Nola garbitu zure zurezko altzariak
Gure zurezko altzariak oso sendoak dira, baina ahalik eta denbora luzeenean perfektu mantentzea nahi badugu, behar bezala zaindu behar ditugu. Ikus dezagun nola garbitu zurezko altzariak motaren arabera: pinua, haritza, pagoa, banbua eta kanpoko altzariak. Gainera, oinarrizko gida bat oparituko dizugu, pdf formatuan, zur naturalezko altzari-mota guztietarako aholkuekin. Segi irakurtzen!

Zur naturalezko era guztietako altzariak garbitzeko eta zaintzeko aholkuak
- Zurezko altzari gehienak zapi lehor batekin edo mustuka batekin garbitzen dira, besterik ez. Hori bai, ez erabili amoniakorik, zura higatu eta horren distira kentzen baitu.
- Ahal baduzu, garbitu hautsa egunero. Bestela, astean behin gutxienez.
- Betaren noranzkoan garbitu behar duzu beti, igurtzi eta atzamarkarik egin gabe, zapi leun batekin.
- Ez jarri eguzkitan zuzenean, kolorea eta distira galtzea nahi ez baduzu.
- Eguzkitik ez ezik, hezetasunetik ere babestu behar dituzu, horretarako tratatuak ez badaude. Lehortu lehenbailehen ur pixka bat erortzen bada.
Izugarri gustatzen zaigu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten helbururako erabili; beraz, kasu horretan, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.