Hazitegi indibidualak sortu eta oparitzeko jarraibideak
Udaberria sasoi bikaina da haziak landatzeko. Ikusi nola egin dezakezun zure hazitegia etxean eta oparitu zure gertukoei etxean jartzeko natura zati bat. Haziak magikoki loratuko dira.
Lorezaintza edo lore eta landareak landatzea zaletasun dibertigarrienetako bat dira. Hain justu, gure osasunerako onura ugari ditu, izan ere, estresa gutxitzen du, ona da adimena lantzeko, autoestimua igotzen du eta positiboago egiten gaitu, besteak beste. Zer irudituko litzaizuke gehien maite duzun horri hori guztia oparituko bazenio?
Artikulu honetan, hazi-substratu indibidualak sortzeko jarraibideak izango dituzu, zure familiako kide eta lagunei opari originala eta jasangarria egin diezaiezun. Ez itzazu galdu!
1. Sortu substratu aberatsa
Hazitegiak sortzeko, lehenik, substratua prestatu beharra dago.
Substratuak laborantzan gehien erabiltzen diren materialetako bat dira eta ura zein landareek behar dituzten nutrienteak biltzeko balio dute, landareak haz daitezen. Kasu honetan, haziak garraiatzeko eta ernaltzeko erabiliko dugun sistema, eskolan erabiltzen genuen kotoiaren antzekoa da. Horretarako, lehenik, paperezko ezpainzapi bat txiki-txiki egingo dugu.
Aholkua: nahasketarako erabili katilu ertain bat.
2. Jarri beratzen eta iragazi
Ernalketa metodo honekin jarraitzeko, hurrengo urratsa paper birrinduari ura botatzea eta beratzen uztea da.
Ondoren, nahasketa iragazki batetik pasa, likido gehiena kentzeko. Masa heze baina ez bustiegi geratzea da helburua. Koilara bat erabili dezakezu masa hobeto nahasteko eta substratutik xukatzeko.
3. Egin diskoak
Banaketa egiteko, sortu dugun pulpa hezea edukiontzi borobiletan banatu behar da neurri berdintsuetan.
Guk, adibidez, laberako madalenen moldea erabili dugu. Geruza fin batekin nahikoa izango da.
Zabaldu nahi dituzun haziak gainetik pulpa oraindik hezea dagoen bitartean, eta utzi papera airera lehortzen (ez ezazu berotu).
4. Zabaldu alaitasuna
Landaretza-boterez beteriko hazitokia daukazu orain, lurrez betetako loreontzian kokatzeko prest, non ureztatuta izan daiteken eta kimuak eman ditzaken.
Hazitegia beste detaileren batekin ematea proposatzen dizugu. Opariak apaintzeko kordela erabili dezakezu eta ukitu are bereziagoa izango du. Fruituak eman behar dituzten opari tematikoak egiteko bikainak dira.
Zer deritzozu? Probatu oparitzeko metodo berri hau eta zure gertukoek lorezaintzaren onurak biziko dituzte.
Lorezaintza, laborantza edo bizitza jasangarriko gaietan sakondu nahi baduzu, ez galdu amaieran gomendatzen ditugun artikuluak.
Zerbait azkarragoa eta ikusgarriagoa nahiago baduzu, honako bideo hau ikus dezazun gomendatzen dizugu, motza da eta etxean hiriko baratzea azkar batean edukitzeko adibidea ageri da.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.