Saltatu

Nola dekoratu umeentzako logela bat tonu urdinetan

Zure seme-alabaren logelari kolore-ukitu bat eman nahi diozu? Artikulu honetan, tonu urdinetan apaindutako umeentzako logela argitsu eta alai bat erakutsiko dizugu. Jarraitu irakurtzen barruko esparruak dekoratzeko aholku hauek etxeko txikienaren logelara aplikatzen ikasteko; berdin dio zein kolore hautatzen duzun. 

Ez ezazu gal!

Nola aukeratu umeentzako logela bat apaintzeko kolorea 

Logela bat apaintzeko kolore protagonista bat hautatzea dirudiena baino errazagoa da, ume baten edo heldu baten logela bat izan, eta frogatuko dizugu. 

Lehenik eta behin, zure seme-alabaren gustuak kontuan izan behar dituzu, hori argi dago. Hala ere, gure gomendioa buruan dituzun koloreei buruz ikertzea da, behar bezala konbinatu eta ezartzeko. Ba al zenekien kolore bakoitzak eragin zehatz bat duela gure pertzepzio edo energian? Jarraian azalduko dizkizugu zeintzuk izan diren kolore urdina aukeratzeko arrazoiak. 

Kolorearen psikologiaren arabera, tonu urdinak lasaitasunarekin lotzen dira, transmititzen dizkiguten sentsazioen ondorioz. Hortaz, atseden hartzeko toki baterako (logelarako, esaterako) kolore ezin aproposagoa da. Kolore honen tonu argiak haurtzaro eta gaztaroarekin lotzen dira, eta tonu ilunagoak, aldiz, helduaro eta zahartzaroarekin. 

Aurreko guztia kontuan izanda, kolore hau hautatu dugu bi arrazoirengatik: ondo lo egiten laguntzen duelako eta gaztaroaren esentzia mantentzen duelako.

Apaindu logela ehun-gaiekin 

Normala da noizean behin logelaren dekorazioa aldatu nahi izatea, ukitu fresko eta berritua emateko; eta, haurren logelei dagokienez, ez da harritzekoa hazten eta gustuak aldatzen dituzten heinean, logela beste modu batera apaindu nahi izatea. 

Horrez gain, logela sasoitik sasoira ere aldatuko denez, gure aholkua umeentzako zein gazteentzako logelak gehienbat ehun-gaiekin apaintzea da. Zergatik? Ba, oso erraza da. Altzariak eta hormak zuriak badira, beti “mihise zuri” bat izango duzu nahi duzuna nahi duzun moduan apaintzeko, eta gainera, merkeago, zorro eta dekorazio-xehetasun txiki batzuk baino ez baitituzu aldatu beharko.

Kasu honetan, adibidez, zorro nordiko alderantzikagarri soil bat erabili dugu; beraz, produktu bakar batek kolore urdinetan apaintzeko bi aukera eskaintzen dizkigu. Gainera, zorro hauek modu jasangarrian hazitako kotoiz eginda daude, hau da, ingurumena errespetatzen dute. Zer deritzozu?

Gehitu kolore-zertzeladak osagarriekin 

Lehen aipatu dugun moduan, umeentzako logela hau apaintzeko indarguneak oheko ehun-gaiak izan dira, baina urrats bat gehiago egin dezakegu, eta hautatu dugun tonua logelako gainerako txokoetara eraman, harmonia handiagoa lortzeko. Ikusi nola egin dugun:

Umeentzako logela batean alfonbra bat izatea oso baliagarria da, gela apaintzeaz eta beroa mantentzeaz gain, etxeko txikienek erosotasunez zoruan jolasteko eta zarata murrizteko ere ezin hobea baita. Hori dela eta, aukera hau aprobetxatu dugu tonu turkesak dituen honako alfonbra hau aukeratzeko. Izan ere, poliester birziklatuz eginda egoteaz aparte, logelako kolore urdinarekin primeran ematen du. Eta, zer diozu esekilekuaz? Dekorazioarekin bat egiten du, eta, gainera, oso erabilgarria da objektuak zintzilikatzeko.

Argi eta garbi dago ehun-gaiak garrantzitsuak direla, baina horiez gain, logelako gainerako objektuek ere kolorea gehi dezakete. Ohol bati esker (argazkian ikusten den bezalakoa), modu merke eta originalean jar ditzakezu erakusgai gainerako objektu horiek. Emaiezu euren logela pertsonalizatzeko aukera, inspirazioa eta motibazioa sustatzen duten objektuekin!

Nahiz eta urdina ez izan, inspirazio gisa erabil dezakezula uste dugu, umeentzako edozein logelatarako.

Izan ere, umeentzako lanpara dibertigarri hau pertsonaliza daiteke, arbelerako errotuladoreekin bertan margotu eta marraztu daitekeelako. Hortaz, zure seme-alaben logela apaintzeko eta ukitu ezberdina emateko osagarri aparta da.

Umeentzako dekorazio polita eta adimenduna

Altzari nagusiak zuriak izatearen abantaila bat ingurua nahi dugun bezala apaintzeko askatasuna dugula da, altzarien gainean jartzen ditugun objektuak barne.

Adibidez, sabai altuak badituzu, armairuen goiko aldea aprobetxa dezakezu dekoratzeko objektuak jartzeko, guk magia egiteko txanoekin egin dugun bezala. Beheko aldean, ordea, etxeko txikienaren jostailu gogokoenak jarri ditugu, beti eskura izan ditzan. Gainera, pisutsuak direnez, komenigarria da behean gordetzea istripuak saihesteko. Kasu honetan, hainbat piezaz osatuta daudenez, jostailu-kutxa praktikoetan gorde ditugu. Nahi baduzu, koloretako kutxak aukera ditzakezu, zeharrargien ordez, logelarekin bat egin dezaten.

Jostailuez ari garela, antolatuta edukitzeko aholkurik behar duzu? Orduan, ez ezazu gal bideo hau.

Ikusten duzunez, biltegiratze-soluzioak logela bat apaintzeko modu aparta dira.

Logelaren alde honetan, begi-bistan utzi ditugu leku gehien hartzen duten objektuak eta tonu urdinak dituztenak. Beste kolore batzuetako objektuak, edo, besterik gabe, gordetzeko zailak direnak, antolatzaile eta kutxetan sartu ditugu, aurreko adibidean ikus daitekeen moduan. Hala, (ia) beti logela txukun eta polit bat izango duzu. 

Beste ideia bat nahi duzu? Erabili aukeratu duzun kolorea armairuetako heldulekuetan ere, ukitu apaingarria emateko. Probatzean dago gakoa!

Jarraitu honako aholku hauei eta itxuraldatu zure seme-alabaren logela gomendio praktiko eta errazekin. Inspiratzeko ideia gehiago behar badituzu, ez galdu artikulu sorta berezi hau.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.