Saltatu

Gabonetako opariak antolatzeko eta gordetzeko gomendioak

Gordetzeko leku bat topatu arte Gabonetako opariak hainbat egunez txoko batean bistan uzten dituen horietakoa zara? Hori amaitu da! Aurten ez duzu aitzakiarik izango opariak antolatzeok txoko perfektua ez izateko. Jarraitu antolakuntza eta biltegiratzeari buruzko gomendio ekonomiko hauei, Gabonetako opariak gordetzea beste buruhauste bat izan ez dadin. 

Maite dugu ordena, forma guztietan, ez dugu ezkutatzen. Umore onez jartzen gaitu etxera heltzean edo eguneroko lanak egitean inguruko guztia harmoniaz betea dagoela ikusteak. Ez al zaizu gauza bera gertatzen? Gabonetako festak amaitu ondoren, beti topatu behar dugu gure objektu berriak gordetzeko modua, etxean lortu genuen funtzionaltasun hori oztopatu gabe. Aurten agian ez dugu opari ugari izango, baina ziur detaileren bat izango dugula. Beraz, egingo al diogu toki pixka bat?

Oraintxe emango dizugu gakoa: izan zuhurra eta aprobetxatu etxea antolatzeko. Hona hemen espazio apur bat gehiago edukitzeko trikimailu batzuk, zure oparia edozein dela ere. 

Txukundu armairua

Ziurrenik gabon hauetako opariak praktikoagoak izango dira. Beraz, litekeena da gure ahaideek nolabait egunerokorako balio diguten eta zainduko gaituzten objektuak oparitzea. Adibidez, opari horietako bat hotzetik babesteko jantzi berri bat izan daiteke.

Hala balitz, ez da soberakoa izango armairua apur bat txukuntzea, urtaroa aldatzean egin ez bazenuen. Ziur aspaldi jantzi ez duzun arropa daukazula, baina zergatik ez erabili hartzen duen espazioa etorkizunean etor daitekeenerako, edo, besterik gabe, hutsune handiagoa izateko? Gogoan izan, ez duzu zertan bota, beti izango duzu birziklatzeko aukera, edo, ondo badago, dohaintzan ematekoa. Ziur familia batek baino gehiagok eskertuko duela aurten.  

Antolatzaileak erabili

Behin behar ez dugunaz edo ekarpen handirik egiten ez dugunaz libratutakoan (Marie Kondok berak bere metodo famatuarekin egingo lukeen moduan), etxean espazio gehiago edukitzeko eta hobeto aprobetxatzeko eta, horrenbestez, Gabonetan egokitu dakizukeen edozein oparitarako lekua edukitzeko, hurrengo urratsa da tiradera edo armairu horiek antolatzea, edukiera handiagoa izan dezaten.

Adibidez, baliabide oso erabilgarri eta ekonomikoa da kaxatxo sorta bat, adibidez, gure SKUBB kaxena, tiraderak antolatzeko eta barruan konpartimentuak sortzeko. Horrela, arropa edo objektuak erraz sailka ditzakegu, elkarrekin nahastu gabe. Ikusiko duzu, guztia pila batean edukita baino espazio gutxiago hartuko duzu. Trikimailu hori ezin hobea da bai arroparentzat bai osagarrientzat, hala nola bitxi, eskularru, txano, gerriko eta abarrerako.  

Armairuan espazio handiagoa izateko balioko dizun beste osagarri bat da armairu-antolatzaile konpartimentuduna, hala nola gure STUK antolatzailea. Modu onena da askotariko jantziak gordetzeko, hasi jertse lodietatik eta zure amonak egindako bufandara arte. Gainera, oso aukera ekonomikoa da eta, uneren batean behar ez baduzu, tolestu eta gorde behar izan arte, espazio erabilgarririk galdu gabe. Perfektua da! 

Leku gehiago oinetakoentzat 

Zapatila polit-politak oparitu dizkizute, baina ez duzu beste kaxa bat gordetzeko lekurik? Ez kezkatu, ez duzu halakorik beharko oinetakoetarako apal honekin. Egokia da oinetako guztiak erraz gordetzeko eta antolatzeko. Praktikoa eta merkea izateaz gain, gure GREJIG apalarekin hiru maila ere sortu ditzakezu, eta oinetakoentzako maila askorekin jolas dezakezu. Bistan daudenez, gainera, beti aukeratuko duzu zure eguneko janzkerarako egokiena.   

Oraindik ez da nahikoa, eta ez daukazu apal bat jartzeko nahikoa altuera? Zergatik ez gorde honela? Bertikalean jarrita, askoz espazio gutxiago hartuko duzu

MURVEL oinetakoak gordetzeko eta Gabonetako opari berri horrentzako lekua edukitzeko irtenbide perfektua da, eta are merkeagoa. 

Aprobetxatu hormako apalak  

Arropa oparietatik harago, agian hainbeste inspiratzen zaituen ilustrazio markodun batekin, zuen bidaia mitikoko argazki ederrarekin, aitonaren kamera zaharrarekin edo dagoeneko irakurri nahi zenuen azken nobelarekin harrituko zaituzte. Non jar dezakezu hori guztia?

Kasu horietan, baliteke lagungarri suertatzea hormen potentzialaz baliatzen hastea. Hormetako apalak bikainak dira apalategi egoki bat ez duzunerako, liburuak eta harro erakutsi nahi dituzun dekorazio-osagarri horiek edo familiako erlikiak ipintzeko. Gainera, altzari oso bat baino askoz merkeagoak dira!

Pare bat jar ditzakezu zure egongelan edo logelan, eta Gabonetako opari ederrekin jantzi. Gelan espazio gehiago lortzen lagunduko dizute, baita goi-goian egotea merezi duten objektuak gordetzen ere. Are gehiago, ari zarela balia dezakezu eta kakoak dituen apalen bat aukeratu, funtzio anitz izan ditzan, argazkian bezala.  

Jostailuak gordetzeko ideia batzuk

Etxean umeak badaude, badakizu erronka handietako bat dela opariak gordetzearena, eta are gehiago Gabonetako eta Erregeetako opari berriak badira. Horregatik, ez dago soberan horiek gordetzen jakiteko ideiaren bat ematea.

Gomendatzen dizugu armairuaren metodo bera erabiltzea eta jostailuez libratzea. Batera eser zaitezkete, eta jostailuak errepasatu, dohaintzan zeintzuk eman erabakitzeko. Antolatzen eta beste ume batzuekin partekatzen irakasteko modu bat izango da.

Beste aukera bat da jostailuak biltegiratzeko soluzio bereziak erabiltzea. Normalean, altzari ohikoak ez daude egokituta edo diseinatuta haur batek eduki ditzakeen gauza guztiak gordetzeko, bereziki pieza txikienak. Horregatik, ez dago umeentzako saskiak erabiltzea bezalakorik, arroparentzat eta peluxeentzat balio baitute, edo, bestela, gure TROFAST biltegiratze-seriea. Haren kaxen egiturarekin, edozein jostailu motarako espazioa izango duzue, handiak badira ere, eta, tiraderak atera daitezkeenez, nahi duzuen konbinaketa sor dezakezue.   

Zer iruditzen zaizu? Ikus dezakezunez, etxeko ordenaz orokorrean apur bat pentsatzen baduzu, ez zaizu zaila egingo gauza berriak gordetzea, Gabonetako opariak, esaterako.

Etxeko azken zentimetroa ere aprobetxatzeari gustu hartu badiozu, ez galdu ordenari eta biltegiratzeari buruzko beste ideia hauek.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.