Saltatu

4 aholku familian afari batez disfrutatzeko

Etxean edo etxetik kanpo egun osoa lanean igaro ostean, bakoitza bere eginkizunekin eta ardurekin, afaltzeko eta familia osoa (zurea edozelakoa dela ere) mahaian esertzeko ordua heltzen da. Eta hori, hain zuzen, izan daiteke eguneko momenturik onena zuek guztia ondo egon dadin daukazuen jarreraren eta jartzen duzuen ahaleginen arabera. Aholku bat bakarrik: utzi eguneko frustrazioak alde batera, ahaztu errutina eta gozatu familiaz. Ez al duzu uste momentu horiek direla etxean zoriontsu egiten gaituztenak? Familian afari batez gozatzeko aholku errazak ematen dizkizugu!

Mahai zabalgarri beltza, bazkari arin baterako prest eta jangelako aulkiz inguratuta.
Mahai zabalgarri beltza, bazkari arin baterako prest eta jangelako aulkiz inguratuta.

1. Bihurtu afaria benetan garrantzitsua den momentu batean

Afaltzeko ordua telebista baten inguruan esertzea, «modu automatizatuan» jatea eta telebista ikustea baino askoz gehiago da. Gehien maitatzen dugun jendearekin biltzen garen eguneko momentua da; beraz, mahaian eseri baino lehen ere, «erritua» garrantzitsua da.

Eta nola? Oso erraz: egin partaide familiako kide guztiak afariaren prestatze-lanetan. Umeek, adibidez, mahaia jarri edo kendu dezakete. Aukeratu menua guztiak elkarrekin, gero inor haserretu ez dadin. Edo prestatu janaria guztiak elkarrekin!

Gau horretan gonbidatuak edo zure umearen lagunak badatoz afaltzera, mahai zabalgarria zabaltzea bezain erraza izango da. Bi sartzen diren lekuan, hiru ere sartzen dira!

2. Zergatik itxaron egun berezi bat mahai berezi bat jartzeko?

Ardura pixka batekin jarri ez den mahai batean esertzea ez da hain deigarria, ezta? Beraz, galdetu hau zure buruari: zergatik behar duzu egun berezi bat izatea mahai berezi bat sortzeko?

Luxuzko mahai bat jar dezakezue, oso erosoa, detaile gutxi batzuekin: banakako mahai-zapiak, estanpaturiko ahozapiak, plater bikoitzak, entsalada-ontzi handi bat... Afaria pixka bat formalago (baina baita bereziagoa eta dibertigarriagoa) egiteko aldaketa txikiak. Gure etxea guk egunero sortzen ditugun momentu bereziez elikatzen da. Probatzera animatzen zaitugu!

3. Luzatzen diren eta dibertsioz betetzen diren bazkalondoak

Eguneroko elkarrizketaz gain, paregabekoa da motibatzen zaituzteten etorkizuneko planak egitea, bidaiak, bidaia txikiak edo janariak etxetik kanpo asteburuan, esaterako. Horrek, normalean elkarrizketak positiboagoak egiten ditu.

Gainera, bazkalondoa telebistan pelikula edo serie bat ikustea ez den gauzaren bat egiteko aprobetxatu dezakezue. Zer deritzozu mahai-jokoren batera jolastea edo musika-txapelketa bat egitera (orain modan daudela)? LUSTIG erruleta eta Bluetooth ENEBY bozgorailuari esker, denbora pasatzen ari dela ahaztuko zaizue... Ez ahaztu umeak oheratzeaz!

4. Teknologia... gorde minutu batzuetan zehar!

Beharbada afari osoa mugikorra plateraren alboan edukitzea edo umeak tabletarekin entretenitzea ez da aukerarik hoberena. Horregatik, tentazioak saihesteko, egunean elkarrekin zaudeten momentu horretan gailu guzti horiek elkarrekin gordetzea gomendatzen dizugu.

Beharbada familiako kide guztiek ez dute ondo hartuko, baina sinets gaitzazu esaten dugunean keinu sinple honek komunikazioa asko hobetzera, gehiago erlaxatzera, deskonektatzera, beharrezkoak ez diren haserreak eta liskarrak ekiditera... lagun dezakeeela. Hasieran zaila izan daiteke, baina ordainsaria oso handia da; beraz, badakizu! Mugikorrak kanpora eta disfrutatu afariaz familiarekin gaur eta beti.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.