropa. Bi jantziren artean zalantzarik baduzu, biak utz ditzakezu, jaikitzean gehien gustatzen zaizuna aukeratzeko.

Bestalde, poltsa, motxila edo zorroa behar duzun guztiarekin (dokumentuak, ordenagailua, nezeserra…) prest uztea ere gomendatzen dizugu. Minutu batzuk aurreztuko dituzu, eta beste gauza batzuetan erabili ahal izango dituzu; adibidez, lasai gosaldu dezakezu eguna ondo hasteko.  

3. Ordenatu bainugela modu praktikoan

 

Bainugela derrigorrezko geralekua da goizean, eta denbora gehien behar duen egonaldietako bat, ondo antolatzen ez badugu. Armairuan edo konketaren ondoan hamaika produktu pilatzen dituen pertsona horietakoa bazara eta benetan behar duzuna aurkitzea kostatzen bazaizu, bada garaia horrekin bukatzeko! 

Horretarako, gordeta dituzun produktu guztiak atera eta lurrean utziko dituzu, inbentarioa egiteko. Daukazun guztia ikustean, litekeena da korrika ihes egin nahi izatea, baina ez kezkatulaster askoz hobeto antolatuta edukiko duzu.

Hurrengo pausoa iraungita dagoen guztia baztertzea izango da (bai, kosmetikoak ere iraungitzen dira). Gainerakoekin, benetan erabiltzen duzuna hautatu eta erabiltzen ez duzuna baztertu beharko duzu. Hautaketa egin ondoren, erabiltzen duzun guztia ordenatuta jartzeko unea iritsiko da. Ahalik eta praktikoena izan dadin, biharko errutinaren ordenan pentsatzea gomendatzen dizugu. Argazkian ageri denaren antzeko antolatzaile bat oso erabilgarria izan daiteke horretarako, hainbat konpartimentu ditu eta, gauzak erabileraren arabera kokatzeko.  

 

Ez badakizu zer egin hainbeste erabiltzen ez dituzun baina iraungita ez dauden produktuekin, bi aukera dituzu: gutxi erabiltzen duzun armairu edo biltegi batean gorde, edo senide zein lagunei oparitu. Zuk aukeratu!  

Eta denbora askorik ez baduzu, bideo honetan azalduko dizugu nola antolatu bainugela inoiz baino azkarrago. Jarraitu aholkuak!

4. Planifikatu otorduak aldez aurretik

 

Otorduak ondo antolatzea funtsezkoa da osasunerako eta eguneroko zereginetan, ikastea edo lan egitea, errendimendu hobea izateko. Hala ere, nahiko ohikoa da otorduak ez planifikatzea eta ausaz uztea, eta horrek esan nahi du hozkailuan harrapatzen dugun edozein gauza azkar jaten dugula. Hori saihesteko, ohitura ona da otordu eta afarietarako asteko menua prestatzea. Noski, malgutasun pixka batekin. Edozein ezusteko gertatzen bada ere, astean zehar zer plater egingo ditugun nahiko argi gera dadin. Ohitura hartzeko, onena da asteko egun finko bat aukeratzea menua zehazteko, adibidez, igande goizean.

Planifikatu aurretik, lehen pausoa izango da begiratzea biltegian zer duzunzer egin dezakezun eta zer erosi behar duzun. Horrela, etxean duzun janaria ondo aprobetxatuko duzu, eta ez duzu behar baino gehiago erosiko. Informazio hori prest duzunean, paperean jartzeko unea izango da.

Eraginkorragoa izan dadin, gomendatzen dizugu batch cooking-arenaldeko apustua egitea, hau da, gun bat erreserbatzea zenbait plater prestatzeko, eta horrela ia prest edukiko dituzu bazkaltzera zoazenean. Momentuan prestatu beharreko otorduak egon arren, beste asko aurreratu ahal izango dituzu, eta modu orekatuagoan jango duzu.

Aizu, eta horretaz ari garela! Ahalik eta hobekien kontserbatzeko, aurrez prestatzen dituzun otorduak beirazko ontzietan gordetzea gomendatzen dizugu, IKEA 365+ gamakoetan esaterako.  

5. Bilatu kirol-arropa eta -materiala gordetzeko lekua 

 

Asko kostatzen zaizu oporrak bukatu ondoren ariketa fisikoari berriro ekitea? Zure kirol-materiala ordenatuta edukitzea erraza da, eta erabakigarria ere izan daiteke motibazioa berreskuratzeko.

Gomendatzen dizugu zure kirol-materiala biltegiratzeko leku bat bilatzea, eta arroparako ere bai. Horrela, kirola egitera zoazen bakoitzean dena leku berean izango duzu, eta lana errazagoa izango da. Argazkian ageri denaren antzeko altzari osagarri bat erabil dezakezu, armairuan libre duzun atal bat gorde, edo beste biltegiratze-soluzio batzuk erabil ditzakezu, hala nola kutxak edo armairu-antolatzaileak.  

Horrez gain, batzuetan kirola egiten ez baduzu denbora faltagatik edo gimnasioko ordutegira egokitu ezin zarelako, zergatik ez duzu etxean praktikatzen? Ez duzu aitzakiarik izango, ondoen datorkizunean egin ahal izango duzulako.

Animatzen bazara, hobe duzu nahiko libre dagoen eremu finko bat bilatzea, horretan jartzeko nagirik izan ez dezazun. Beharko duzuna eskura izanda, nahikoa da. Ez itxaron gehiago martxan jartzeko, zure gorputzak eta buruak eskertuko dute.  

6. Utzi alde batera teknologia gauean 

 

Azkenik, baina ez garrantzia txikiagoa duelako, atsedena! Oporretatik itzultzea errazagoa izatea eta zeure burua antolatzea ezer gutxi kostatzea nahi baduzu, nahikoa lo egin beharko duzuEta horretan faktore askok eragiten duten arren (ordutegia, elikadura...), azken urteotan protagonismoa hartu duena teknologia da. Mugikorrarekin denbora luzez egoteko ohitura txarra daukagu, gauez batez ere. Bideoak ikusten ditugu, sare sozialak berrikusten ditugu, mezuak erantzuten ditugu eta, konturatzen garenerako, denbora luzea igaro da.

Guztiok egiten dugun kalterik gabeko zerbait dirudien arren, argi dago lo egin baino lehen horrelako estimuluak hartzeak loa zailtzen duela eta atsedenaren kalitatea okerragotzen duela. Horregatik, gure proposamena da etxean estazio teknologiko moduko bat sortzea, arratsaldeko ordu jakin batetik aurrera zuen gailuak alde batera uzteko. Horrek, deskonexioa eta loa errazteaz gain, zuon artean konektatzeko aukera emango dizue.  

Eta orain bai, aholku horiek praktikan jartzeko eta eguneroko bizitzaren ordenari berriro ekiteko garaia da. Aholkuren bat edo beste behar baduzu, hemen dituzu erabilgarri izan dakizkizukeen artikulu pare bat. Aupa! 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.