Nola dekoratu zure etxea Gabonetako argiekin jai giroa lortzeko
Argiztapena funtsezko elementua da Gabonetako dekoraziorako, eta aurten ere halaxe izango da. Etxean denbora luzeagoa emango dugunez, ideia batzuk proposatuko dizkizugu etxea Gabonetako argiekin apaintzeko eta giro magikoa lortzeko, senideekin eta lagun minenekin goza dezazun. Ez gara, ordea, egongelaz bakarrik ari, ez. Etxeko hainbat gelatarako aukerak emango dizkizugu. Horrela, txoko guztiak beteko dituzu argiz eta zoriontasunez.
Gabonetan etxeetako fatxada eta sarrera ugari ikusten ditugu argi deigarriz apainduta, eta oso atsegin dugu, baina zer dago barruan? Bikaina den arren kaletik dabiltzanak gure etxeko Gabonetako argiekin alaitzea, eder askoa da ere gure etxeko gelak horrela apaintzea, guk geuk edo bisitan datozen senideek edo lagunek gozatzeko. Hori dela eta, aurten, pandemia dela-eta ziurrenik etxean denbora luzeagoz egongo garen honetan, bertan argien bidez jai giroa lortzera animatzen zaitugu.
Beste ezer baino lehen, nabarmendu nahi dugu hainbat aurrekontutarako aukerak ditugula, eta IKEA-n LED bonbillak bakarrik erabiltzen ditugula, energia gutxiago gastatzen dutelako eta, beraz, jasangarriagoak direlako ingurumenarentzat eta gure poltsikoentzat. Has gaitezen!
Gabonetako argiak egongelan
Litekeena da, egongelako Gabonetako argiez ari garela, Gabonetako zuhaitz argiztatu tipikoa bururatu izatea, ezta? Maite ditugun arren, oraingoan bestelako ideiak eman nahi dizkizugu, ikus dezazun ez dela beharrezkoa betiko elementuetara jotzea Gabonetako dekorazio txukuna lortzeko.
Kasu honetan, bi piezaren bidez lortu dugu: LED argi-girlanda bat eta zilar-koloreko girlanda apaingarri bat. Horiekin, bi kolore nahastu ditugu, urre- eta zilar-kolorea; gorri eta berde klasikoak ez diren arren, oso bereizgarriak dira garai honetan. Egongela nahi dugun jai giro horrekin bete dadin, gurutzatu egin ditugu, sofen gainean, hormatik hormara, gaubeilak argi ditzaten. Azken ukitu gisa, kandela batzuk ere jarri ditugu, erdiko mahaian eta mahaitxo osagarrian. Horrela, iluntzean, egongela guztia ondo argiztatuta egongo da.
Gabonetako argiak jangelan
Egongelaz gain, jantokia da Gabonetan denbora gehien ematen dugun beste guneetako bat. Horregatik, argiztapen berezia behar du zuen bazkari-afarietan xehetasunik ez galtzeko. Lehenik eta behin, sabaiko lanpara on bat mahaiaren gainean. Guk MISTERHULT hautatu dugu; izan ere, haren tamaina dela eta, ederki argiztatzen du mahai osoa. Baina hori ez da onena! Lanpara hau jasangarria da, eta hura egiteko prozesuak ingurumen aztarna oso-oso txikia utzi du, beste fabrikazio-prozesu batzuetan baztertzen den banbuaz egin baita, landarea ahal beste aprobetxatuz.
Horrez gain, hormetako batean origami-pantaila zuri bat jarri dugu, argi bero eta goxoa egiten duena, baita origami-diseinu bera txikiago duen girlanda bat ere. Biak egokiak dira lortu nahi dugun jai-giroa lortzeko. Azken ukiturako STRÅLA girlanda bat jarri dugu mahaian zehar.
Gabonetako argi 'eramangarriak'
Gabonetako argiztapenak ez du zertan estatikoa izan, etxeko gune batetik bestera mugi daiteke, irudimen pixka batekin. Adibide perfektua da orgatxo osagarri baten inguruan argi-girlanda bat jartzea , sukaldetik jantokira edo egongelara beharrezko jan-edan guztia eramateko. Elementu horrek ere ekarpena egingo dio Gabonetako dekorazioari, argiak jarriz gero. Argazkian origami-formako bat erabili dugu, baina beste diseinu askotako argi-girlandak dauzkagu (Gabonetako zuhaiztxoak, elur-malutak, loreak eta abar), bikain geldi daitezkeenak.
Gabonetako argiak logelan
Azkenik, lotarako gunea. Edo ospakizunetarako gelak bakarrik argiztatuko genituela uste zenuen? Ez, ez, lotarako orduan ere jai-giro hori mantendu nahi dugu. Egongelan zure gonbidatuentzako ohe-sofa irekitzean edo logela nagusian, ukitu hori manten dezakezu argi-girlandei esker. Horietako bat jarri leihoko mentsulan, oheburuan edo pitxer baten barruan. Gustukoen duzun lekuan! Argi-puntu horrekin Gabonak gogoan izango dituzu eguneko azken minutura arte, baita zure gonbidatuek ere.
Ideia horiek gustatu zaizkizu? Ezagutu gabon hauetan zure etxea apaintzeko beste modu batzuk, artikulu sorta honekin.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.