Bainugela zulorik egin gabe berritzeko eta antolatzeko soluzioak
Bainugelan leku gehiago behar duzu, baina ez duzu horman zulorik egin nahi? Bila zabiltzan hori daukagu! Berritu bainugelaren itxura eta egin erabat funtzional eta praktiko antolatzeko eta biltegiratzeko soluzio hauekin. Ezagutu bentosadun gure osagarri-lerro merkea, eta esan agur zulagailuari!
Zulagailurik gabeko brikolajea
Bainugelan objektu eta osagarri mordoa pilatzen da. Horregatik, antolaketa on bat edukitzea funtsezkoa da erabat funtzionala izateko eta gure eguneroko garbiketan eta higiene pertsonalean laguntzeko.
Baina, zer egin bainugela txikia dugunean eta, gainera, kakoak edo ordenarekin lagunduko diguten beste osagarri batzuk jartzeko ezin dugunean (edo ez dugunean nahi) hormako lauzetan zulorik egin? Guk aukera oso erraz, polit eta merkea proposatzen dizugu.
Bentosadun bainugelako osagarriak ezin hobeak dira zulagailurik ez erabiltzeko eta gune zail eta hauskorrak ez zulatzeko (lauzak, esaterako). Horrela, ez da lauzarik hondatuko edo zartatuko. Horregatik, gure serie eraginkorrena aurkeztu nahi dizugu, TISKEN.
Bentosadun objektuekin, TISKEN lerroko edozeinekin, hamaika proba egin ditzakezu bainugelako elementu bakoitza non jarri jakiteko eta inolako arriskurik gabe. Beraz, arriskua zero da!
TISKEN artikulu orok bentosa bat duenez, ez da zulorik egin behar horman, eta hori oso egokia da alokairuan bizi bazara eta, besterik gabe, brikolajean abila ez bazara.
Gainera, aukera oso merkea denez, emaitza berak lortzen ditugu.
Serieak dutxa-bururako euskarria eta 5 kg-ko pisua hartu dezakeen saskia eta abar ditu.
Horrela, pertsona bakoitzaren produktuak bereiz ditzakegu eta guztia leku berean eduki dezakegu; eta errazagoa izango da bainugela txukun edukitzea, baita erabiltzen ari garenean ere.
Bazenekien TISKEN seriea ABS plastiko birziklatuarekin egiten dela? Beraz, praktikoa izateaz gainera, ingurumena ere zaintzen du.
Nola jarri osagarriak bainugelan bentosarekin
Oso erraza da TISKEN bainugelarako osagarriak, edo bentosadun gainerako osagarriak, jartzeko metodoa. Alabaina, zenbait xehetasun hartu behar ditugu kontuan. Apuntatu:
- Erantsiko dugun gainazala laua izan behar da, beirazko gainazal bat edo ispilu bat. Adibidez, ez da gomendatzen osagarri horiek margotutako paperean edo bentosa kentzean honda daitekeen beste material baten gainean jartzea.
- Lauzetan jartzen dugunean, ziurtatu behar dugu bentosa ez dagoela junturarekin harremanetan eremu hutsak edo airedunak saihesteko.
- Gainera, gomendagarria da gainazala aldez aurretik garbitzea hauts-arrastoak edo bentosak itsastea eragotz dezakeen edozein zikinkeria kentzeko.
- Berrikusi osagarri bakoitzak jasan dezakeen gehieneko pisua, bakoitzak bere karga-muga izango duelako, eta garrantzitsua izango da hori kontuan izatea osagarri bakoitzean jartzen ditugun bainugelarako produktuak aukeratzean, batez ere, kakoetan edo saskietan.
Eta listo! Ikusi duzu zein erraza den? Lekuz nahastu bazara eta beste nonbait jarri nahi baduzu, sartu kreditu-txartel bat (edo antzeko zerbait) bentosaren eta hormaren artean. Ez du ez zulorik ez markarik uzten.
Jarri TISKEN osagarriak altuera desberdinetan umeak ere gauzetara iritsi ahal izateko inoren laguntzarik gabe eta, are gehiago, ausart zaitez etxeko beste gune batzuetan ere jartzen, sukaldean edo jolasteko gelan, esaterako.
Bainugelarako saski praktikoak eta jasangarriak
Bainugelarako kako itsasgarriez gain, beti erabil ditzakegu beste osagarri batzuk guztia antolatu eta leku gehiago lortzeko. Adibidez, atearen atzean jartzeko esekitoki bat edo, argazkian ikus daitekeen moduan, objektu txikiak gordetzeko saski erabilgarri batzuk. Gustatzen zaizkizu? RABBLA kaxak dira.
Oso egokiak dira bainugelarako! Malguak dira, hezetasuna jasaten dute eta pilagarriak dira, eta biltegiratze gehigarria ematen dizute espazio asko hartu gabe.
Egia esan, kaxetako batek konpartimentu ugari ditu barruan beti batetik bestera ibiltzen diren artikulu desberdinak antolatzeko; adibidez, makillajea. Horrela, goizetako errutina errazagoa izango da.
Eta, jasangarritasunarekin dugun konpromisoari jarraikiz, ez gara kaxa polit eta praktiko bat egitearekin konformatu, gainera produktu jasangarriago bat izatea lortu dugu. Nola? RABBLA kaxa hauek material birziklagarriz egiteko diseinatu ditugu, banbuarekin edo poliester birziklatuarekin. Ahalegin horri esker, lehengai gutxiago kontsumituko dugu eta guztion artean ingurumeneko inpaktua txikituko dugu.
RABBLA kaxak banbu eta birziklatutako poliesterrarekin fabrikatu dira. Lehengai gutxiago erabiltzen dituenez, ingurugiroan duen eragina txikiagoa da.”
Bainugela ordenatu eta beti perfektu mantentzeko trikimailu gehiago nahi dituzu? Azkenerako, etxerako beste produktu oso baliagarriei buruzko aholkuak dituen bideo hau utzi dugu.
Ez ahaztu benetako etxe batez gozatzeko aholku gehiago dituzten artikuluen hautapena irakurtzeaz (beherago aurkituko duzu).

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.