Nola gorde neguko arropa era seguruan
Udaberria ate joka dugu, eta, pixkanaka, negu hotza agurtzen hasi gara. Armairu-aldaketa al da nabari den hori? Kapak kentzeko garaia da! Hona hemen neguko arropa modu egokian gordetzeko trikimailuak. Begira zeinen ordenatuta dagoen dena!
Beroa nabari da dagoeneko, eta, guztiz iritsi ez den arren, arropa lodi eta pisutsuenak gordetzen has zaitezke, freskoagoak ateratzeko. Berdin dio arropak ohe azpian edo garajean biltzen dituzun. Artikulu honetan, neguko arropa eta kirol-materiala modu seguruan gordetzeko libre duzun edozein espazio erabiltzen erakutsiko dizugu. Lehen aholku bat? Aukeratu ondo gauza eta leku bakoitzerako kutxa mota. Horrela beren horretan eta egoera onean mantenduko dituzu zure jantziak datorren urteko negura arte. Gehiago dugu esateko!
Armairua
Gutako askorentzat, armairua bakarrik dugu gauzak biltegiratzeko eta, horregatik, oso garrantzitsua da modu eraginkorrean erabiltzea.
Goiko apala, esaterako, aprobetxatu daitekeen guneetako bat da; izan ere, espazio estra asko eman diezazuke biltegiratzeko. Arropa hor gorde dezakezu (ondo tolestuta, betiere) kartoizko edo oihalezko kutxetan, artilearen moduko zuntz naturaletarako aireztapen egokia eskaintzen baitute. Eta, gainera, arropa tiraderetan gorde behar baduzu, ondo baino hobeto etorriko zaizu biltegiratzeko poltsa transpiragarriak izatea, zure arropek aireztapen egokia izango baitute, eta hautsetik eta zikinkeriatik babestuko dituelako.
Nahi al duzu osagarri txikiagoetarako trikimailu bat? Kapelen edo eskularruen moduko jantziak gorde behar badituzu, plastikozko poltsa antolatzaile txikiagoak bezalakorik ez dago. Bikainak dira kutxetan gordetzeko eta berriz behar dituzuenean aurkitzeko eta paketea desegiteko.
Gure partetik beste aholku bat: gehitu izpiliku apur bat edo zedro-puskak sits gogaikarriak urrun izateko. Gainera, usain atsegina utziko du!
Ohe azpian
Biltegiratze-toki gutxi duzunean, ez gaitzetsi ohe azpiko toki osagarri hori. Gehitu kutxa pare bat edo oso sakonak ez diren tiraderak (gurpilak badituzte, are hobeto) eta bete arropaz banako biltegiratzeko poltsetan (paperezko poltsa handiak ere erabil ditzakezu horretarako). Oinetakoak jartzeko toki egokia ere bada.
Are gehiago, ohe azpiko espazioa bikaina da jantzi handienak edo beste leku batzuetan sartzen ez direnak biltegiratzeko. Adibidez, toki gehiago hartzen duten nordikoaren betegarria, kuxinak eta gainerako oherako arropa jartzeko bikaina da. Oinetakoentzako toki perfektua ere bada!
Hori bai, denbora luzez kutxetan sartu baino lehen, garbitu edo eraman arropa tindategira, garbitu eta desinfektatu ondo zure oinetakoak eta jarri orkoi bat forma gal ez dezaten.
Ganbara
Zalantzarik gabe, ganbaretan toki asko da. Beraz, aprobetxatu eta bilatu plastikozko kutxa handiak, bata bestearen gainean behar adina pilatzeko. Oso egokiak dira gune hezeetarako eta, gardenak direnez, barruan zer dagoen ikusi ahal izango duzu pila desegin eta barruan arakatzen ibili beharrean.
Etiketatu gardenak ez diren kutxak, barruan zer duten adieraziz. Barra bat eta arropa sartzeko plastikozko zorroak oso egokiak dira tolestu nahi ez dituzun jantziak gordetzeko eta, gainera, orbainetatik, hautsetik eta hezetasunetik babestuko ditu.
Jantzigela
Toki txikiagoa da, armairu baten tankerakoa, eta modu estrategikoagoan pentsatu behar da. Ez dago guztia kutxetan gorde beharrik. Zure armairuan nahikoa leku baduzu, zintzilikatu artikulu hauskorrenak arropa sartzeko poltsatan eta jar itzazu barraren amaieran. Goian, poltsa txikiagoak, kapelak, eskularruak eta bufandak gorde ditzakezu oihalezko saski handietan.
Saskien material naturalak transpiragarriak dira; besterik gabe, jarri osagarriak kotoizko poltsetan edo burko-zorro garbietan, eta sartu zedro- edo izpiliku-bloke batzuk, sitsen eta beste zomorro batzuen aurka.
Garajea
Neguko kirol ekipamendu pisutsuena gordetzeko tokia da hau. Gehitu apal zurrun batzuk bolumen handiagoa duten elementuak jartzeko; adibidez, eskiatzeko botak eta izotz-irristailuak, baita arropa-kutxak eta beste gai batzuk ere.
Zintzilikatu kako handiak gauza luzeagoak zintzilikatzeko (besteak beste, hockeyko makilak edo eskiatzeko makilak), eta barra bat berokiak eta neguko beste arropa batzuk zintzilikatzeko. Aukeratu plastiko gogorreko kutxak biltegiratzeko eta arropa sartzeko poltsak eta zorroak. Onenak dira zikinkeria eta hezetasuna urrun izateko.
Jarraitu aholku hauei eta gorde neguko arropa amen batean, zure arropak ondo gorderik uzten dituzulako segurtasunez. Bada, armairuan leku bat egin dugula, berriz antolatzea ez legoke gaizki, ezta? Hona hemen armairua di-da batean antolatzeko trikimailu batzuk:

Zer deritzozu? Segi ordenari eta biltegiratzeari buruzko aholku hauetan inspiratzen eta gozatu etxe ordenatu eta praktikoaz.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.