Eduki nagusira joan
Beirazko MORGONTIDIG kupula bat, sakonera gutxiko leiho baten leiho-koska batean dagoen te-kikara batean landatutako landare txiki batean gainean jarrita. Atzealdean neguko paisaia bat ikus daiteke.

Nola birlandatu barruko landareak urratsez urrats

Barruko landareak loreontzietan hazten direnez, tarteka birlandatu egin behar dira leku gehiago izateko eta ongi garatzeko. Zureak birlandatzeko unea iritsi da eta ez dakizu nondik hasi? Nola egin azalduko dizugu urratsez urrats.

Etxe bat goitik behera alda daiteke barruko landareei esker. Eta hori horrela izanik, edozein gelako dekorazioaren protagonista bihurtu eta hainbeste gustatzen zaigun natura-ukitu hori eman dezakete, batez ere, ez badugu lorategi bat edo landatik gertu bizi ez bagara.

Baina egoki hazteko, betiko zaintzez gain, ureztatzea, esaterako, nahika leku izan behar dugu. Horregatik, osasuntsu eta polit egon daitezen nahi baduzu, oso garrantzitsua da arreta handia jartzea hazkuntzari eta beste loreontzi batera birlandatzea behar denean. Horretarako garai onena udaberria da, eguzki-orduak nabarmen areagotzen direnez, azkarrago hazten direlako.

Birlandatzean urrats batzuk egin behar dira ez kaltetzeko; izan ere, bere habitat naturalean landatzen dituzulako, eta ez dagoelako prestatuta beste leku batera aldatzeko. Jarraitu aholkuak!

1. urratsa. Biziberritu landarea

Ez da landare guztiekin egin behar, baina hosto asko dituzten horiei, negu luzearen ostean, interesgarria izan liteke biziberritzeko moztea, birlandatu baino lehen. Nola? Egin ezazu horretarako guraize berezi batzuekin eta moztu luzatzen ari diren adar txikiak edo hilda daudenak.

Eta bota baino lehen… irakurri hurrengo urratsa!

2. urratsa. Eman bigarren bizitza bat ebakinei

Esan moduan, moztu dituzun landareei kendutako adar txikiak edo hostoak zaborretara bota baino lehen, politenak gorde eta bizitzaz betetako natura hil bat sortzeko erabiltzea proposatzen dizugu. Horretarako, urez betetako beirazko pitxerrak edo edalontziak erabil ditzakezu, eta kolore-ukitu baten eske dagoen etxeko txokoren batean jar ditzakezu.

Baina natura hila ez da landareetatik kendu dituzun hostoekin egin dezakezun gauza bakarra. Adibidez, baten bat hilda badago jada eta itxura txarra badu, zure sormena pitzarazteko aprobetxatu eta koadro bat egin dezakezu, proposatzen dizugunaren modukoa. Mihise zuri batekin, arkatzarekin eta pinturarekin nahikoa izango duzu. Kasu honetan berdea da, baina gehien gustatzen zaizun kolorea edo koloreak erabil ditzakezu. Prest dagoenean, koadroan jarri eta kito.

Zer iruditzen zaizu emaitza? Hosto lehor baten antzeko gauza hain soil batekin natura etxeko edozein gelara eramango digun pieza apaingarri bat sor daiteke.

3. urratsa. Aukeratu loreontzi berria eta prestatu substratua

Orain bai, landareari soberako hostoak kendu eta gero (halakorik egin behar bazitzaion), jarriko duzun loreontzi berria aukeratzeko unea da. Aurrekoaren diametroa baino 5-10 cm handiagoa izan beharko du, landare bakoitzaren tamainaren arabera, horrela leku gehiago izan dezan.
Jakingo duzunez, material ugariko loreontziak daude (terrakota, PVC, buztina, zura…). Aukeratzeko unean, izan itzazu kontuan landarearen beharrak eta jarri behar duzun lekua. Barruko landare bat denez, materialak ez du terrazan edo lorategian jartzeko aukeratuko zenukeen bezain gogorra izan beharko, ez direlako euritan edo tenperatura-aldaketa bortitzen mende egongo. Beraz, barrurako diseinatu diren loreontzietako bat aukeratzea izango da errazena.

Loreontzia aukeratu ostean, iritsi da landarearen substratua prestatzeko unea. Beste behin ere, garrantzitsua da barruko landareentzako den bat erabiltzea. Prest duzunean, gehitu hainbat substratu zentimetro loreontzi berriaren hondoan. Trikimailu bat? Apurtutako terrakota zahar bat baduzu, txiki ezazu eta nahastu lurrarekin hobeto drainatzeko eta landareak are azkarrago hazteko.

4. urratsa. Hasi birlandatzen

Landarea ordura arte dagoen loreontzi batetik ateratzea da zailena. Ongi egiteko, kontu handiz atera behar duzu zainak kaltetu gabe. Ondoren, jarri loreontzi berriko substratuzko oinarriaren gainean eta bete alboak indar gehiegi egin gabe.

Landarea jarriko den altuera lehengo loreontzian zuen antzekoa edo apur bat altuagoa izan behar da.

5. urratsa. Ureztatu eta jarri nahi duzun lekuan

Azken urratsa tamainan ureztatzea izango da, blai eginda utzi gabe, eroso hazten jarrai dezan bere leku berrian. Loreontzia askoz ere handiagoa bada, baliteke lekuz aldatu behar izatea, hobeto gelditzeko zure etxean.

Beste elementuekin gertatzen den moduan, landareak dekorazioaren zati dira. Beraz, aukera ona izan liteke barruko landareak berrantolatzeko eta zure etxeko giroan udaberria arnasteko. Irudian bezala, txoko bat sor dezakezu ugarirekin edo gela desberdinetan bana ditzakezu, zuk ikusi!

Landare gehiago eduki nahiko zenituzke? Erein lorategia hutsetik

Etxeko landareak birlandatzen eta antolatzen amaitu ostean, baliteke gehiago eduki nahi izatea. Horrela bada, barruko lorategi bat landatzea proposatzen dizugu hutsetik hasita. Horrela begira egon ez ezik, jarduera gozagarri bihurtuko da. Nola? Lortu haziak eta landatu paperezko edalontzian barruko landareentzako substratuarekin. VÄXER edo gisako ongarria ere erabil dezakezu, landare berriei behar dituzten nutrienteak emateko.

Hobeto hazteko, leiho-koskan jar ditzakezu, behar duten argazkia jasotzeko. Gainera, SOCKER berotegi txiki batean ere jar ditzakezu, haziak hazteko egokia eta dotorea den ingurunea sortzeko.

Bestela, behar denean ureztatu, ernatu arte itxaron eta hazten ikusi, ez du beste misteriorik. Hori gertatzean, birlandatzeko unea izango da eta berriro errepikatu beharko dituzu aurreko urratsak. Prozesu kitzikagarria da!

Gehiago jakin nahi duzu? Eman begiratu bat artikulu hauei eta atera barruan daramazun lorezain hori.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.