Eduki nagusira joan
IKEA-ren DEKORERA bilduma mugatua

Pertsonalizatu etxea DEKORERA bilduma mugatuarekin

Denboraldi honetan, XVII. mendeko Herbehereetako margolarietan oinarritu gara: Rembrandt, Vermeer eta Hals, estilo malenkoniatsua eta Eskandinaviako artisautza tradizionala batzen dituen bilduma sortzeko. Zein izan den emaitza? Etxe oso dotore eta atsegina.

Egunak laburtzen doaz eta gorputzak etxean denbora gehiago pasatzea eskatzen digu, hotzetik aldenduko gaituen plan atsegin eta lasaigarriak eginez. Urtaro honek sortzen duen malenkonia-sentsazio horretan oinarrituta, DEKORERA diseinatu dugu, artista horiek erabiltzen zituzten tonu sakonak eta aberatsak, haien estiloa eta artisautza tradizionala konbinatzen dituzten ehungaien eta osagarrien bilduma. Ikus dezagun!

DEKORERA bildumako dekorazio-osagarriak

Natura hiletik ateratako dekorazioa

Natura hila izan zen inspiratu garen Herbehereetako artista horiek landu zuten gai nagusietako bat, eta beraz, ezinbestekoa zen gure bildumak natura hil horrekin lotutako elementuak izatea.

Txoko txiki honi goxotasuna emateko, adibidez, DEKORERA argimutil dotore hauetan kandelak jartzean datza gakoa. Iluntzen duenean, piztu eta lortu nahi dugun giro goxo hori lortuko dugulako. Azken ukitua? Natura iradokitzen duten dekoratzeko elementu pare bat.

Koloretako DEKORERA tapakiak eta kuxinak

Kolore-ukitu bat ematen duten ehungaiak

 

Margolari horiek tonu nahiko ilunak erabiltzen zituztenez, ehungaiekin kontrasteak sortzea erabaki dugu erabiltzen zituzten kolore-paletarekin (grisa, berdea eta marroi ilunak) bat datozen beste kolore deigarri eta distiratsuago batzuekin; adibidez, arrosa, zuria edo urdin berdexka. Eta gainera, estanpatu geometrikoak ere gehitu ditugu.

Horrela, estiloa berritu, soiltasuna kendu eta gelari argia emango diogu. Tapaki eta kuxin horiek oso egokiak dira logelarako nahiz egongelarako, ziurrenik arratsalde-pasa ugari egingo dituzulako uzkurtuta irakurtzen, infusio bero bat hartzen edo elkarrizketa interesgarri batez gozatzen.

Dotorezia darien ehungaiak

 

Etxeko gela baterako ehunezko osagarri soilagoak nahi badituzu, DEKORERA bildumak aukera gehiago eskaintzen dizkizu. Adibidez, gela goitik behera aldatuko duten belus granate eta urre-koloreko kuxin hauek. Guk STRANDMON besaulki baten gainean jarri dugu eta, aldaketa txiki horrekin, estilo sofistikatu eta erabat berritua lortu dugu.

Osatzeko, bildumako tonu berdeak dituen alfonbra marraduna jarri dugu besaulkiaren azpian. Litsak dituen ehun horrek oso elementu atsegina egiten du negurako.

DEKORERA bildumako Neska perlarekin eta Gioconda erretiluak

Maisulanetan inspiratutako erretiluak

 

Etxea arte-galeria bihur dezakezu erretilu hauekin. Ezagutzen dituzu? Bai, bai, diseinu hauek ziurrenik ezagunak egiten zaizkizun Vermeerren eta Da Vinciren bi margo ezagunei egiten diete erreferentzia: Neska perlarekin eta Gioconda. Hori bai, jatorrizkoak baino askoz merkeagoak dira.

Genioen moduan, erretiluak dira, eta beraz, erabilera hori eman diezaiekezu, edo dekoratzeko elementu bihur ditzakezu, guk egin dugun moduan. Zuk aukeratu! Hori bai, ezin da ukatu etxeari emango dioten dotorezia-puntu gehigarria.

DEKORERA baxera zuria

Landa-estiloko baxera, baina denboragabea

 

Sukalderako, DEKORERA bilduma mugatuan forma borobildu eta leunak aukeratu ditugu, Europa iparraldeko artisautzan eta teknika tradizionaletan oinarritutako katiluetan, pitxerretan eta loreontzietan. Erabilera askoko baxera honetan argi geratzen da estilo batzuk beti boladan egoten direla, eta duela hainbat mendetako landa-eremuko familia baten mahaian aurki zitekeela, edota zurean.

Hoberena? Zuria denez, oso ongi geratuko dela edozein mahai-zapirekin eta etekin handia atera ahal izango diozu estilo desberdinekin bat datorrelako. Beraz, geroago dekorazioari ukitu batzuk eman nahi dizkiozunean, ez duzu goitik behera aldatu beharko.

Eta hauek dira gure DEKORERA edizio mugatua osatzen duten elementu guztiak, dotoreziaz eta soiltasunez beteak. Zein gustatu zaizkizu? Dena dela, denboraldi honetan etxeko dekorazioari beste ukitu bat emateko inspiratzen jarraitu nahi baduzu, hona hemen interesa dakizkizukeen beste artikulu batzuk.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.