Saltatu

Dena antolatuta errutinara itzultzeko

Fakturak, aseguruak, bankuko ordainagiriak, proba medikoen emaitzak… Pentsatu al duzu zenbat paper gordetzen ditugun etxean? Ziur aski laguntza behar duzu guztia antolatzeko eta premiaz behar duzun horren bila denborarik ez galtzeko.

LAGKAPTEN ohol zuri bat

Integratzen diren kaxak eta antolatzaileak

Ordenari esker, zure etxea lasaitasunez betetzen da eta dena ondo joaten da. DRÖNA kaxak perfektuki sartzen dira KALLAX apaletan. Konbinatu gehien gustatzen zaizun moduan, eta lortu soluzio perfektua ahalik eta modurik integratuenean.  

Ikusi kaxa eta saski guztiak
Gela argitsu batean, KALLAX apalategi zuriak bikain antolatuta; konpartimentu batzuetan DRÖNA kaxekin osatuta daude.
KALLAX apalategi-unitate zuri baten azpian eta ile luzeko alfonbra baten gainean dagoen DRÖNA kaxa gris ilun bat, entzungailu batzuk dituena.
Ikusi kaxa eta saski guztiak

Ikusten ez den desordena

Ez du ezertarako balio armairuak eta tiraderak izateak desordenak barruan jarraitzen badu. Hori saihesteko, osa itzazu tamaina desberdinetako kaxa, artxibategi edo euskarriekin. 

Ikusi kaxa antolatzaile guztiak
A white KUGGIS magazine file
Ikusi kaxa antolatzaile guztiak

Barietatean dago ordena

Berdin dio altzari irekia edo itxia duzun, antolaketa-baliabide guztiak konbinatzea irtenbiderik onena da. Artxibategiek, karpetek eta aldizkaritegiek zure eguneroko bizitza erraztuko dute, eta haiei esker zure dokumentuak ondo ordenatuta egongo dira.

Ikusi artxibategi eta karpeta guztiak
Two IVAR wall shelves in pine holding black storage boxes and other objects, placed above IVAR cabinets with sliding doors.
Two dark green IDÅSEN cabinets and two NISSAFORS trolleys with a RÅSKOG trolley next to them, showcasing various storage options.
Ikusi artxibategi eta karpeta guztiak

Zure idazmahairako espazio gehigarria

Berdin dio ikasi edo lan egiten duzun, zure idazmahaia zurekin egongo da egunero hainbat orduz. Saiatu zure materiala eta oharrak beti ondo antolatuta edukitzen, gaur uzten duzun moduan bihar aurkituko baituzu. Biltegiratzedun ordenagailu-euskarriak edo dokumentuetarako erretiluak oso lagungarriak izan daitezke. 

Ikusi idazmahairako antolatzaile eta osagarri guztiak
A white NYMÅNE LED work lamp with wireless charging, plus a computer screen on a monitor stand with an open drawer.
Ikusi idazmahairako antolatzaile eta osagarri guztiak

Ordena bertikala beti da baliabide ona

Espazioa arazo bat denean, horma erabiltzea alternatiba ona da. Ohol zulatuak, arbel magnetikoak edo kortxozko panelak, zure dokumentuak antolatzeko balio izateaz gain, dekorazio-baliabide bat gehiago izan daitezke, betiere dena ordenatuta badago. 

Ikusi arbel magnetiko eta ohol guztiak
A small workspace with a black-brown KALLAX desk with work lamps and shelving units and SKÅDIS pegboards on the wall.
A black SVENSÅS memo board in the home office
Ikusi arbel magnetiko eta ohol guztiak

Biltegiratzeko aholkuak, egunero estresik gabe bizitzeko

Sukaldean, egongelan edo logelan bada ere, dena txukun edukitzea bake mentala izatearen sinonimo da; horregatik, gai bakoitzak bere lekua izateko gakoak ematen dizkizugu.