Saltatu

Logela lasaigarri bat lortzeko 6 ideia

Badira logela lasaigarri batean ezinbestekoak diren gauzak, eta garrantzitsuenetako bat ordena da. Ordenarik gabe ezinezkoa da lasaitzea, ez logelan eta etxeko beste edozein txokotan ere. Hain zuzen ere, gure gelan, gure logelan, aurkitu behar dugu gehien bake hori. Horregatik nahi dugu sekulako lasaitasuna transmititzen duen eta zeurean efektu bera lortzen lagunduko digun logela hau gurekin ikus dezazun.

Lasaitasuna eta atsedena benetakoak izango dira, aholku hauek betetzen badituzu.

1. Garrantzitsuena: ohea

 

Ohe on bat gabe logela lasaigarri bat lor daitekeela uste duzu? Bada, ez! Horregatik, gure gomendioa kalitatezko lastaira batean inbertitzea da. Material naturalek, kotoia, latexa eta artilea, adibidez, erosotasun gehiago ematen dute eta tenperatura bera mantentzen dute lo atsegina eskaintzeko.

Ohearen egitura ere oso garrantzitsua da. Adibidez, tratatu gabeko zur trinkozkoak betiko dira, materiala iraunkorra eta berriztagarria baita, eta behar denean margotu daitekeelako. Nahiago baduzu, kanape bat aukera dezakezu, ezkutuko biltoki piloa emango dizu.

Lastaira nola aukeratu nola jakin nahi baduzu, ez galdu:

2. Ohe azpian ezkutatutako biltokia

 

Atentzio gehiegi ematen ez duen eta ohe azpian gordetzen duzuna ezkutatzen duen puntu fokala sortzeko, hegal bat jostea bururatu zaigu gortinekin edo oihal zaharrekin. Ez al da ongi geratzen? Biltokia behar-beharrezkoa da edozein logelatan eta, lor dezakegun guztia “gutxi” izango da. Horregatik, kanaperik ez baduzu, aukera hoberena ohe azpian dena txukun-txukun edukitzen lagunduko dizuten biltegiratzeko kaxak eta poltsak aukeratzea da, ohe azpia ordenatuta eta gordetako gauzak hautsik gabe edukiko dituzulako.

3. Gainazalak antolatzeko kaxak

 

Kaxa eta poltsa horiek ez dira egokiak ohe azpian jartzeko soilik, altzarien gainean uzten ditugun gauzatxo horiek antolatzeko ere apartak dira, adibidez, gau-mahaian uzten ditugunak. Kasu honetan, adibidez, gau-mahaiak landareekin ere dekoratuta dauden banku txikiak dira, eta tonu berdeetakoak aukeratu ditugu guztiak elkarrekin ezin hobeto emateko. Kaxa horietan bestela “sakabanatuta” egon ohi diren gauzak sar ditzakezu, besteak beste, mototsak lotzekoak, aurikularrak eta belarrietako tapoiak. 

4. Zein oherako arropa aukeratu

 

Oherako arropa ezinbestekoa da nahi dugun logela lasaigarri hori lortzeko. Izan ere, ezinezkoa baita hobean gustura egotea, ongi transpiratzen ez badu, zakarra bada edo oso higatua badago… Bazenekien liho ekologikozko eta lyocell-ezko oherako arropak fresko eta lehor mantentzen laguntzen dizula udako gauetan? Gainera, koloreak ere garrantzitsuak dira: aukeratu tonu argiak, hala nola zuria, beixa edo pastel-koloreak.

5. Leku harmoniko, atsegin eta zabala

 

Hormetan eta banaketan, gutxiago gehiago da. Gama kromatiko batera mugatu zaitez; adibidez, beix neutroak eta berde lasaigarriak. Kolore berea erabili ezazu horma guztietan, eta erakutsi nahi dituzun apaingarriekin hautakorra izan zaitez. Era simetrikoan pentsa ezazu, eta binaka; ez dago hori baino gauza lasaigarriagorik logela baterako.

Landare naturalak eta adaxka lehorrak jar itzazu airea garbitzeko eta tokiari ukitu berdea emateko. Horman margotutako kako-altzariak munta itzazu (batzuk besteen aurrean) gustukoen dituzun objektu batzuk zintzilikatzeko, eta arropa (eta planeta) aireztatuz zaintzeko, beharrezkoa ez bada ez duzulako garbitu behar.

6. Atera etekin handiena espazioari biltokiak egiteko

 

Hormari atera etekin handiena pertsonalizatu, berrantolatu eta berrerabili dezakezun apal eta barrekin egindako biltokia jarriz. Gauzak antolatuta badauzkazu, azkar aurkituko dituzu eta oharkabean lasaituko zara. Izan ere, zein estresagarri izan ohi den zerbaiten bila hasi eta aurkitzen ez duzunean. Ez da hala? Horregatik, soluzio honi aparta deritzogu: komoda modernoen lerroa, gauza guztiak ondo antolatuta eta hautsik gabe izateko, eta gainera espazioari harmonia ematen diona.

Kuxinak eta etxean egindako lastairatxoa dauzkan txoko erosoa, irakurtzeko edo goizeko kafea hartzeko ezin hobea dena, batez ere leiho baten edo LED bonbillak dituen (energia gutxiago kontsumitzen baitute) lanpara baten ondoan badago. Gortinak erabili itzazu momentua bizitzea garrantzitsua dela gogoratzeko, eta ez pilatu gauzarik. Bakea aurkituko duzu!

Eta logela lasai horretarako inspirazio gehiago behar baduzu, ez galdu bideo hau:

Eta irakurri artikulu hauek sin falta:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.