Saltatu

Etxean deskonektatu eta lasaitzeko sei aholku

Atzean utzi dugun urte hau ez da erraza izan. Bizitzeko modu konplexu eta ziurgabean bizitzera ohitu behar izan gara. Horregatik, etxean deskonektatzen eta lasaitzen ikastea funtsezko beharra bihurtu da gure egunerokotasunean. Osasun mentala ere garrantzitsua da!

Sinets gaitzazu, gelditzeko eta arnasa hartzeko denbora badago, egun itogarrienean ere. Lanetik aldentzeko moduak kontatuko dizkizugu, etxetik kanpo nahiz etxean bertan lan egin berdin-berdin balioko dizkizutenak. Ezinbestekoa da zure eta maite dituzunen ongizaterako, emozioen egonkortasunerako eta zoriontasunerako. Hortaz, ez galdu etxean deskonektatzeko eta lasaitzeko sei aholku hauek.

1. Sortu erlaxatzeko espazioa etxean

Lana bukatzen dugunean egoteko babeslekua da gure etxea, bai etxean lan egin ondoren ordenagailua itzaltzen dugunean, bai kanpoan lan egin ondoren etxera bueltatzen garenean. Horregatik, oso garrantzitsua da etxea anabasa ez izatea eta erlaxatu zaitezkeen txokoren bat bilatzea.

Etxean oraindik txoko hori ez baduzu aurkitu, zuk zeuk sor dezakezu! Adibide honetan bezala, bi besaulki aurrez aurre jarriz sor dezakezu. Hala, familiarekin edo bikotearekin momentu gehiago partekatu ahal izango dituzu, berriketa lasai batekin edo mokadutxoren bat jaten. Aldizkari bati begirada bat ematen edo liburu bat irakurtzen ere erlaxatu zaitezke.

Ba al dakizu erlaxatzeko bakarrik den leku zehatz bat izateak bertan gaudenean ia automatikoki erlaxatzera laguntzean gaituela? Gure buruak toki horretan lasai eta seguru gaudela eta momentu eta toki hori erlaxatzeko direla ulertuko du.

Etxean deskonektatzeko eta erlaxatzeko aholku bat: kendu oinetakoak eta jantzi txapinak, arropa erosoa, itzali telefonoa eta aurkitu erlaxatzen zaituen jarduera bat. 30 minutu bakarrik badira ere, hartu egunero atsedenaldi hori txoko horretan gustatzen zaizun zerbait egiteko eta % 100eran deskonektatzeko.

2. Ikasi arnasa hartzen: gure ongizatean eragina dauka

Arnasketak gure sentsazioetan, emozioetan eta gauzei aurre egiteko daukagun moduan eragin handia dauka. Horregatik, estutasuna edo estresa nabaritzen dituzunean, oso garrantzitsua da lana bost minutuz etetea guztia bere ohiko bidera buelta dadin.

Etxean ezinegona sentitzen duzunean, bila ezazu leku lasai bat; adibidez, bakarrik zauden eta inork molestatzen ez zaituen txoko bat. Arnastu lasai, arnasa astiro hartuz eta botaz, eta pentsatu gauza positiboetan. Bake momentu hau infusio bero edo esne-katilu batekin osa dezakezu (hobe kaferik edaten ez baduzu). Gauza gehienek itxaron dezakete, ia ezer ez da horren garrantzitsua.

Edozein toki izan daiteke atsegingarri; leiho-ertzean tapaki eta kuxin batzuekin jartzen bazara, ez da egongo munduan hori baino atsegingarriagoa den lekurik etxean deskonektatu eta lasaitzeko.

3. Zaindu zeure burua

Etxean lasaitzeko eta deskonektatzeko kontuan hartu beharreko ideia nagusienetakoa geure burua zaintzeko tarteez gozatzea da: aisialdia, une lasaiak, deskonektatzeko uneak, zoriontsu egiten gaituzten gauzak egitea...

Zer esan nahi dugu?

  • Liburu bat edo aldizkari bat irakurri
  • Etxean kirola egin
  • Bizkarra erlaxatzeko luzaketak
  • Film bat edo dokumental bat ikusi
  • Podcast bat entzun
  • Aspalditik berririk ez dugun lagunen batekin telefonoz hitz egin
  • Astebururako plan erakargarriak pentsatu

Lanaz gain eguneroko aisia izatea ezinbestekoa da zoriontsu izateko. Beraz, ez izan zalantzarik! Deskonektatu eta baztertu estresa zoriontsu egiten zaituzten gauzak eginez.

4. Aukeratu erlaxatzeko musika egokia 

Ba al dakizu eguneroko estresak zure gorputzean eragina daukala? Giharren gainkargak, kontrakturak, tentsio altua eragin dezakeen gehiegizko kortisola... Horregatik esaten dizugu behin eta berriz zugan eta zure osasunean pentsatu behar duzula, baita etxean, toki garrantzitsu horretan, deskonektatzean eta lasaitzean ere.

Gustukoen dugun metodoetako bat da musika. Etzan zaitez sofan, besaulkian edo toki lasai batean. Hartu ongi isolatuko zaituzten aurikular batzuk eta hautatu erreprodukzio-zerrenda lasai bat.  Ba al zenekien lasaitze eta zoriontsu egiten gaituen musika entzuten dugunean kortisona (antsietatearekin erlazionatutako hormona) murriztu egiten dela eta buruak pilatutako tentsioak askatzen dituela?

Eman behintzat 10 minutu begiak itxita, igo bolumena eta egin aurre estresari eta urduritasunari etxean.

Etxean erlaxatzeko eta deskonektatzeko funtsezkoa da ondo deskantsatzea. Beraz, ez galdu ondo lo egiteko aholkuak biltzen dituen bideo hau: 

5. Hartu dutxa edo bainu lasaigarri bat

 

Ur beroa aparta da etxean erlaxatzeko. Dutxatzea da egin dezakegun onena, ur-kantitate handia aurrezten dugulako bainu bat hartzearekin alderatuta; baina noizean behin usain lasaigarriekin bainu apartsu bero bat hartzeko gutizia ase dezakezu. 

Badakizu zer eragin positibo dituen dutxa edo bainu bero batek?

  • Larritasun sentsazioa gutxitzen du 
  • Giharren zurruntasuna askatzen du, eta giharrak erlaxatu egiten ditu
  • Eguneroko estresa baretzen du
  • Ur beroarekin toxinak garbitzen ditugu eta odolaren zirkulazioa hobetzen da
  • Gorputzeko mina eta hantura murrizten ditugu

Eta ateratzen zarenean eskuoihal leun eta bero batekin lehortzen bazara, indarberrituta geratuko zara!

6. Barreak lasaitzen laguntzen digu

 

Azkenik, barre egitea erraza eta funtsezkoa da lasaitzeko eta erlaxatzeko. Barre egiten dugunean endorfinak eta dopamina askatzen ditugu, eta kortisol hormona (antsietatearekin eta estresarekin erlazionatuta dagoena) murriztu egiten da. Horregatik, gomendatzen dizugu etxean zaudenean ahalik eta gehien barre egitea. 

Jarri irribarrea eragiten dizun telesail bat, bakarrizketa bat, hitz egin anekdota barregarriei buruz zure bikotekidearekin edo lagunekin... 

Zure esku dago zoriontsuago izatea!

Hau guztia praktikan jartzeko prest al zaude etxean erlaxatu eta lasaitzeko? Ongizatearekin erlazionatutako ideia gehiago nahi badituzu, ez galdu artikulu hauek.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.