Saltatu

Nola egin etxeko ogia modu erraz eta azkarrean

Etxeko ogia egitea oso erraza da, dirudiena baino askoz errazagoa. Ez duzu labe berezi, osagai "arraro” edo denbora askorik izan behar. Etxeko ogia egiteko modu erraz eta azkar erakutsi nahi dizugu, modu tradizionalean zein gure KNÅDA prestakinekin. Azken horiekin ogi kurruskaria, errea edo zereal anitzekoa egin ditzakezu. Ez ezazu galdu! 

Kultura askotan ogia elikaduraren oinarria da. Gurean, esate baterako. Dieta mediterraneoko elikagairik garrantzitsuenetariko bat da, eta onura handiak dakartza, hala nola eguneroko bizitzarako behar dugun energia (karbohidratoei esker). Gainera, gaixotasun kardiobaskularrak saihesten ditu, eta digestioa erraztu, batez ere ogia bihi osokoa bada.

Etxeko ogia egiteko osagaiak

  • 500 gramo indar-irin
  • 10 gramo gatz (koilarakadatxo bat)
  • 300 ml ur epel
  • 5 gramo legamia fresko edo okindegiko legamia

Etxeko ogia pausoz pauso prestatzeko modua

 

Ikus dezagun nola egin etxeko ogia era tradizionalean erraz eta azkar:

  1. Katilu handi batean nahastu irina eta gatza.
  2. Gero, pixkanaka-pixkanaka, gehitu uretan disolbatutako legamia, eta egin sumendi bat irinaren erdian. Legamia freskoa aukeratu baduzu, gehitu oratzen bukatu baino pare bat minutu lehenago.
  3. Lehenengo, nahastu zurezko espatula batekin eta, ontziaren hormetatik askatzen denean, jarraitu eskuekin.
  4. Erraz askatzen denean, atera orea ontzitik. Ondoren, jarri irin pixka bat gainazal batean (itsats ez dadin) eta jarraitu oratzen.
  5. Bola bat egin eta utzi pausatzen ordubete inguru, aldez aurretik olioztatutako ontzian, eta jarri zapi bat gainean.
  6. Jarraian, erabaki zenbat ogi egin nahi dituzun, eta horren arabera zatitu orea. Oratu ore zati bakoitza.
  7. Orain bigarren hartzidurari ekingo diogu. Gogoratzen dizuegu gainean zapi bat jarri behar dela, edo fardeltxo forma eman. Bigarren hartzidurak ordu eta erdi iraungo du, gutxi gorabehera.
  8. Bigarren hartzidura bukatzear dagoenean, jarri labea berotzen tenperatura maximoan.
  9. Jarri orea laberako paperaren gainean, emaiozu nahi duzun forma eta egin mozketak.
  10. Sartu ogia labean erretiluaren gainean. Baso bat ur jar dezakezu beheko aldean lurruna sortzeko edo labea pixka bat zipriztintzeko.
  11. Lehenengo ordu-laurdenean jarri potentzia indar betean. Gero, kendu ura eta utzi 180/200 gradutan beste 25 minutu edo ogiaren oinarriak soinu hutsa egiten duen arte.
  12. Utzi hozten, eta listo!

Nola prestatu KNÅDA-rekin zereal anitzeko ogia


KNÅDA nahasketari esker are errazagoa da ogia egitea, ia platerik zikindu gabe, beharko dituzun osagai guztiak jadanik zorroaren barruan baitaude.

Jarraian azalduko dizugu pausoz pauso nola egin:

  1. Berotu labea 200 °C-tan (175 °C-tan aire behartuzko labea bada).
  2. Gehitu 425 ml ur epel (45 °C-tan, gutxi gorabehera) poltsan eta itxi ongi.
  3. Izan poltsa zuzen, eta oratu pasta, leun dagoen arte.
  4. Koipeztatu ogi-moldea landare-olioarekin edo gurinarekin.
  5. Jarri orea ogi-moldean, astindu pasta ongi banatzeko eta utzi zapi batekin estalita 45 bat minutuz.
  6. Egin labearen behealdean 60 bat minutuz.
  7. Pasta prestatu ostean, erabili berehala.

Prestakinak ditugu ogi txigortua zein ogi errea egiteko, hala nahiago baduzu.

Sukaldean aurrera egiten jarraitu nahi duzu? Ez galdu errezeta erraz eta gozo-gozo hauek!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.