Nola apaindu egongela bat bi estilo ezberdinekin
Zure egongela erabat aldatu nahi duzu lan askorik egin gabe? Kolore, antolamendu eta dekorazio-osagarrien aldaketa txikiekin gela bat ezberdina nola izan daitekeen erakutsiko dizugu. Kasu honetan, izaera irmoa eta elegantea duen egongela bat kolore-sorta argiago bat daukan leku eroso eta moderno batean bihurtzen ikusiko dugu. Egongela bera dekorazio ezberdinarekin!


Kolore ilunak eta izaera nabarmena
Batzuetan, beldurra ematen digu gure etxeko dekorazioan eta altzarietan kolore ilunak erabiltzeak. Baina zergatik? Ikusi nola egongela honek izaera gogor eta dotore bat hartzen duela, ukitu «dramatiko» batekin ere. Ideala da ondo argitutako egongela bat, leihate handiak eta nortasun handia daukatenentzat.
Horma ilunek margolanei eta hormetan zintzilikatzen dugun dekorazioari agerpen handiagoa ematen laguntzen dute, eta sofa gorri-moreak, estanpaturiko kuxinekin, XXI. mendera zuzenean ekarritako estilo klasikoa du. Eta gauza da ondo ematen duela!
Egongela hau eraikitzen duten «adreilu» txikiak
Nola apaindu lehen ikusi dugun bezalako egongela bat? Hori bezalako amaiera-irudi bat sortzeko, osatzen duten pieza asko behar dira.
Alde batetik, ehun-gai beroak kolore ilun, klasiko eta estanpatuetan. Hau da: loreak edo bestelako estanpatu klasikoak kuxinetan, berde iluna edo gorri-morea edo ardoa bezalako koloreak, ehun-gai leunak, ile luzea edo belusa...
Gainerakoari dagokionez, multzoa armonizatzea lortzen duten metalak eta tonalitate neutroak. Hala, ukitu modernoagoa izango du, apaindura gutxiagorekin.
Egongela bera, estilo ezberdina
Egongela bera dela ziurtatzen dizugu, iruditzen ez duen arren! Altzari nagusien kokapena erabat aldatu dugu, kasu honetan sofa leihoaren azpian kokatuz. Honek zera gogorarazten digu: hasieran aukeratzen dugun kokapena egongelarentzat ez da beti hoberena edo bakarra. Inola ere ez!
Izendatzaile komuna horma da, beti iluna dena, baita ehun-gaietan eta dekorazioan dauden estanpatuak ere. Emaitza guztiz ezberdina den arren.
Patroiekin eta ehun-gaiekin esperimentatzea nahi diren emaitzak lortzeko
Patroiak altxor bat dira egongelan ukitu bakar bat sartu behar denean. Berriro ikusten ditugu estanpatutako alfonbrak eta kuxinak, baita lerro zuzeneko lanparak eta materialak, esaterako, metala. Egongelaren oinarriak, argazki hau aurrekoarekin konparatzen baduzu, oso antzekoak direla ikusiko duzu. Emaitza, ordea, oso ezberdina da.
Horrekin, zure egongelaren estiloari buruz hausnartzea nahi dugu. Nola alda dezakez modu erraz batean, zure estiloa mantenduz baina emaitza erabat ezberdinarekin, kokapena edo gakoak diren kolore zehatz batzuk aldatuz. Posiblea zela uste zenuen?
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.