Egongelarako koloreak: ideiak eta inspirazioa
Ez dago egongelen ideiak eta irudiak ikustea bezalakorik egongelarako koloreetan inspiratzeko. Hori dela eta, IKEA-n lanari ekin diogu egongelarako altzari eta koloreen konbinazio mordoa erakusteko.
Gakoa da gustukoen dituzun koloreak eta elementu guztiak (sofak, mahaiak, lanparak, alfonbrak…) konbinatzen jakitea.
Entzun IKEA-ko barne-diseinatzaile María Martínen hitzak, egongela dekoratzeko aholkuak dakarzkigu eta.



Bideoa: Nola dekoratu egongela 6 urratsetan
Aukeratu egongelan gailenduko den kolorea eta gehitu kontrako koloreen espektroko ukituak. Ahalegindu kolore gehiegi ez konbinatzen, bestela emaitza kaotikoa izango da.”
Jenny Gyllensten, barne-diseinatzailea.
IKEA-n makina bat proposamen ditugu nahi duzun egongela sortzeko. Jar zaitez eroso, imajina ditzakezun egongelarako kolore guztiak ikusiko ditugu. Aurkitu zure ametsetako egongela!
1. Egongela zuria
Egongela zuria huts egiten ez duen klasikoa da, eta beti modan dagoena.
Horma zuriak oso ongi geratzen dira diseinu dotoreetan, industrialetan eta itsas ukitua dutenetan.
Egongela honen kasuan, zuriak altzari eta zoru ilunekin kontrastatzen du, eta apalategiak, aulkiak eta saskiek ukitu naturala ematen diote.
Beste adibide bat itxura industrialeko egongela hau da. Kasu honetan, zorua argia da eta protagonismo guztia altzariek dute.
Kresal usaina dario zuntz naturalez dekoratutako egongela zuri honi. Sofa ere zuria da, eta oreka eta bakea ematen dizkio egongelari. Lo-kuluxka bat egingo dugu?
Egongela alaia eta estanpatu koloretsuz betea marrazteko mihisea ere izan daiteke egongela zuria.
2. Egongela gris-zuria
Horma gris-zuriak dituen egongela da kolore guztien artean dotoreena, baketsuena eta hitz goxo gehien jasotzen dituenetako bat. Bere proposamenak oso malguak dira, eta ongi funtzionatzen du altzari pila batekin.
Egongela gris-zuri honen kasuan, zama guztia sofa zuriak du, ongi merezitako atsedena hartzeko gonbidapen argia.
3. Egongela grisa
Egongelarako proposatutako koloreen artean ezin da falta grisa. Honelako gris argi bat aukeratzen baduzu, protagonismoa eman diezaiekezu zure artelanei.
4. Egongela beixa
Ez baduzu deskuidatu nahi, egongela beixa bide ziurra da. Horma eta altzari beixak oso ongi geratzen dira altzarietako edo alfonbretako gorriekin, egongela honetan bezala.
Beixa material naturaletan dago, eta honen moduko egongela atseginak sortu ahal dira.
5. Egongela laranja
Berotasuna eta energia dira egongela laranja baten nortasun-ezaugarriak. Laranja oso ongi geratzen da alfonbraren kolore urdinekin, egongela honetan bezala.
6. Egongela gorria
Gorria zure egongelako kolore nagusia izan daiteke, edo esklusibo egiteko ukitu berezi hori eman diezaioke. Hori dela eta, IKEA-k egongela gorrietan altzariak, dekorazioa eta osagarriak erabiltzea proposatzen dizu, bi adibide hauetan bezala.
7. Egongela berdea
Berdea esperantzaren kolorea da, eta zure egongela berdea oso lasaia eta barea izango da, baldin eta altzari berdeak kolore bereko hormekin konbinatzea erabakitzen baduzu.
Baina ez baduzu kolore bakarrarekin geratu nahi, berdea xehetasunetan erabil dezakezu, adibidez, sofan, zure nortasuna azpimarratzeko.
8. Egongela urdina
Egongela urdina oso moldaerraza da eta oso ongi geratzen da kolore neutroekin edo pastelekin, irudiko egongela honetan ikus daitekeen moduan.
Baina urdina oso ongi geratzen da ere altzari ilunekin eta dekorazio soil eta denboragabearekin.
9. Egongela beltza
Egongela beltza oso zirraragarria da, baina kolore neutroa denez, oso ongi geratzen da aukeratzen dituzun altzariekin, eta mihise aparta da haren gainean dekoratzeko.
Jantzi egongela iluna kolore naturaleko sofa batekin, eta harritu gonbidatuak.
Espero dugu ideia hauek guztiak lagungarriak izatea zure egongelan gailenduko den kolorea aukeratzeko. Inspirazio gehiago behar izanez gero, gogoratu adibide gehiago dituzula gure egongelen galerian.