Saltatu

Etxean bulego bat muntatzeko 5 modu leku gutxi daukazunean

Telelana egin behar baduzu, baina etxean ez baduzu bulego bat muntatzeko adina leku, zenbait irtenbide emango dizkizugu lana jangelako mahaian edo egongelako beste txokoren batean egiteko, eta modu efizientean. Gainera: poltsiko guztietarako aukerak dauzkagu! Has gaitezen aukera merkeenetatik! 

1. Gurpildun bulegoa 

 

Jangelako mahaiak dira  etxe askotan gehien erabiltzen diren lekuak. Eguneroko jardueren erdigune dira eta, jateko ez ezik, txikienek etxeko lanak egiteko eta jolasteko ere erabiltzen dituzte. Orain, heldu askok ere bertatik egiten dute telelana. Egia esan oso leku egokia da lan egiteko zabalak direlako eta, normalean, argi naturala izaten dutelako gertu. Alabaina, desabantaila bat ere badute, jarduera bat egin eta gero, guztia jaso egin behar dela, beste jarduera bat egin ahal izateko. Nahiz eta arazo hori erraz konpon daitekeen. Orgatxo laguntzaile batekin bulegoko materiala eskura izan dezakezu eta erraz jaso dezakezu guztia laneguna amaitzen duzunean. 30 € baino gutxiagoren truke di-da batean munta dezakezu bulegoa etxean! 

Beste aukera bat izan daiteke gurpildun artxibategi edo tiradera-altzari bat mahai azpian jartzea, bulegoko dokumentu eta material guztia jangelako mahaitik gertu edukitzeko lanean ari zarenean.   

Bestalde, etxean lanerako gune aparta izan dezazun (jangelako mahaia izanagatik), oso garrantzitsua da beste hiru osagarri hauek ere kontuan hartzea: aulkia, flexoa eta bulegoko materiala. Ezin baduzu bulegorako aulki bat erosi, saiatu bizkarralde altua duen bat aukeratzen, eta bigun samarra izan dadila, denbora asko pasatuko duzulako bertan eserita.  

Gainera, leihotik datorren argi naturala jaso arren logelan, flexo bat gertu edukitzea gomendatzen dizugu, ikusmena ez behartzeko eta argia ordenagailura edo irakurri behar duzun tokira zuzenean bideratzeko; horrela, ez dituzu bizkarra eta zerbikalak jarrera txarrean jarriko 

Azkenik, horren garrantzitsua iruditu ez arren, bulegoko materialarekin (adibidez, artxibategiak edo antolatzaileak) guztia ordenatuta edukiko duzu eta ez duzu denbora galduko boligrafo bat, koadernoa edo zure oharrak bilatzen. 

Gure idazmahaiko antolatzaileen atalean aukera handia daukazu, eta ziur topatuko duzula zure egongelako dekorazioarekin oso ongi datozen modeloak. Eta begi bistan eduki nahi ez badituzu, egin lekua armairu nagusiko tiradera edo apal batean, kaxa batean sartuta han jartzeko.   

2. Aprobetxatu edozein zirrikitu 

 

Leku txikitxo bat duzu bi altzarien artean edo izkina batean, eta ez dakizu nola aprobetxatu? Ideia bat izan daiteke lekurako neurrira egindako hormari lotutako apal bat jartzea, baita apalategi ireki batzuk ere, bulegoko materiala jartzeko. Ez ahaztu, lehen esan moduan, flexoaz eta estudioko aulkiaz ere! 

3. Idazmahaia eta, aldi berean, ataria 

 

Aprobetxatu gabeko lekuak badauzkazu etxean, eskailera azpiko txokoa, esaterako, leku egokiak izan daitezke idazmahaia jartzeko. Era berean ataria ere izan daiteke, etxeko sarreran badago! Lekuz justu bazabiltza, aukeratu beti funtzio anitzeko altzariak.

4. Telelana egiteko txoko bat 

 

Telelana egiteko gela bat ez daukazula kontuan izanda, proposatzen dizugun laugarren aukerarako,  etxean duzun leku erabilgarri guztia aprobetxatu beharko duzu. Zer deritzozu izkinako idazmahai batSeguruenik ere edukiko duzu nola aprobetxatu ez dakizun bazterren bat. Adibidez LINNMONoholak duen formaren moduko ohol bat eros dezakezu edo MICKE izkinako idazmahaia eta antzeko bat aukera dezakezu.  

5. Idazmahaia ere baden apain-mahaia 

 

Ezinezkoa egiten zaizu etxeko egongelan edo jangelan lan egitea? Beste aukera bat izan daiteke mahai txiki bat logelan jartzea edo apain-mahaia idazmahai gisa erabiltzea. 

Logelan apal edo apalategi bat baduzu, egin leku pixka bat bulegoko materiala jartzeko artxibategiak eta kaxak uzteko.

Espero dezagun ideia horiek lagungarri izatea, eta bulegoa etxean muntatzeko inspirazio gehiago behar izanez gero, eman begiratu bat artikulu hauei! 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.