Balkoi bat soropilarekin apaintzeko ideiak
Ukitu natural eta fresko bat eman nahi diozu zure balkoi edo terrazari? Ikusi nola dekorazio-ideia sinple, merke eta eder honekin: soropil artifiziala. Ez ezazu gal!
Soropil artifizialaren magia
Udaberritik eta eguraldi onetik gehien gustatzen zaiguna gure balkoi eta terrazak harrotasunez erakustea eta hauetaz ahalik eta gehien gozatzea da, ezta? Aurten ukitu ezberdin bat eman nahi badiozu eta bertan igarotzen dituzun tarteak oso atseginak izan daitezen nahi baduzu, gure gomendioa giro natural bat ematea da. Horretarako, ez dago soropil artifizialarekin magia pixka bat egitea baino hoberik.
Soropil artifiziala primerakoa da kanpoko eremu txikiak apaintzeko (balkoiak eta terrazak, esaterako) modu merke eta erraz batean. Eta ederki gelditzen da! Kasu honetan, zure gainazalera doitzen diren zoruko panelak elkartu eta gehien gustatzen zaizun konbinazioan jarri besterik ez duzu. Zurezko oholak jar ditzakezu, marrazkidunak edo guk egin dugun moduan, soropildunak bakarrik.
Produktu honen abantailetako batzuk dituen bizi luzea eta itxura bikaina dira, UV izpien egonkortzaileak baititu eguzkitan denbora luzez egon arren kolorea ez galtzeko. Gainera, mantentze-lanak oso erosoak dira, erraz ken baitaiteke soropila eta zorua garbitzeko.
IKEA taldean bizimodu jasangarriago bat izateko konpromisoa hartu dugu. Beraz, produktu honen oinarria birziklatutako polipropilenozko plastikoz egina dago eta, behin higatuta, berriz birzikla daiteke, edota energia berreskuratzeko erabili.
Apaindu zure terraza edo balkoiko hormak
Landare naturalen boterea izugarri gustatzen zaigu. Hala ere, zenbait erabilera zehatzetarako, batez ere lorezaintzan oso trebeak ez bagara, ideia ona izan daiteke landare artifizialak edukitzea, merkeak izateaz gain, emaitza bikaina lortuko dugulako dekorazioari dagokionez.
Kasu honetan, zoruan jarri dugun soropil artifizialarekin giro natural hori sustatzeko, lorategi bertikal bat sortu dugu, hormetako bat berdez josiz.
Nola egin dugun? Oso erraza izan da. Landare artifizialetarako panelak erabili ditugu. "Klik" batekin, euren artean elkartzen dira eta argazkikoa bezalako egitura eder bat sortzen dute. Zoruaren kasuan bezala, panel hauek ez dute mantentze-lan handirik behar (zapi heze batekin garbi daitezke) eta asko irauten dutenez, oso erosoak dira.
Zatirik onena, aurreko atalean bezala, produktu honetaz harro egon gaitezkeela da, aukera merke, eder eta jasangarri bat baita! Landarea birziklatutako poliesterrez egina dago % 100ean eta egitura, birziklatutako polipropilenozko plastikoz. Horrela, plazer bat da balkoia apaintzea, ezta?
Gehitu landare naturalak
Ezin izan dugu eragotzi, balkoi honek landare naturalak behar ditu bai ala bai. Gauza batzuk ordezkaezinak dira. Landare naturalei esker, kanpoko edozein espazio apaintzeaz eta ukitu alai eta xarmagarri bat emateaz gain, giroa freska dezakegu, eta espazio fresko batez gozatu (eskertzekoa, batez ere udaran).
Balkoi edo terraza txiki bat landare naturalekin apaintzeko aukera ezberdinak dituzu: hosto ederrak dituen landare bat duten loreontzi handiak, euskarri berezi batekin barandan zintzilikatzeko loreontzi txikiak… Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, guk jartzen duzun landare edo lore mota kontuan hartzea gomendatzen dizugu. Saiatu eguzkia eta tenperatura altuak jasaten dituen landare bat aukeratzen, denboraldi osoan zehar iraun diezazun.
Terraza orok behar dituen altzari eta osagarriak
Kanpoko espazio orok, txikia izanik ere, altzari eta osagarri sorta bat behar du bikaina izateko eta benetan atsegina eta funtzionala izateko. Balkoi edo terraza txikietarako, ez dago erabilera anitzeko kanpoko altzari erresistenteen sorta bat bezalakorik. Une hau aprobetxatu nahi dugu balkoi honetakoak erakusteko!
Balkoian mokadu bat jateaz gozatzen duten pertsona horietako bat bazara edo laborantza-eremu txiki bat baduzu, kanpoko armairu bat ezinbestekoa izango da zure egunerokotasunerako. Bertan nahi dituzun objektu guztiak gorde ditzakezu: mahai-zapiak, oinarrizko mahai-tresna sorta bat zure aire libreko bazkari eta afarietarako edo tresnak eta zure landareetarako loreontziak. Kasu honetan, tonu beixak dituen armairu bat jarri dugu, eta atzean, zurezko panel erabilgarri bat.
Balkoiko edo terrazako bazkari eta afariez ari garela, ez dago orgatxo gurpildun bat bezalakorik zure oturuntzetan behar duzun guztia bertan eramateko. Horrela, ez duzu hainbeste mugitu beharko eta dena eskura edukiko duzu, espazio asko hartu gabe. Armairuak bezala, osagarri honek hainbat erabilera izan ditzake. Nola lagun diezazukeen pentsatu besterik ez duzu.
Azkenik, edozein egoeratara egokitzen diren soluzio adimendunak bilatzen ditugu eta, kasu honetan, espazio asko hartzen ez dutenak. Horretarako, kanpoko altzari tolesgarriak aukera ezin hobea dira; aulkiak edo mahaiak, adibidez. Altzari hauek aukerarik onena dira zure balkoi edo terrazari etekin handiena ateratzeko, gainera, jende gehiago gonbidatzeko aukera eskaintzen dizutelako, egoerak hala eskatuko balu.
Zer iruditu zaizu? Urrats gutxi batzuekin xarma naturala duen eta funtzionala den balkoi soropildun bat lortu dugu. Zure kanpoko espaziorako ideia gehiago nahi badituzu, ezin duzu ideien eta dekorazio- eta txukuntasun-gomendioen atal berezi hau galdu.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.