Saltatu

Nola birziklatu altzari zaharrak

Askok ditugu zaharkituak geratu diren edo kolorea zertxobait galdu duten altzariak etxean, udako edo herriko apartamentuan. Edo, baliteke, besterik gabe, itxuraz apur bat nekatuta egotea eta “aurpegia garbitu” nahi izatea etxe askoz ere erakargarriagoa lortzeko. Horregatik, ideia hauek eskaini nahi dizkizugu altzari zaharrak birziklatzen ikasteko: pintatuta, ukitu berri batzuk emanda edo nolabait estalita.

Bizitza berri bat ematea ederra da, dirua aurrezteaz gain, jasangarria ere badelako.

Ea gustatzen zaizkizun!

Pintatu zurezko komoda bat

Komoda bat pintatzea egin dezakegun soluzio erraz eta moldaerrazenetako bat da. Guk jarduera hori RACK modeloarekin egin dugu, ezer gabe ere zoragarria izan arren, pintatuz gero, are zoragarriagoa geratzen da! Hona hemen pintatzeko zenbait aholku:

  • Ezer baino lehen, aukeratu leku zabal, garbi eta aireztatu bat zurezko komoda pintatzeko.
  • Prestatu zura pintura ongi hartzeko: produktu berezi bat aplika dezakezu horretarako.
  • Bazenekien pinu-zura dela pintatzen errazenetako bat? Guk pintura akrilikoa gomendatzen dizugu, eta akabera matea edo satinatua aukera dezakezu.
  • Kolorea aukeratzen unean, kontuan hartu behar dituzu zure logelako gainerako tonuak, baina aurkezten dizugun aukera hau, mundiala iruditzen zaigu! Pastel-tonuek eta forma geometrikoek emaitza oso atsegina lortu dute.
  • Eman geruza bat baino gehiago kolore biziagoa lortu nahi baduzu.

Pertsonalizatu gainazalak beirarekin…

Altzari zaharrak birziklatzeko edo pertsonalizatzeko asko gustatzen zaigun beste aukera bat, eta batez ere mahaietarako, gainazala beira edo paper itsasgarri batekin aldatzea edo babestea da: bai, hormetan jartzen den paper horietako batekin!

Lehen kasu honetan mahaiaren neurriko beira bat enkargatu beharko duzu, gustatzen zaizun marrazki batekin edo guztiz gardena. Pentsatu beiraren gaineko marrazkia zenbat eta handiagoa izan edo kolore berekoa bada, jatorrizko mahaiaren orduan eta akats gehiago estali ahal izango dituzula. 

edo paper itsasgarria

Eta ez baduzu lan handirik hartu nahi mahaia estaltzeko beira bat enkargatzen eta zuk zeuk konpondu nahi baduzu altzari zaharra, alternatiba askoz ere errazago bat duzu: paper itsasgarriarekin forratzea. Ebaki papera altzariaren zati desberdinak estaltzeko, LACK honen moduko erdiko mahai bat, komoda bat edo mahai osagarri bat, esaterako. Jarraitu fabrikatzailearen argibideei, itsasteko.

Ikusi LACK mahaia pertsonalizatzeko ideia gehiago!

Berritu heldulekuak: larruzkoak jarriz

Gezurra dirudi zein garrantzitsuak diren altzari zaharretako heldulekuak, era batera edo bestera luzitzeko. Batez ere sukaldekoak! Urteak pasatu ahala asko kaltetzen dira, eta sukaldearen itxura goitibehera alda dezakete ez egoeraren arabera soilik, baita bere itxuragatik ere: bestela, begiratu adibide honi! Aukera atseginagoa eta landakoagoa nahi izanez gero, erabili argazki honetakoak bezalako heldulekuak, larruzkoak. 

Altzairu herdoilgaitzezko heldulekuak

Sukaldeak modernoa ematea nahi baduzu, beste aukera hau aparta da. Gainera, helduleku mota hauek, altzairu herdoilgaitzezkoak izanik, piloa irauten dute eta oso erraz garbitzen dira. Nahikoa izango duzu zapi heze bat garbigarri leun batekin pasatzea, eta ongi lehortzea. Gainera, oso luzeak direnez, eroso-erosoak dira irekitzeko eta ixteko.

Berritu sofa zorroarekin


Koloregabetutako edo higatutako sofa batek egongela osoari ken diezaioke distira. Horregatik, zure sofa zaharra bada, ez duzu zertan zaborretara bota edo tapizatu behar. Pentsatu duzu zein erraza den berria bezala uztea zorro batekin? Oso erraz jarri eta kentzen dira, garbigailuan garbi daitezke eta egongelako dekorazioarekin hoberen geratzen den kolorekoa aukera dezakezu. 

Eman begiratu bat Salba ditzagun altzariak proiektuari. Elkarrekin etorkizun hobea eman diezaiekegu altzari zaharrei. Denok merezi dugu beste aukera bat!

Eta gaia interesatzen bazaizu, jarraitu nabigatzen eta artikulu hauek irakurtzen:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.