Nola aukeratu idazmahairako aulki perfektua
Hiru, sei, zortzi edota ordu gehiago igarotzen badituzu ere aulkian eserita, lanean, jarrera egokia izan behar duzu, eta aulki apropos bat eduki.
Bulegorakoaulki bat erosteko asmoa baduzu, baina ez badakizu zein den zuretzat aproposena, ez galdu zure zalantzak argitzeko eta bulegoko aulki bat ongi aukeratzeko gida praktiko hau.
Ez dago aulki unibertsal bat
Eman diezazukegun gomendiorik zuhurrena honako hau da: aulkirik garestienak ez du zertan onena izan.
Idazmahairako aulkion bat aukeratzean, beste ezaugarri batzuk ere kontuan izan behar dituzu, produktua zenbat eta garestiago, orduan eta hobea delako sinesmen okerra atzean utziz. Noski, prezioa ere kontuan izan beharreko adierazle bat da, baina xehetasun teknikoek (jarleku mota, beso-euskarriak dituen edo ez edota erregulagarria den) dena aldatzen dute.
Jarraian, oinarrizko errepaso bat egingo dugu bulegorako aulki on batek bete beharko lituzkeen alderdi guztiekin.
Materialak eta egitura
Aulkia egiteko erabili den materialetik hasiko gara. Hainbat ehunduratako aulkiak aurki ditzakegu, baina gomendagarriena material transpiragarriz (hilabete beroenetan, bereziki, eskertzen da hori) eta, batez ere, iraunkorrez egindakoa izatea da. Pentsa ezazu eserleku hori zure egunerokotasunaren parte izango dela, eta etengabe jasan beharko dituela zure pisua eta zure jarrera-aldaketak egunean zehar. A! Eta erosotasun eta leuntasun handiagoak nahi badituzu, ziurtatu idazmahairako aulkiak barrubigun-geruza duela.
Galdetu al diozu zeure buruari zergatik dituzten gurpilak idazmahairako aulkiek eta zergatik diren birakariak? Hain zuzen ere, lanorduetan ergonomia hobetzen dutelako. Mugikortasun handiagoa eta euskarri hobea dituztenez, gorputza jarrera egokian egotea ahalbidetzen du, jarrerazko lesioak eragin diezagukeen moduan esertzera behartu gabe. Beraz, badakizu: aukeratu lanerako aulki birakari eta gurpildun bat.
Idazmahairako aulki eroso bat nahi baduzu, ezaugarri nagusietako bat, garrantzitsuena ez esateagatik, aulki erregulagarria izatea da. Eta kasu honetan, zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto. Beraz, arreta berezia jarri behar dugu lanerako aulkien eserlekuan eta bizkarraldean.
Aulkia zure gorputzera eta idazmahaiaren ezaugarrietara egokitu behar da como. Adibidez, mahaiaren altuera zure gorputz-enborrarenera egokituta egon behar da. Aulkia baxuegi edo altuegi geratzen bada, bizkarreko arazoak izan ditzakegu, eta hain zuzen ere halakoak saihestu nahi ditugu horrelako aulki bat erostea erabakitzen dugunean.
Hori saihesteko ziurtatu aulkiaren altuera alda dezakezula, bizkarraldea bizkarrera behar bezala egokitzen dela eta gerrialdean euskarri egokia duela. Izan ere, aulki baten altuera idealak gerria eta belaunak 95-100°-tan eta oinak lurrean izaten uzten digu. Hankak luzatu ahal izan beharko genituzke mahai azpian, eta 90° erraz biratu ezkerrerantz eta eskuinerantz.
Ba al zenekien? Gure idazmahairako aulkiek baldintza horiek betetzen dituzte, gerrialdeko euskarri erantsia dutelako, altuera erregulagarriko eserlekuak dituztelako eta etzateko funtzioak dituztelako zure lanorduak askoz atseginagoak izan daitezen.
Beso-euskarriak
Benetan beharrezkoak dira beso-euskarriak idazmahairako aulki batean? Segur aski behin baino gehiagotan zalantzan jarri duzu. Ba, guretzat, badira garrantzitsuak!
Idazmahairako aulkien beso-euskarriak, nahiz eta normalean erabakigarriak ez izan produktua erostea erabakitzeko, oso lagungarriak izaten dira (izenak ongi adierazten duen bezala) besoak eta besaurreak kokatzeko eta, ondorioz, zerbikaletan neke-sentsazioa murrizteko. Zer iruditzen zaizu? Hori bai, aulki batek beso-euskarririk ez izateak ez du esan nahi okerragoa denik, halako aulkiek zerbait positiboa ere badutelako: mugimendu-askatasun handiagoa.
Nolanahi ere, beso-euskarriak dituen aulki bat aukeratzen baduzu, adi egon haien zabalerara eta luzerara, besoak jarrera naturalean eroso egon daitezen eta aulkia mahaira hurbiltzeko oztopo izan ez daitezen.
Nola eseri beharko zenuke
Idazmahairako aulki bat aukeratzeko oinarrizko nozioak ezagutzen dituzunez, erostea eta hartaz gozatzen hastea bakarrik geratzen zaizu. Baina… kontuz! Erne egon. Lanerako aulki on bat izateak ez zaitu salbuesten, lan egiteko orduan, ohitura onak izatetik bizkarreko mina edo bestelako eragozpenak saihesteko.
Amaitzeko, zerrenda txiki bat utziko dizugu, etxean edo bulegoan nola eseri eta lan egin behar duzun azaltzeko:
- Komeni da bi ordutik behin mugitzea eta hankak pixka bat luzatzea. Beraz, altxatu aulkitik! Ibili bulegotik edo etxeko egongelatik. Aprobetxatu ura edateko, ibiltzeko, pixka bat luzatzeko eta begiek atseden hartzeko.
- Jarri oin-euskarri bat. Osagarri honek lanerako jarrera zuzenean esertzen lagunduko dizu, eta, horrela, hanketako, bizkarreko zein sorbaldetako tentsioa arinduko duzu.
- Ez gurutzatu hankak. Inertzia hutsez egiten dugu, baina askotan ez ditugu ezagutzen keinu sinple horrek gure osasunean dituen ondorioak: zirkulazioan eragiten du, gune sentikor bat gainkargatzen du, barizeen garapena azkartzen du, odol-presioa handitzen du eta jarrera txarra sustatzen du.
- Aldatu jarrera noizean behin, baina mantendu bizkarra beti zuzen. Eta ez du minik egiten noizean behin aulkian bertan luzaketa batzuk egiteak.
- Graduatu jarlekuaren inklinazioa posizio bat finkatzeko eta erosotasuna areagotzeko. Horrek pisuaren banaketan eragina izango du eta egonkortasun zein euskarri gehiago eskainiko dizu behar duzunean. 5°-ko inklinazioa gomendatzen da.
- Erregulatu pantailen altuera. Oso garrantzitsua da ordenagailua edo bestelako pantailak altuera egokian kokatzea, gorputzaren zona zerbikala babesteko. Pantailaren markoa begien parean (edo pixka bat beherago) geratzea komeni da, lepoa zuzen eta buruarekin eta enborrarekin lerrokatuta edukitzeko. Zehazki, monitoreak 20-30°-ko inklinazioa izan beharko luke, ikusmenerako zein lepo eta sorbaldetarako angelu egokia. Ordenagailu eramangarri bat duzu? Altxa ezazu ordenagailuetarako bereziki den euskarri batekin.
Inspirazio eta aholku gehiago behar dituzu lantoki perfektua edukitzeko? Ez galdu bideo hau idazmahaia nola antolatu jakin nahi baduzu.

Beti bezala, agur esan aurretik, hemen uzten dizugu ideien sorta berezi batinspiratzen jarraitu ahal izan zaitezen:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.