Eduki nagusira joan

Nola garbitu sofa: bizitza errazteko trikimailuak

Sofa beti izan da guztion toki gogokoena. Eta guztiok diogunean, guztiok esan nahi dugu: adinekoak, helduak, haurrak eta, nola ez, maskotak! Lo-kuluxka egiteko, salto egiteko, jolasteko eta askaltzeko tokia da.

Ondorioz, zikinkeria erraz pilatzen den tokia ere bada. Orban bat sofan! Arazo horren aurrean konponbide oso errazak daude. Hori dela eta, IKEA-k sofak arrakastaz garbitzen erakutsi nahi dizu, oihalezkoak nahiz larruzkoak izan.

Nola garbitu sofa arrakastaz

Nola garbitu larruzko zein oihalezko sofak di-da batean

Sofa sorta zabalaren baitan, ez ahaztu garbigailuan eroso garbitzen diren zorroak dituztenak ere badirela. Hori da sofak garbitzeko modu errazena eta azkarrena.

Baina ez baduzu halakorik, ez kezkatu, sofaren tapizeria nola garbitu kontatuko dizugu.

Nola garbitu zure maskotaren gogokoenak diren oihalezko sofak

Garbitu oihalezko sofak 3 urratsetan

Oihalezko sofak familia osoaren toki gogokoenak dira, baita zure txakurrarena ere, ziur gaude horretaz. Ileak, lerdea eta lokatz-arrastoak, agian? Besaulkian zikinkeria pilatzen hasten da ia oharkabean. Txakurrak inoiz platerik hautsi ez duenaren aurpegia jartzen badu ere. Barkatu egingo diogu!

Ekin diezaiogun lanari eta has gaitezen oihalezko sofa garbitzen:

  1. Atera xurgagailua eta xurgatu sofaren oihala zentimetroz zentimetro.

  2. Erabili sofaren tapizeriako eta kuxinetako orban mota guztiak ezabatuko dituen oihalezko sofak garbitzeko bat; ardoak, txokolateak eta tomate-saltsak agur esan beharko dute. Hasieran, probatu garbitzekoa sofaren eremu txiki batean, balio duela eta oihalezko sofaren kolorea aldatzen ez duela egiaztatzeko.

  3. Igurtzi eskuila batekin eta utzi lehortzen.

Horixe da oihalezko sofa bat garbitzeko jakin behar duzun guztia. Ez du beste misteriorik. Garbitzeaz gain ukitu berria eman nahi badiozu sofari, aukeratu oihalezko sofetarako zorroetako bat. Txakurrak ere ez du ezagutuko.

Gogoratu sofarako zorro bat baino gehiago badituzu, txandakatu egin ditzakezula, ez urtaro batetik bestera bakarrik, baita garbitzen dituzunean ere. Horrela, gehiago iraungo dute eta sofak berria emango du beti.

Ziur familiari asko gustatuko zaiola berriro ere oihalezko besaulkian esertzea eta edozein mementotan zikintzea.

Nola garbitu zurekin batera hazteko prestatutako oihalezko besaulkiak

Garbitu larruzko sofak 3 urratsetan

Larruzko sofak gustatzen bazaizkizu, jakizu larrua zaindu eta mimatu egin behar dela. Baina horrek ez du esan nahi larruzko sofa garbitzea erraza ez denik.

Nola garbitu larruzko sofak lehenengo egunean bezala mantentzeko

Larruzko sofa garbitu eta berria bezala uzteko, jarraitu urrats erraz hauei:

  1. Kendu hautsa larruzko sofari trapu batekin.

  2. Eman larruzko sofak garbitzeko bat, koipeztatzeko krema ere baduena. Aukera eraginkorrena da, benetan!

  3. Kendu xaboi-hondarrak urez bustitako zapi batekin eta, ondoren, eman larrua koipeztatzeko krema. Horrela ez da lehortuko eta luzaroago mantenduko da lehen egunean bezala.

Beno, orain badakizu nola garbitu oihalezko eta larruzko sofak 3 urratsetan, eta aitortu behar duzu uste zenuena baino errazago dela.