Nola garbitu alfonbrak
Alfonbrak garbitzea ez da zaila, baina ezagutza batzuk izan behar dira, eta nolabaiteko arreta ere behar da. Zergatik? Alfonbra egiteko erabilitako materiala eta garbitu nahi dugun orban edo zikinkeria mota hartu beharko direlako kontuan. Gure garbiketa-aholku guztietan esan ohi dugun moduan, garrantzitsuena fabrikatzaileak emandako argibideak, hau da, etiketa, adi-adi irakurtzea da. Bertan azalduko zaizulako zer behar duzun alfonbra egoki garbitzeko.
Etiketa falta bazaio edo etxeko alfonbrak garbitzeari buruzko aholku gehiago nahi badituzu, ez galdu argibide hauek.
1. Artilezko alfonbrak: garbitzeko oinarrizko gida
Bazenekien artilezko alfonbra bakoitza bakarra dela? Gainera, izugarri ongi jasaten dute zikinkeria eta erabilera. Hori dela eta, oso egokiak dira egongelan edo logelan jartzeko. Jakingo duzun moduan, ez dituzu garbigailuan garbitu behar, eta ez duzu lixibarik erabili behar ere. Hona hemen garbitzeko eta ezin hobeki mantentzeko beste aholku batzuk:
- Artilezko alfonbra berriek ilea botatzen dute, baina ez kezkatu, hasieran sarriago xurgatu beharko duzu xurgagailuarekin, besterik ez.
- Pasatu xurgagailua maiz, gutxienez astean behin, eta beti lurrerako osagarri estandarra erabiliz, etxeko beste zoruak garbitzeko erabiltzen duzun berea, ez birak ematen dituena.
- Ken itzazu berehala orban lehorrak, orbanaren kanpoaldetik erdialdera kontu handiz igurtziz.
- Orban hezeen kasuan, ez igurtzi. Askoz hobea da sukaldeko paperarekin xurgatzea eta trapu heze batekin eta garbigarri leun batekin bustitzea.
Gainera, artilezko alfonbrak oso bereziak dira guretzat. Badakizu zergatik?
2. Alfonbra sintetikoak: utz itzazu primeran
Alfonbra sintetikoek gauza bat dute komunean artilezkoekin: ikusi dugun zaintza bera behar dute. Hau da: xurgatu sarri, ez garbitu garbigailuan, ez garbitu lixibarekin eta jarraitu orbanak garbitzeko aipatu ditugun jarraibideei.
3. Zuntz naturaleko alfonbrak garbitzea
Zuntz naturaleko alfonbrak ere ez ditugu garbigailuan garbitu behar, logikoa dirudi, ezta? Hasieran izan ohi duten usain hori kendu nahi izanez gero ("berri usain” hori, alegia), airezta itzazu ordu batzuez eta, ondoren, pasatu xurgagailua. Xurgatu eta astindu sarri hautsa zuntzetan pilatu ez dadin.
Eta, zertxobait sakonago garbitu nahi badituzu, pasatu ongi xukatutako trapu bat ur-xaboiarekin alfonbran, eta, ondoren, lehortu beste trapu batekin, sukaldeko paperarekin edo aireztatuz.
4. Kotoizko alfonbra garbitzeko modua
Irudikoa gure TIPHEDE alfonbra da, kotoi birziklatuz egina. Material hau ere sekulakoa iruditzen zaigu, eta berezia da IKEA-rentzat.
Hau egin behar duzu kotoizko alfonbra bat nola garbitu jakin nahi baduzu:
- Garbigailuan garbitu behar dugu, gehienez ere, 40 °C-tan, eta programa arruntean. % 5 inguru besterik ez da txikiagotzen.
- Ez erabili lixibarik.
- Gehienez ere 150 °C-tan lisatu.
- Garbitu ostean formarik ez galtzeko, esekita lehortzea gomendatzen da.
- Xurgatu hautsa eta biratu alfonbra tarteka, ahal bada, astero.
5. Alfonbrak garbitzeko trikimailu osagarri batzuk
- Zikintzen denean, berdin du zerekin, erremedio hoberena bizkortasuna da: kendu berehala orbana.
- Normalean, hoberena likidoa paper xurgatzailearekin kentzea izaten da, igurtzi gabe, ez zabaltzeko.
- Ez erabili trapu oso bustirik orbana kentzeko: zabaldu egingo baitu.
- Erabili alfonbretarako orban-kentzekoa, eta jarraitu fabrikatzailearen argibideei. Eta, halere, probatu lehenik alfonbraren ezkutuko eremu batean, ez diola kolorerik kentzen edo ez duela hondatzen ziurtatzeko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.