Saltatu

Nola zaindu barruko landareak: aholkuak eta trikimailuak

Barruko landareek gure etxeari kolore eta bizitasun ukitu bat ematen laguntzen gaituzte. Baina hori baino askoz gehiago dira: etxeko gelak naturara hurbiltzeko aukera ematen digute, baita lasaitasuna, bake- eta armonia-sentsazioa ere, beste elementu batekin lortuko ez genukeen bezala. Baina guzti hori errealitate bihurtzeko, mainaz eta arduraz zaindu behar ditugu, ideiarik ez dugunean ere. Horregatik, barruko landareak zaintzeko aholkuak ematen dizkizugu zehatz-mehatz jarrai ditzazun landareak bizitasun handiarekin mantentzeko, lehen egunean bezala.

1. Zure etxeko argia kontuan izan behar duzu 

Zure espazioetara zein landare egokitzen den jakiteko, kontuan hartu etxean duzun eguzki-argia. Gure landareek etiketak dituzte itzala, zeharkako argia edo eguzki-argi zuzena behar duten adierazteko. Barrukoak edo kanpokoak diren eta behar duten tenperaturak ere adierazten dituzte. 

Gure webgunean, «materialak eta zaintza» atalean topatuko duzu informazio hori; horregatik, landareren bat eskuratu aurretik informazioa lasai irakurtzea gomendatzen dizugu, landarea ondo aukera dezazun

Etxeko gela bakoitzean argia desberdina bada, landare desberdinak jarri ahalko dituzu: argi gehiago edo zuzenagoa behar dutenak, espazio argitsuenetan, eta horrenbeste behar ez dutenak, etxeko beste txoko ilunagoetan. Modu horretara, askotariko landareak izango dituzu eta emaitza askoz deigarriagoa izango da. 

2. Utzi landareak espaziora eta lurrera egokitzen

Aurreko atalean esan dugun moduan, informatzeaz gain, funtsezkoa da landareei begiratzea zer behar duten jakiteko: ur gehiago, toki gehiago, argi gehiago… Ondo begiratzen baduzu, behar dutena esateko «hitz egiten» dutela jabetuko zara.

Egia da, kasu gehienetan, lehenengo urtean zehar ez direla birlandatu behar; beraz, dauden bezala utz ditzakezu eta ez da beharrezkoa izango loreontzi handi batean jartzea, leku gehiago izan dezaten. Baina alda dezakezu kanpoko loreontzia zure etxeari kolorea eta estiloa ere eman diezaion.

Noski, kokatu beti plater bat loreontziaren beheko aldean, gehiegizko ura drainatzen laguntzen baitu.

Urtebete pasatutakoan, edo espazio gehiago behar dutela ikusten duzunean, birlandaketa egiteko unea izango da. Artikulu honetan urratsez urrats azalduko dizugu landareak nola birlandatu; ikusiko duzu, dirudiena baino askoz errazagoa da. 

Beste trikimailu bat? Are bizitasun handiagoa eman nahi badiezu, erabili ongarri bat zure zaintza-ohituretan; esaterako, VÄXER, zeinak sendoago eta osasuntsuago hazten lagunduko dieten nutrienteak baititu. Ongarri hori batez ere udaberrian eta udan erabiltzea gomendatzen dizugu; hau da, hazteko garaian.

3. Ureztatze-maiztasuna landare motaren araberakoa da

Landare bat noiz ureztatu behar duzun jakiteko trikimailu bat jakin nahi duzu? Lurra ukitzen baduzu eta hatzean itsasten bazaizu, ez ureztatu! Oraindik nahiko heze dago.

Landareak IKEA-n erosten badituzu, gure etiketek tanta batzuk dituzte gida gisa: tanta bakarra badago, horrek astean behin edo bizpahiru astean behin ureztatu behar dela esan nahi du. Bi tanta badaude, astean behin edo birritan ureztatu behar da (ez utzi loreontzian ura gelditzen). Era irudiak 3 tanta baditu, bi edo hiru aldiz asteann (ez utzi lurra lehortzen).

Oraindik zalantzarik baduzu, CHILIPULVER landareetarako hezetasun sentsorea erabil dezakezu. Lurrean jartzen da eta, landarea ureztatu behar bada, argi urdin bat piztuko zaio. 

Erabat ahatz zaitezke landareez eta landareak ureztatzen dituzten loreontziak eros ditzakezu: zure ordez egingo dute lana. Hala ere, landareak zaintzeak, ureztatzeak eta mimatzeak lasaitasun handia eman diezazuke eta zure zaletasun gogokoenean bihur daiteke. Zure bizitzan une lasaiagoen bila bazabiltza eta estresetik ihes egin nahi baduzu, ez egin zalantzarik! Ziur lorezaintzak buru-bakea lortzen lagunduko dizula. 

4. Landare artifizialak: esfortzurik gabe bazterrak beti berde mantentzeko

Bukatzen ari gara. Barruko landareekin amore eman baduzu, zaintzeko astirik ez baduzu edo, besterik gabe, lehen egunean bezain ondo mantenduko den lorategi bertikal bat nahi baduzu, beharbada hauxe duzu landare artifizialetara pasatzeko unea.

Landare artifizialek beti itxura freskoa dute eta ez dira hiltzen; beraz, sormena erabil dezakezu dekorazio natural zirraragarria sortzeko. Gainera, armairu ireki eta landare-panel karratuei esker, lorategi bertikala oso erraz sortzeko gai izango zara.

Gure aholkua? Kontuan izan zure etxeko dekorazioa landare artifizialak aukeratzeko eta konbinatzeko orduan. Hori bai, ez izan kontrasteak sortzeko beldurrik, zure etxeko estiloa bakarra eta berezia egin baitezakete. 

Beste aukera bat, jakina, bi landare motak konbinatzea da, naturalak eta artifizialak, bilatzen duzun dekorazio naturala lor dezazun, denbora gehiegirik eskaini gabe. Animatzen bazara eta gaiaz gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen interesa dakizkizukeen landareen zaintzari buruzko artikulu batzuk. 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.