Eduki nagusira joan

Nola argiztatu logela hobeto atseden hartzeko

Logelarako aukeratzen duzun argiztapenak modu positiboan ala negatiboan eragin dezake zure loan. Argi kopurua, edota bere kolorea, kontuan izan beharreko faktoreak dira atseden hartzeko pentsatutako logela bat argiztatzeko unean. Apuntatu Loaren Espainiako Elkarteko (SES) adituek logelan ongi lo egin ahal izatea lortzeko aukeratu behar duzun argiztapen motari buruz eman dizkiguten aholkuak!

Ohe kontinental grisa horma urdineko logela dotore batean
Ohe kontinental grisa horma urdineko logela dotore batean

Loaren espezialisten lehen gomendioa lo egiteko unean logela ahalik eta ilunen egotea da. Begien bistakoa dirudi, baina ez da erraza etxe guztietan lortzea, dituzten leiho motaren arabera. Ez baduzu argiari sartzen uzten ez dion pertsianarik edo estorerik, bi errezel jar ditzakezu: bat mehea egunerako eta bestea lodiagoa gauerako.
Bestalde, kontuan izan erabateko iluntasun hori lortzeko, ez duzula gailu elektronikorik izan behar logelan. Mugikorra, tableta, ordenagailua, telebista edo iratzargailu digitala argi-entretenimenduak dira eta lo hartzea zail dezakete. Bazenekien, zenbait ikerketen arabera, gailu elektronikoen erabilerak insomnioa duten pertsonen kopurua areagotu duela? Ohera joan baino bi ordu lehenago mugikorra edo argi urdina igortzen duten beste edozein gailu erabiltzeari uztea gomendatzen da.

Logelako argi orokorra

SES elkartearen arabera, argi orokorra (sabaiko lanpara) girokoa eta lausoa izan behar da. Intentsitateak ez luke 75 lux baino handiagoa izan behar, eta kolorearen tenperaturak ez luke 3000K gainditu behar, nahiz eta egokiena 2750K litzatekeen. Tonu beroko LED bonbillak erabiltzea aholkatzen da, atseden hartzeko eta lotara joateko prestatzeko egokia den giro-argia lortzeko aukera onena.

Zergatik ez duzu aukeratzen erregula daitekeen bonbilla bat, nahi duzunean argi beroago batera aldatzeko? Gure TRÅDFRI bonbilla adimendunak ezagutzen dituzu? Bonbillaren eta agintearen kitarekin argia piztu eta itzal dezakezu eta zuriaren tonua eta intentsitatea aukera ditzakezu.

Bonbillak aukeratzeari buruzko zalantzak badituzu, hemen duzu aukeratzen lagunduko dizun azalpen-bideoa:

    Segurtasun-argia

    Adituentzat, segurtasun-argia gau-mahaian dugun argi-laguntzailea edo pareta-argia da. Argi horrek ere beroa eta ahula izan beharko luke, funtzio praktiko bat betetzen duelako, gauean jaiki beharra izango bazenu ere. Askok ohean irakurri edo lan egiten badute ere, loaren medikuek ez dute gomendatzen logelan loa ez den beste jarduerarik egitea. Mugikorra ezinbestean logelan utzi behar baduzu edo zure iratzargailua bada, gauen hegaldi moduan uztea da hoberena.

    Egiaztatu ahal izan duzun moduan, argiak funtsezko papera jokatzen du logelan atseden ongi hartzeko, baina ez da kontuan izan beharreko aspektu bakarra. Artikulu honetan hormako koloreek gure aldartean eta loan duten eraginaren berri emango dizugu.

    Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.