Saltatu

Harritu itzazu besteak zure asteko menuekin eta jan osasuntsu egunero

Lanera tuperra eramatea ohitura osasungarri bat da hainbat arrazoirengatik. Dirua aurrezten duzu, modu osasuntsuagoan jaten duzu eta sukaldea garbi eta txukun mantentzen da aste osoan zehar. Oraindik ere aitzakiak bilatzen dituzu hori ez egiteko? Jarraitu irakurtzen haiek ahazteko.

Ba al dakizu zer den Batchcooking-a?

Hauxe da: asteburuaren zati bat edo hobeto datorkizun eguna erabiltzea hainbat otordu edo osagai prestatzeko, zeinak balioko dizuten astearen gainerako egunetan jango duzuna antolatzeko. Erraza ematen du, ez da hala?

Metodo horri esker, ez duzu janaria etxera eskatu beharko, ez eta hainbatetan salbatu zaituzten izkinako tabernako sandwich edo pintxoak baliatu beharko.

Lanera menu osasuntsu eta gozoak eramatea posible da. Hasteko, pentsa ezazu zer prestatuko duzun etxean dituzun osagaiak kontuan hartuta, eta egin erosketa-zerrenda bat behar duzunarekin. Horrela, supermerkatuan ez duzu denborarik galduko zer erosi behar duzun pentsatzen, eta errazagoa izango da hain osasuntsuak ez diren mokaduak erosteko tentazioari aurre egitea. Gainera, erosketa-zerrendak abantaila jasangarri bat dakar: elikagaiak ez dira iraungiko ez dizulako kontsumitzeko denbora eman, horrenbestez, dirua aurreztuko duzu eta hondakinak murriztuko dituzu.

Gauza sinpleak prestatzen has zaitezke, elkarrekin ondo konbinatzen dutenak, esaterako: arroz errazioak, lekale egosiak edo potajean, barazkiak (lekak, azak eta brokolia, besteak beste) edo koilararekin jateko platerak (kuiatxo-krema, adibidez). Denak erraz izoztu daitezke, bai eta elkarrekin konbinatu ere, entsaladak eta plater konplexuagoak egiteko.

Antolatu zure hozkailua!

 

Prestatu duzuna noiz kontsumituko duzun arabera (astearen hasieran edo bukaeran), hozkailuan edo izozkailuan gorde beharko duzu. Antolatu zure tuperrak eta kontuan hartu, adibidez, 365+ sortaren barruan plastikozko eta kristalezko aukerak topatuko dituzula. Plastikozkoek ez daukate Bisfenol A (BPA izenez ere ezaguna), beraz, segurua da horiekin janaria mikrouhin-labean berotzea. Plastikoa iraunkorra da, eta ez da erraztasunez deformatzen edo tindatzen. Gainera, bata bestearen gainean gorde daitezke. Kristalezkoek silikonazko estalkia dute, hermetikoki ixten dira eta labean zein izozkailuan sar daitezke. Bai ontzia bera, bai estalkia, gardenak dira, hortaz, bilatzen zabiltzana azkar aurkituko duzu, edonon dagoela ere. Lasagna bat prestatu eta izoztu dezakezu; horrela, jan nahi duzunean, ontzia atera eta labean sartu besterik ez duzu egin beharko.

Listu-jarioan utzi zaitugu, ezta?

Plater bakoitza bereizten baduzu eta tuperretan antolatzen baduzu, otordu oso eta elikagarriak lortuko dituzu egunero mikrouhin-labearekin. Gainera, planifikatuta eta bereizita egongo direnez, ez dituzu errazio handiegiak jango.

Kristalezko potoak

 

Kristalezko poto bat ere aukera ona da janaria etxetik kanpo eramateko. Hutsik dauden ontziak berrerabiltzeko modu jasangarria izateaz gain, modan dago kristalezko potoetan gosaltzea! Nahastu zure esne edo jogurt gogokoena olo-malutekin edo chia-haziekin, fruta-zatiekin eta fruitu lehor-kremarekin, utzi gauean zehar egonkortzen eta... voilá! Hatzak miazkatzeko moduko gosari bat, bi minututan egina eta eramateko prest.

Ontziratu gabeko elikagai lehorrak gordetzeko ere aproposak dira. Horrela, zure erosketa jasangarriagoa izango da, jaki-tokia antolatuago izango duzu eta begi-kolpe batez jakingo duzu zer osagai daukazun edo zeintzuk falta diren asteko menua prestatzeko.

Ez galdu denborarik

 

Ba al zenekien espainiarren ia erdiak zeozer galtzen duela etxean astean behin gutxienez?

Aurretik aipatu bezala, ordena berebizikoa da denborarik ez galtzeko behar ditugun gauzak bilatzen.

Batchcooking-ari eta asteko menuei buruz ari garenez, ezin gara tuperren antolaketaz ahaztu. Etxeko antolaketari dagokionez, buruhauste handienak sortzen dituen gaietako bat da, bai eta, agian, zure aitzakiarik gogokoena ere, janaria prestatu behar ez izateko.

Ez da erokeria bat tuperrak tiradera edo armairu baxu batean ordenatzeko aholkatzea, VARIERA batean, esaterako.

Dena eskura eta erabiltzeko prest izango duzu!

Pentsatu lantokira janaria eramateko sistema praktiko batean. Tontakeria iruditu arren, goizeko presak direla eta baliteke tuperra hozkailuan ahaztuta uztea. Zure kasua bada, janari-zorroa sarrerako esekitokian utz dezakezu, berokiaren ondoan; edo ohar bat jar dezakezu atearen ondoan edo hozkailuan.

Apuntatu duzu? Has zaitez prestatzen eta konbinatzen errazak diren elikagaiekin errazagoa izan dadin, eta gozatu janariaz etxetik kanpo zaudenean ere! 

Apuntatu duzu? Zure burua antolatzen hastea errazagoa izan dadin, hona hemen pare bat artikulu errezeta sinpleak (eta gozoak) egiteko ideiekin, lanera eraman ditzazun. 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero, ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, indargabetu egiten dira IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea.