Eduki nagusira joan
Marra zuri eta beltzdun poltsa eta kaxa zuria marradun alfonbrarekin, birziklatzearen ikurra paper batean marraztuta daukana.

Nola antolatu armairua espazioari etekin handiena ateratzeko

Sasoi aldaketa iritsi eta armairua aldatzen hasten garenean konturatzen gara zenbat arropa dugun jadanik erabiltzen ez duguna, edota gehiegi erabilia dagoena, edo guztiz kontrakoa: armairuaren hondoan etiketa jarrita geratu eta behar bezainbeste erabiltzen ez dugun arropa hori guztia. Kamiseta eta jertseak gordetzeko behar adina apal ez izateaz ere ohar gaitezke, errailetan leku gehiegi dugun bitartean.

Horregatik, sasoi aldaketa unerik egokiena da pentsatzeko armairua nola antolatu behar dugun espazioari etekin handiena ateratzeko.

Hartu geure ideia eta aholkuak kontuan armairua txukuntzeko!

ELVARLI armairua gortina urdin eta arrosa batekin beteta.

Atera etekin handiena armairu ireki eta txikiei

 

Zabaltasun eta erosotasun sentsazioa ematen duen armairu batek ez du zertan leku asko hartu: eskuragarri dugun zentimetro bakoitza nola erabiltzen dugun da garrantzitsuena.

Armairua antolatu nahi baduzu, pentsa ezazu lehenik armairua bera ondo banatuta dagoen. Nola? Has gaitezen urratsez urrats:

  1. Atera arropa guztia eta utz ezazu hutsik.
  2. Aprobetxatu hondoa garbitu eta lurrintzeko, neguko edo udako arropak (unean uneko sasoiaren arabera) behar duen ongietorria izan dezan.
  3. Eskura itzazu zenbait kutxa arropa eta oinetakoak sailkatzeko eta pentsatu armairuaren lekua oraingoa baino modu eraginkorragoan antola dezakezun. Jarraitu irakurtzen armairuan kutxak antolatzen ikasteko.

Pertxak, apalak eta kutxak: nola antolatu armairua

 

Esan ohi dugun bezala, armairu bakoitzean arropa mota eta osagarri ugarirentzat lekua dago. Eta aldaera bakoitzak espazio horren barruan kokatzeko modu perfektua du, baldin eta espazioari etekin handiena ateratzeko nola antolatu badakigu.

Horregatik da hain garrantzitsua gauza bakoitzak bere leku perfektua izatea:

  • Gehien darabilzun arropa, behealdeko apaletan eta barra irisgarrietan. Hots, dena eskura!
  • Gutxien darabilzun arropa (festetan edo une berezietan janztekoa, etab.) gune altuenetan, ez baituzu hain maiz erabiliko.
  • Gunerik altuenetan tapakiak edo leku gehien hartzen duten jertseak ere sar ditzakezu, oihalezko kaxetan edo hutseko poltsetan, leku gutxiago har dezaten eta horrela zentimetro bakoitzari etekinik handiena atera diezaiozun.
  • Osagarri txikiak (lepokoak, eraztunak, gerrikoak...) kutxa txikietan, edo handiagoetan sailkatzaileekin, nahastu ez daitezen.
  • Oinetakoak kaxetan, edo ikusgai. Apaletan normalean gehien erabiltzen dituzunak jar ditzakezu, edo mundu osoak ikustea nahiko zenukeen hain apartekoa den pare hori.

Ideia horiek ikusi eta osatu nahi dituzu? Baietzean gaude, eta horregatik honako bideo hau ikustea gomendatzen dizugu:

    Inoiz pentsatu al duzu oihalezko poltsen erabilgarritasunean?

     

    Uda edo neguaren ondoren armairua berritzean nahiz arropa garbitzean, arropak sailkapen jakin bat behar du. Gorde leku pixka bat armairuan hau bezalako arropa poltsen multzo baterako, berez dekoratzeko izateaz gain oso erabilgarriak ere badira eta.

    Marra zuri eta beltzdun bi saski, garbitzeko arropa gordetzeko eta biltegiratze konponbide ireki batean zintzilik daude.

    Urteroko sailkapen saio baterako bezain baliagarriak dira egunero kolore zuri eta beltzak banatzeko. Kokatzeko pare bat esekigailu besterik ez dituzu behar, armairuaren atearen atzean ere sar ditzakezu!

    Gainera, garbigailuraino oso erraz eraman ditzakezu, heldulekuei esker.

    Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.